Kontratatutako zerbitzuak
Urria 2024
Jangelako menua
Jangela
-
Taldeak | begiraleak | egutegia
HH
-
Arduradunak:
– HH2: Begoña Zuloaga, Ana Insausti eta Nekane Artesoro
– HH3: Ainhoa Mujika, Ainara Matzizior eta Maika Tolosa
– HH4: Joseba Louvelli, Estibalitz Otxoteko eta Olga Azurmendi
– HH5: Garbiñe Astibia, Haizea Iriarte eta Ainhoa Duinat -
Egutegia:
– HH2: egokitzapen-aldia amaitzean
– HH3-HH5: ikasturteko lehen egunetik azkenekora (24.09.10 – 25.06.19)
LH
-
Arduradunak:
– Jangelako koordinatzailea: Amaia Hernandez
– Jangelako begirale-taldea: Izaskun Perez, Jaione Agirreurreta, Nekane Ansa, Oihana Olazabal, Aitziber Lasa, Itziar Tames, Lourdez Saez eta Ines Oyanguren -
Egutegia:
Ikasturteko lehen egunetik azkenekora (24.09.10 – 25.06.19)
-
-
Tarifak eta kontratazioa
Jangela-zerbitzuaren ordainketa erabileraren baitakoa da: erabiltzen diren jangela-egunen baitan egiten da kobraketa, hurrengo hilaren lehen egunean.
Ohiko erabiltzaileak: 6,80€/otordua
Otordu jakinak: 8,50€/otordua
Gogoan hartzekoak:
-
Zerbitzuaren kontratazioa urtekoa, denboraldi baterakoa edota egun jakinetarakoa izan daiteke.
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarrairako kontratazio-epeak bi dira:
-
Irailetik ekainera (Ikasturteko lehen egunetik azkenekora. Ez dago aukerarik jangela goiz eta arratsaldeko jarduneko egunetarako bakarrik kontratatzeko)
-
Urritik maiatzera (eskolaz kanpoko ekintzak martxan diren artean)
-
Horiek ez beste egoera guztiak Inikaz egun solteak kontratatuz edo egunez eguneko bajak adieraziz (%50eko deskontuarekin) kudeatu behar dira. Horretarako epea egunean bertako goizeko 10:00ak artekoa da.
-
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ekainean EZ da baja-eskaerarik onartuko.
-
Ikastolaz kanpoko arrazoiengatik (gaixoaldiak, mediku-hitzorduak…) haurra jangelara ez dela joango abisatuz gero (beranduenez, egunean bertako goizeko 10:00ak baino lehen eman behar da horren berri Inikaz), %50eko deskontua aplikatuko da. Ikaslea Ikastolari lotutako arrazoiengatik (irtenaldiak…) ez bada joango jangelara, %100eko deskontua aplikatuko da.
-
Ikastolak antolatutako ekintzengatik (irtenaldiak…) ez bada haurra jangelara joango, ez da abisatu beharrik. Ikastolako arduradunak arduratuko dira egun horretako jangela ez kobratzeaz.
-
-
Altak eta bajak
Egun jakinetarako zerbitzua kontratatzeko zein bertan behera uzteko, edota denboraldi baterako zein ikasturtea amaitu arte zerbitzua moldatzeko, kontratatzeko edo bertan behera uzteko Inikaz pasa behar da abisua. Egun jakinetarako denean, jangelako funtzionalitatetik; eta denboraldi baterako denean, mezularitzaren bitartez.
Egun jakinetarako zerbitzua kontratatzeko zein bertan behera uzteko, beranduenez, egunean bertako 10:00etan eman behar da abisua %50eko deskontua aplikatu ahal izateko.
-
Zenbait ohar garrantzitsu
-
Elikadura ohitura jakinak izanez gero edota haurrak dieta berezia behar badu, eman, mesedez, horren berri Inikaz mezua bidaliz. Dieta berezien kasuan, medikuaren ziurtagiria behar da.
-
Haur Hezkuntzako ikasleek jangelarako mantal propioa behar dute.
