HIZKUNTZAK
  • Zerbitzu osagarriak

    Hezkuntza-proiektu eraldatzailearen osagarri

Zerbitzu osagarriez arduratzen diren profesional ia guztiak Ikastolako langileak dira eta, beraz, zuzeneko harremana dute pedagogia-proiektuan jarduten duten lankideekin. Zerbitzu osagarriak hezkuntza-proiektuan erabat integratzeko apustua egin du Orereta Ikastolak; ikasgelatik haratago, hezkuntza modu integralean lantzeko apustua, hain justu.


Jangela: sukalde propioa eta etxeko otorduak

Adin eta maila guztietako ikasleentzako jangela zerbitzua eskaintzen du Orereta Ikastolak. Eta badu bereizgarri bat: otordu guztiak Ikastolako sukaldean bertan prestatzen dira. Bakarra da Ikastola Orereta-Errenterian hori eskaintzen. Menu bereziak ere prestatzen dira, hala behar duten ikasleentzako. Añabitarten dago Ikastolako sukaldea, berritua eta egokitua hori guztia gauzatu ahal izateko.

Jangelako begiraleek hezitzaile formazioa jasotzen dute. Izan ere, otorduak ere egitasmo pedagogikoaren barne hartzeko apustua egin du Orereta Ikastolak; batez ere, ikas-bizitzaren lehen urteetan. Haur Hezkuntzako zaharrenekin JAN&ARI proiektua du abian Ikastolak Askorarekin elkarlanean. Jatordua eta jangela, ongi jateko espazioa izateaz gain, ikasleen dibertsio eta ikaskuntzarako eremu izatea lortu nahi da egitasmo horrekin; finean, heziketa-ingurune berri bat sortzea.

Garraioa: erabiltzaileen neurrirako zerbitzua

Orereta Ikastolak garraio-zerbitzua eskaintzen du. Autobus egokitua du irisgarritasuna bermatzeko. Ohiko edo egungo autobus-zerbitzuak heltzen ez diren guneetako familiei edota kasuan kasuko behar edo egoerei erantzuteko prest dago Ikastola. Hori bada zure egoera, ez egin zalantzarik: jarri gurekin harremanetan.

Zaintza-txokoa: eskolak hasi aurreko gune goxoa

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako familiei zaintza-txokoa eskaintzen die Orereta Ikastolak 7:30etik 9:00ak arte.

Familia-tailerrak: elkarrekin eta elkarlanean, hobeto

Familia haurraren hezkuntzaren eta ikas-bizitzaren funtsezko zatia da. Hori horrela, Ikastolan lantzen diren proiektuen, metodologien zein gaien inguruko familia-tailerrak antolatzen dira, laguntza eskaini, familien zalantza eta galderak argitu, eta seme-alaben hezkuntzan elkarlanean aritzeko.