HIZKUNTZAK
  • Eskola Kirola eta eskolaz kanpokoak

    Informazio praktikoa 2026-27

Eskola Kirola eta
eskolaz kanpokoak 2025-26: aurkezpena

Eskola Kirola 2025-26

Asteburuko jardunaldiak

Eskola Kirola


26.05.30

  • LH3
    F taldea: futbola
    G | H taldeak: saskibaloia
  • LH4
    A | B | D | E taldeak: futbola
  • LH5
    F | G | H | I taldeak: futbola
    K | J | L taldeak: saskibaloia
  • LH6
    A | B taldeak: futbola
    D | E taldeak: saskibaloia

Urdaburuko irteerak


26.05.30-31

13. irteera | Denboraldiko azken irteera


Ekintzen xehetasunak


  • HH Tailerra (HH4-HH5)

    Tximeleta elkartea arduratzen da HH Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…

    Norentzako

    HH4 eta HH5eko ikasleak
    Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
    HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
    HH5: asteazken eta ostiraletan, 12:30-13:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    Prezioa

    48,50 €/hil.

    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. HH Tailerra ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 10-16 haurreko taldeak izaten dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

    · info@tximeleta.eus
    · 943 11 63 42
  • MusikART tailerra (HH4-HH5)

    Landarbaso abesbatza arduratzen da MusikART musika-tailerreko saioez. Musikaz gozatu, eta hura ulertu, ikasi eta maitatzeko eskolaz kanpoko ekintza da MusikART. Haurren garapen kognitiboan ezinbestekoa den musikarekin jolastuz eta mugituz, ondo pasatzea da helburu nagusia.
    Edukiak:
    · Entzunaldiak, musika mota desberdinak (helburu pedagogikodunak)
    · Jolas musikalak
    · Psikomotrizitatea, musikaren bidez
    · Abestiak (mugimenduekin)
    · Instrumentazio txikiarekin musika

    Norentzako

    HH4 eta HH5eko ikasleak
    Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
    HH4: astelehenetan, 13:30-14:30
    HH5: astelehenetan, 12:30-13:30
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

    Prezioa

    24 €/hil.

    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. MusikART tailerra ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Landarbaso abesbatzako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Taldea osatzeko kopuru minimoa: 4 ikasle. 
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

    · Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
    · 943 52 03 97 (luzapena: 219)
  • Jolas Hezi (LH1-LH2)

    Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH 3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.

    Norentzako

    LH1 eta LH2ko ikasleak
    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    Astelehenetan, 14:00-15:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    30 €/urtean, pago bakarrean egingo da.

    0€/ 2025-26 kurtsoan, kuota, komedore edo material beka jaso dutenek


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    2. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    3. Jolas Hezi ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    4. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    5. Ikus hemen Jolas Hezi ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

    · Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
    · 943 52 03 97 (luzapena: 219)
  • Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)

    GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.
    Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko), entzuteko kaskoak, eta koadernoa eta boligrafoa (errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko) ekartzea komeni da.

    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak
    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1: astearteetan, 14:00-15:00
    LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH3: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearteetan, 13:00-14:00 EDO ostegunetan, 13:00-14:00
    LH6:astearteetan, 13:00-14:00 EDO ostegunetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    47 €/hil.

    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Robotika eta teknologia jarduerak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gehienez ere, taldeak 10-14 haurrekoak izaten dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

    · gaurkotek@gmail.com
    · 653 745 008
  • Antzerkia (LH1-LH6)

    Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baino askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.

    Norentzako

    LH1etik LH6ra arteko ikasleak
    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH1 eta LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
    LH3: astearteetan, 14:00-15:00
    LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearteetan, 13:00-14:00
    LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Urtean bi emanaldi egiten dira (Eguberrietan eta ekainean).
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    26 €/hil.

    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Baja-eskaerak abenduan egiteko aukera dago. Ordutik aurrera ez da aldaketarik onartuko, ikasturte amaierako emanaldia prestatzen hasten direlako.
    3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Antzerkia ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-14 haurreko taldeak izango dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

    · antzerkioiartzungazte@gmail.com
    · 651 701 987
  • Gimnasia akrobatikoa (LH2-LH6)

    Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.

    Norentzako

    LH2tik LH6ra arteko ikasleak
    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH2 eta LH3: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
    LH4: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
    LH5: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00
    (LH6ko talderik ez da atera)
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    Matrikula: 7 € + 45,50 €/hil.

    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Baja-eskaerak abenduan egiteko aukera dago. Ordutik aurrera ez da aldaketarik onartuko, ikasturte amaierako emanaldia prestatzen hasten direlako.
    3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    4. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Gimnasia akrobatikoa ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    4.Izen ematearen ordenaren arabera izango dira onartuak.

    Informazio gehiagorako…

    · Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
    · 943 52 03 97 (luzapena: 219)
  • Eskola Kirola (LH3-LH6)

    Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.

    Norentzako

    LH3tik eta LH6ra arteko ikasleak
    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00
    LH4: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
    LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00
    LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatzen joaten da (astean zehar ematen da horren berri).
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    60 €/urtean, pago bakarrean egingo da

    0€/ 2025-26 kurtsoan, kuota, komedore edo material beka jaso dutenek


    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Eskola Kirola ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
    2. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
    3. Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
    4. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    5. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
    6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
    7. Taldeak ez dira mistoak. Ikus hemen erabaki horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
    8. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.

    Informazio gehiagorako…

    · Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
    · 943 52 03 97 (luzapena: 219)
  • Xakea (LH3-LH6)

    Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.

    Norentzako

    LH3tik LH6ra arteko ikasleak
    Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
    LH3-LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
    LH5-LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
    Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maitzean amaitzen dira.
    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    17 €/hil.

    Kontratazio-baldintzak

    1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
    2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
    3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Xakea ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

    Oharrak

    1. Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
    2. 8-20 haurreko taldeak izango dira.
    3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

    Informazio gehiagorako…

    · Inika (eskolaz kanpokoen arduraduna)
    · 943 52 03 97 (luzapena: 219)