-
Komenigarria da Añabitarteko ikasle gazteenek aldatzeko arropa izatea; behar izanez gero, erabil dezaten. Euria den egunetarako zira eta oinetako egokiak ekartzen badituzte, askoz hobe.
-
Jangelako erabiltzaile diren DBHko ikasleek 15:00etan hartzen dute autobusa Ikastolan eta Errioxa biribilgunera jaisten dira.
-
Jardunaldi murritzeko egunetan (HH eta LH):
-
Haur Hezkuntzako ikasleak 14:30-15:00ak bitartean jaso behar dira.
-
Lehen Hezkuntzakoak goizetako beren ohiko geltokira jaitsiko dira autobusez 15:10-15:30ak artean. utobusaren ohiko erabiltzaileak ez diren jangelako haurrak Tullera jaitsiko dira. Haurrak Añabitarten ere jaso ditzake hala nahi edota ahal duenak.
-
-
-
Araudia
Ikasleak
-
Jangelarako joan-etorriak begiralearekin egingo dira.
-
Jangelako sarrera-irteerak egoki egingo dira: lasaitasunez, eta bultzakada, korrikaldi eta liskarrik gabe.
-
Ikasleak komunera joango dira eskuak garbitzera mahaiean eseri aurretik.
-
Jangelako hizkuntza euskara izango da.
-
Mahaiko elkarrizketak hizkera egokian egingo dira.
-
Ikasleek jangelako altzariak zainduko dituzte. Erabilera desegokiagatik ikasleren batek kalterik eragingo balu, konponketa hark ordaindu beharko du.
-
Ikaslea jangelako tresnak egoki erabiltzen saiatuko da. Haur Hezkuntzako ikasleei lagundu egingo zaie helburu hori lortu artean.
-
Nahitaezkoa da ikasleek plater bakoitzeko gutxieneko kantitatea jatea. Haur Hezkuntzako ikasleekin eta ikasle berriekin malgutasunez jokatuko da.
-
Ikasleak, iradokizunen balu edo zerbait behar izanez gero, errespetuz eskatuko dio begiraleari: eskua altxatuko du, eserita egongo da eta ez da lekuz mugituko.
-
Jangelako begiraleak eta langileak errespetuz tratatuko dira eta haien erabakiak errespetatuko dira.
-
Klase-ordurik gabeko tarteetan, ikasleak ezin izango dira geletara sartu arduradunaren baimenik gabe. Halaber, ezin izango dira Ikastolako eremutik kanpo ere ibili.
-
Ikastolako arduradunak arauak behin eta berriz hausten dituen ikaslearen jarrera hobetzen saiatuko dira elkarrizketaren bitartez. Horrez gain, gurasoak horren jakitun egingo ditu Ikastolak. Horiek eginda ere ikasleak jarrera aldatzen ez badu, diziplinazko neurria ezarriko zaio eta jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea gal dezake.
Ikastolako langileak
-
Ikastolako langileak patxadaz, pazientziaz, atentzioz eta egoki zuzenduko zaizkie ikasleei.
-
Malgutasunez, koherentziaz eta arduraz jokatuko dute.
-
Jangelako ordua hezkuntza proiektuaren parte izateko irizpideen baitan egingo dute lan.
-
Euskara izango da lanerako hizkuntza.
-
Ikastolako langileen ardura da jangelako joan-etorriak behar bezala egitea.
-
Jangelako sarrera-irteerak, otorduak berak eta bazkalosteko tarteak lasaiak, egokiak eta errespetuzkoak direla bermatzen saiatuko dira.
-
Ikastolako langileek jangelako arauak errespetaraziko dituzte.
-
Elikadura- eta jan-ohitura egokiak sustatuko dituzte. Baita bizikidetzarako oinarrizko jokabideak ere.
-
Jangelaren funtzionamendu egokiaz arduratuko dira. Hala dagokionean, aldez aurretik adostutako diziplinazko nerriak betearazteaz arduratuko dira.
