Barne-organoak
Ikastolako barne-antolaketa

Batzar Nagusia
Ikastolako erabaki-organo nagusia da, Artezkaritza Kontseiluarekin batera. Horiek marraztutako bidea egitea dagokio, ondoren, Ikastolako zuzendaritzari. Urtean behin egiten da Ohiko Batzar Nagusia (ezohikoak maiztasun gehiagoz egin daitezke, hala behar dela iritziz gero).
Artezkaritza Kontseilua
Osaera
- Lehendakaria: Itziar Navarro Pikabea
- Lehendakariordea: Xabier Gorrotxategi Zipitria
- Idazkaria: Xabier Zabaleta Etxabe
- Diruzaina: Eneritz Gurrutxaga Gogortza
- Kontseilukideak:
- Gurasoak: Arantxa Iragorri Saizar, Maider Gezala Sala, Mertxe Arano Izquierdo, Lide Gabarain Torrecilla, Ane Igarzabal San Sebastian
- Langileak: Lourdes Saez de Egilaz, Leire Mañes Payo, Iñaki Zapirain Retegui, Sara Aramendi Moreiro
- Zuzendaritzako kideak: Anartz Muxika Andrés (zuzendari gerentea), Egoitz Verdugo Markotegi (zuzendari pedagogikoa), Aurkene Astibia Legorburu (HHko zuzendaria), Angel Mari Elkano Etxebeste (LHko zuzendaria), Irati Muxika Lazkano (DBHko zuzendaria), Gaskon Etxeberria Irure (Oiartzo Batxilergo Ikastolako zuzendaria) eta Kizkitza Larretxea (Komunikazio arduraduna).
Funtzioa
Urteko Ohiko Batzar Nagusiarekin batera, Ikastolako erabaki-organo nagusia da Artezkaritza Kontseilua. Haiek marraztutako bidea egitea dagokio, ondoren, Ikastolako zuzendaritzari. Guraso- eta langile-ordezkariek osatzen dute, eta zuzendaritzak ere parte hartzen du bertan.
Funtzionamendua/egutegia
Ikastolako Artezkaritza Kontseilua hilean behin elkartzen da.
Bileren egutegia 2021-22:
irailak 29 / urriak 27 / azaroak 24 / urtarrilak 26 / otsailak 23 (Ohiko Batzar Nagusia) / martxoak 30 / apirilak 27 / maiatzak 25 / ekainak 29
Kontaktua
Hezkuntza Batzordea
Osaera
Artezkaritza Kontseiluko ordezkariek, zuzendaritzak, zerbitzuetako ordezkariek, irakasleek, ikasleek eta gurasoek hartzen dute parte Hezkuntza Batzordean, Ikastolako zuzendari pedagogikoa buru.
Funtzioa
Gogoeta eta erabaki pedagogikoetarako organoa da Hezkuntza Batzordea.
Funtzionamendua/egutegia
Ikastolako Hezkuntza Batzordea bi hilabetetik behin elkartzen da.
Etapetako Guraso Batzordeak
Osaera
Artezkaritza Kontseiluko etapako guraso arduraduna buru, ikasgeletako guraso ordezkariek osatzen dituzte etapetako Guraso Batzordeak. Etapa bakoitzak (HH, LH eta DBH) bere batzordea du.
Funtzioa
Ikasgelako zein ikasmailako familien kezkak eta iradokizunak partekatzeko, eta Ikastolako langileen aldetik egindako proposamenez hausnartzeko dira, besteak beste, etapetako Guraso Batzordeak.
Funtzionamendua/egutegia
Hilean behin biltzen dira Guraso Batzordeak. Hala nahi duen Ikastolako guraso orok har dezake parte bilera horietan.
Bileren egutegia 2021-22:
- LH:
Kontaktua
Jarraipen Batzordeak
Osaera
Etapako guraso eta zuzendaritza-taldeko ordezkariek osatzen dituzte.
Funtzioa
Familien eta Ikastolako lan-taldearen arteko harremana estutu eta elkar elikatzea da Ikastolako jarraipen-batzordeen helburua.
Funtzionamendua/egutegia
Hilean behin/bi hilabetetik behin elkartzen dira jarraipen-batzordeak.
Aktak
- HH
– akta (otsaila)
– akta (maiatza) - LH:
– akta (azaroa)
– akta (martxoa) - DBH:
– 1go akta (iraila)
– 2. akta (abendua)
– 3. akta (otsaila)
– 4. akta (apirila)