Lan-eskaintzak
EUSKARA ETA LITERATURA IRAKASLEA (DBH)
Orereta Ikastolak euskara eta literatura irakaslea (tutorea ere izango dena) behar du DBHn ordezkapen baterako. Hautatutako ordezkoa lanean otsailean hastea aurreikusten da. 2023ko urtarrilaren 31ra arteko epea dago curriculum-ak aurkezteko. “Gurekin lan egin” atalean egin behar da erregistroa.
ESKATZEN DA
- Legediak eskatzen duen titulazioa (Euskal ikasketak)
- C1 mailako euskara ziurtagiria
- Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko Unibertsita Masterra (edo baliokidea)
BALORATUKO DA
Orereta Ikastolako ikasle ohia, gurasoa edota kooperatibako bazkidea izatea
ESKAINTZEN DA
- 2022-23 ikasturtea amaitu arteko kontratua (luzatzeko aukerarekin)
- %83ko lanaldia
- Lan Hitzarmenaren araberako lansaria