Ikusi Ikastolako Funtzionamendu eta Elkarbizitzarako araudi orokorra
-
Garraioa
-
Ibilbideak | geltokiak | begiraleak
LH
(ikasturteko lehen egunetik azkenekora eskaintzen da zerbitzua: 24.09.10-25.06.19)
| GOIZEKO IGOERA |
-
1 Autobusa:
– Ibilbidea: Lezo (08:30) > Kaputxinoak > Telefonika > Eko > Institutua > Urbia plaza > Aralar plaza > Pontika > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Nekane Ansa -
2 Autobusa:
– Ibilbidea: Errioxa (08:40) > Tulle > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Amaia Hernandez -
3 Autobusa:
– Ibilbidea: Niessen (08:40) > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Aitziber Lasa -
4 Autobusa:
– Ibilbidea: Gaztelutxo (08:40) > Gabierrota > Lartzabal > Fanderia > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Irantzu Ansa -
6 Autobusa:
– Ibilbidea: Errioxa (08:40) > Tulle > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Jaione Agirreurreta -
7 Autobusa:
– Ibilbidea: Lino (08:45) > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Nekane Artesoro -
9 Autobusa:
– Ibilbidea: Lino (08:35) > Gaztelutxo > Agustinak > Ikastola (09:00)
– Begiralea: Olga Azurmendi
| GOIZEKO JAITSIERA |
-
2 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (13:00) > Errioxa > Tulle > Urbia plaza > Institutua > Eko > Telefonika > Kaputxinoak (13:20)
– Begiralea: Marian Salazar -
4 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (13:00) > Agustinak > Gaztelutxo > Gabierrota > Lartzabal > Fanderia (13:20)
– Begiralea: Irantzu Ansa -
9 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (13:00) > Niessen > Lino (13:15)
– Begiralea: Estibalitz Otxoteko
| ARRATSALDEKO IGOERA |
-
2 Autobusa:
– Ibilbidea: Kaputxinoak (14:40) > Telefonika > Eko > Institutua > Urbia plaza > Aralar plaza > Tulle > Pontika > Ikastola (15:00)
– Begiralea: Marian Salazar -
4 Autobusa:
– Ibilbidea: Agustinak (14:35) > Gaztelutxo > Gabierrota > Lartzabal > Fanderia > Ikastola (15:00)
– Begiralea: Irantzu Ansa -
9 Autobusa:
– Ibilbidea: Niessen (14:45) > Lino > Ikastola (15:00)
– Begiralea: Estibalitz Otxoteko
| ARRATSALDEKO JAITSIERA |
-
1 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Errioxa > Tulle > Urbia plaza > Institutua > Eko > Telefonika > Kaputxinoak (17:00)
– Begiralea: Marian Salazar -
2 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Errioxa > Tulle (16:50)
– Begiralea: Amaia Hernandez -
3 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Niessen> Lezo (17:00)
– Begiralea: Aitziber Lasa -
4 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Agustinak > Gaztelutxo > Gabierrota > Lartzabal > Fanderia (16:50)
– Begiralea: Irantzu Ansa -
6 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Errioxa > Tulle (16:50)
– Begiralea: Haizea Iriarte -
7 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Niessen > Lino (16:55)
– Begiralea: Nekane Artesoro -
9 Autobusa:
– Ibilbidea: Ikastola (16:30) > Agustinak > Gaztelutxo > Lino (16:45)
– Begiralea: Olga Azurmendi
DBH
(ikasturteko lehen egunetik azkenekora eskaintzen da zerbitzua: 24.09.10-25.06.19)
| IGOERA |
-
1 Autobusa:
Lezo (07:25) > Pasaia > Kaputxinoak > Telefonika > Eko > Institutua > Urbia plaza > Aralar plaza > Tulle > Pontika > Ikastola (08:00) -
2 Autobusa:
Errioxa (07:40) > Tulle > Ikastola (08:00) -
3 Autobusa:
Errioxa (07:45) > Tulle > Ikastola (08:00) -
4 Autobusa:
Agustinak (07:45) > Gaztelutxo > Ikastola (08:00) -
5 Autobusa:
Gabierrota (07:30) > Lartzabal > Fanderia > Ikastola (08:00) -
6 Autobusa:
Lino (07:45) > Ikastola (08:00) -
9 Autobusa:
Niessen (07:40) > Lino > Ikastola (08:00)
| JAITSIERA |
-
1 Autobusa:
Ikastola (14:00) > Errioxa > Tulle > Urbia plaza > Institutua > Eko > Telefonika > Kaputxinoak > Pasaia (14:25) -
2 Autobusa:
Ikastola (14:00) > Errioxa > Tulle (14:15) -
3 Autobusa:
Ikastola (14:00) > Errioxa > Tulle (14:15) -
4 Autobusa:
Ikastola (14:00) > Agustinak > Gaztelutxo (14:20) -
5 Autobusa:
Ikastola (14:00) > Gabierroeta > Lartzabal > Fanderia (14:25) -
6 Autobusa:
Ikastola (14:00) >Lino (14:15) -
9 Autobusa:
Ikastola (14:00) > Niessen > Lino > Lezo (14:35)
-
-
Tarifak eta kontratazioa
Garraio-zerbitzuaren ordainketa hileko kuota bitartez egiten da. Hamar kuota izaten dira, irailetik ekainera.
Egunean 1-2 bidaia: 57,00€/hilabetea
Egunean 3-4 bidaia: 76,00€/hilabetea
Egun jakinak: 3,00 €/bidaia (oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da zerbitzua)
Gogoan hartzekoak:
-
Asteko egunen batean (bakarrean bada ere) hiru bidaia edo gehiago egingo baditu haurrak, 76,00€ kobratuko dira hilean; eserlekua erreserbatu egin behar baita.
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko epea ikasturtea (kasu honetan, 2024-25 ikasturtea) hasi arterakoa da. Behin ikasturtea hasita ez da aldaketarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, salbuespenezko alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
-
Ikasturte osoko edo denboraldi bateko salbuespenezko kontratazio-aldaketa, edota zerbitzu- hartze edo -uzte eskaerak zerbitzu-arduradunari egin behar zaizkio Inikaz edo telefonoz (943 52 03 97). Hark aztertu eta, hala badagokio, emango du onartutzat eskaera. Eskariaren onarpena beharrezkoa da.
-
Bidaia jakinak Inikaz edo telefonoz (943 52 03 97) kontrata daitezke.
-
Ikastolaren eskumenetik kanpoko gertakariren bategatik zerbitzua eskaintzerik ez dagoenean, ez da itzulketarik egingo; kuota bitartez ordaintzen den zerbitzua baita.
-
-
Altak eta bajak
Egun jakinetarako zerbitzua kontratatzeko zein bertan behera uzteko, edota denboraldi baterako zein ikasturtea amaitu arte zerbitzua moldatzeko, kontratatzeko edo bertan behera uzteko jarri harremanetan zerbitzu arduradunarekin Inikaz edo telefonoz (943 52 03 97). Behin ikasturtea hasita, salbuespenezkoak izango dira denboraldi baterako zerbitzu-aldaketa eskaerak.
Egun jakinetarako zerbitzua kontratatzeko zein bertan behera uzteko, beranduenez, bezperan eman behar da horren berri. Oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da egun jakinetarako zerbitzua.
-
Zenbait ohar garrantzitsu
-
Ordutegia eta ibilbideak aurrez egiaztatuta badaude ere, komenigarria da aipatu ordua baino 5 minutu lehenago egotea geltokian.
-
Ikastolari dagokio garraio-zerbitzuaren antolaketa. Ikastolaren eskumenekoa da autobusen ibilbideak, geltokien kokaguneak eta ikasleei dagozkien geltokiak zein diren erabakitzea. Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
-
Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea kurtso osoan zehar. Aldaketak egiteko, hala dagokion baimena behar da. Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
-
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek zinta bat eramango dute lehen astean. Zinta horretan ikaslearen izenak eta dagokion geltokiak azaldu behar dute.
-
-
Araudia
Ikasleak
-
Ikasleak autobuseko begiralea eta gidaria errespetatu behar ditu, baita Ikastolako beste edozein langile ere. Haien erabakiak errespetatuko dira.
-
Autobuseko hizkuntza euskara izango da.
-
Ikaslea bere eserlekuan behar bezala eserita joango da segurtasun-uhala jarrita. Gainontzeko segurtasun-neurriak ere beteko ditu.
-
Autobusean eserita joan behar da, garraisirik egin eta liskarrik sortu gabe. Autobusean ezin da jan. Segurtasunaren mesedetan, autobusean ezin dira jostailuak, baloiak, pilotak… erabili.
-
Autobuseko altzariak eta bestelakoak (gortinak, burukoak…) modu egokian erabili behar dira. Erabilera desegokiagatik ikasleren batek kalterik eragingo balu, konponketa hark ordaindu beharko du.
-
Autobusetako sarrera-irteerak modu egokian egingo dira, bultzakadarik eta korrikaldirik gabe. Ikasleak segurtasun-neurriak errespetatuko ditu autobusaren zain dagoen bitartean: Añabitarten, hesiaren barrualdean egongo da; geltokian, berriz, espaloian.
-
Eskolak amaitzean, ikaslea geltokira joango da eta bertan itxarongo dio autobusari.
-
Ikaslea familiaren ardurapean egongo da, bai geltokirako bidean baita geltokian bertan ere autobusa iritsi bitartean. Autobusetik jaistean, ikaslea familiaren ardurapean geratuko da. Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, etxera edo dena delako lekura bakarrik joateko baimena badute, begiraleari jakinarazi behar dio ikasleak berak edo haren arduradunak.
-
Ikastolako arduradunak arauak behin eta berriz hausten dituen ikaslearen jarrera hobetzen saiatuko dira elkarrizketaren bitartez. Horrez gain, gurasoak horren jakitun egingo ditu Ikastolak. Horiek eginda ere ikasleak jarrera aldatzen ez badu, diziplinazko neurria ezarriko zaio eta autobus-zerbitzua erabiltzeko eskubidea gal dezake.
Ikastolako arduradunak
-
Ikastolako langileak patxadaz, pazientziaz, atentzioz eta egoki zuzenduko zaizkie ikasleei.
-
Malgutasunez, koherentziaz eta arduraz jokatuko dute.
-
Garraio-zerbitzua hezkuntza proiektuaren parte izateko irizpideen baitan egingo dute lan.
-
Euskara izango da lanerako hizkuntza.
-
Autobuseko sarrera-irteerak lasaiak, egokiak eta errespetuzkoak direla bermatzen saiatuko dira.
-
Ikastolako langileek garraio-zerbitzuko arauak errespetaraziko dituzte, bereziki, segurtasunaren mesedetan. Baita bizikidetzarako oinarrizko jokabideak sustatu ere.
-
Ikastolako langileen ardura da autobuseko joan-etorriak behar bezala egitea, ikaslea herriko geltokian hartzen dutenetik bertan uzten duten arte haren arduradunaren ardurapean (ikasleak etxera edo dena delako lekura bere kabuz joateko baimena duenetan izan ezik).
-
Garraio-zerbitzuaren funtzionamendu egokiaz arduratuko dira. Hala dagokionean, aldez aurretik adostutako diziplinazko nerriak betearazteaz arduratuko dira.
Ikusi Ikastolako Funtzionamendu eta Elkarbizitzarako araudi orokorra
-
Txokoa
-
Begiraleak | ordutegia | egutegia
HH
-
Arduradunak:
– Esmalteria (HH2-HH3): Ainhoa Mujika eta Begoña Zuloaga
– HH4: Joseba Louvelli
– HH5: Garbiñe Astibia -
Ordutegia:
07:30-09:00 -
Egutegia:
– HH2: egokitzapen-aldia amaitzean
– HH3-HH5: ikasturteko lehen egunetik azkenekora (24.09.10 – 25.06.19)
LH
-
Arduradunak:
– Añabitarte: Marian Salazar eta Maika Tolosa
– Lino: Ana Insausti
OHARRA: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek garraio-zerbitzua kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko. -
Ordutegia:
07:30-09:00 -
Egutegia:
Ikasturteko lehen egunetik azkenekora (24.09.10 – 25.06.19)
-
-
Tarifak eta kontratazioa
Zaintza-txokoaren ordainketa hileko kuota bitartez egiten da. Hamar kuota izaten dira, irailetik ekainera. Bi urteko haurren familiek bederatzi kuota ordaintzen dituzte, egokitzapen-aldia amaitzean hasten baitira erabiltzen (urriaren hasieran, gutxi gorabehera).
Ohiko erabiltzaileak: 28,00€/hilabetea
Egun jakinak: 5,00€/eguna
Gogoan hartzekoak:
-
KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
-
Egun jakinetarako kontratazioak Inikaz edo telefonoz (943 52 03 97) egin daitezke.
-
Zaintza-zerbitzua egun osorako kontratatzen da, ezin da goizerako edo arratsalderako bakarrik eskatu. Eskaera murritzagatik, gaur egun ez dago martxan arratsaldetako zaintza-zerbitzua.
-
Ikastolaren eskumenetik kanpoko gertakariren bategatik zerbitzua eskaintzerik ez dagoenean, ez da itzulketarik egingo; kuota bitartez ordaintzen den zerbitzua baita.
-
-
Altak eta bajak
Egun jakinetarako zerbitzua kontratatzeko zein bertan behera uzteko, edota denboraldi baterako zein ikasturtea amaitu arte zerbitzua moldatzeko, kontratatzeko edo bertan behera uzteko jarri harremanetan zerbitzu arduradunarekin Inikaz edo telefonoz (943 52 03 97).
Egun jakinetarako zerbitzua kontratatzeko zein bertan behera uzteko, beranduenez, bezperan eman behar da horren berri.
-
Araudia
Ikasleak
-
Ikasleak Txokoko begiralea errespetatu behar du, baita Ikastolako beste edozein langile ere. Haien erabakiak errespetatuko dira.
-
Txokoko hizkuntza euskara izango da.
-
Txokoko sarrera-irteerak egoki egingo dira: lasaitasunez, eta bultzakada, korrikaldi eta liskarrik gabe.
-
Txokoko altzariak eta bestelakoak modu egokian erabili behar dira. Erabilera desegokiagatik ikasleren batek kalterik eragingo balu, konponketa hark ordaindu beharko du.
-
Txokoa amaitzean, ikasleak ikasgelara joango dira.
-
Goizean Txokora sartu aurretik eta arratsaldean (Haur Hezkuntzakoen kasuan) handik ateratzean ikaslea familiaren ardurapean egongo da. Momentu honetan, eskaera murritzagatik, arratsaldeko Txokoa ez da eskaintzen.
-
Ikastolako arduradunak arauak behin eta berriz hausten dituen ikaslearen jarrera hobetzen saiatuko dira elkarrizketaren bitartez. Horrez gain, gurasoak horren jakitun egingo ditu Ikastolak. Horiek eginda ere ikasleak jarrera aldatzen ez badu, diziplinazko neurria ezarriko zaio eta txoko-zerbitzua erabiltzeko eskubidea gal dezake.
Ikastolako arduradunak
-
Ikastolako langileak patxadaz, pazientziaz, atentzioz eta egoki zuzenduko zaizkie ikasleei.
-
Malgutasunez, koherentziaz eta arduraz jokatuko dute.
-
Txokoa hezkuntza proiektuaren parte izateko irizpideen baitan egingo dute lan.
-
Euskara izango da lanerako hizkuntza.
-
Txokoko sarrera-irteerak lasaiak, egokiak eta errespetuzkoak direla bermatzen saiatuko dira.
-
Ikastolako langileek Txokoko arauak errespetaraziko dituzte. Baita bizikidetzarako oinarrizko jokabideak sustatu ere.
-
Ikastolako langileen ardura da Txokoko sartu-irteerak behar bezala egitea, ikaslea hartzen dutenetik hura irakaslearen edo familiaren ardurapean uzten duten arte.
-
Txokoaren funtzionamendu egokiaz arduratuko dira. Hala dagokionean, aldez aurretik adostutako diziplinazko nerriak betearazteaz arduratuko dira.
Ikusi Ikastolako Funtzionamendu eta Elkarbizitzarako araudi orokorra
-