HIZKUNTZAK
  • Ikastola Eredua

    Dabilen harrian goroldiorik ez

Denona eta denontzako

Herrikoa eta parte-hartzailea da Orereta Ikastola, denon artean egina; denona eta denontzako. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kidea eta herri onurako kooperatiba da, irabazi asmorik gabekoa.

Euskaraz eta euskal kulturan transmitituko zuen kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta, 60. hamarkadan ireki zituen ateak Orereta Ikastolak; eta, lanean jarraitzen dugu, 0-18 urte arteko hezkuntza-proiektu euskalduna, herrikoia eta burujabea eraikitzen.

Ikastola jendartearen beharretara egokitu eta gaur egunerako zein etorkizunerako prest izango diren pertsonak hezi nahi ditu. Hezkuntza akademikotik haratago, pertsona baikorrak, berengan konfiantza dutenak, akatsei beldurrik ez eta haietatik ikasten dutenak, aldaketen aurrean kikiltzen ez direnak, ezintasunei aurre egiten diotenak, eta laguntza eskatu zein eskaintzen duten pertsonak heztea du xede Orereta Ikastolak. Pertsona biziak, aurrera egingo dutenak.Orereta Ikastola haurrak korrika

Eginkizuna

Ikastolaldia bukatzean, bizitzari aurre egiteko gaitasuna izango duten herritar euskaldun, libre eta zoriontsuak heztea da Orereta Ikastolaren misioa.

Orereta Ikastola irteera profila

Balioak

Euskalduna, Euskal Herrikoa, herritarra, hezkuntza-eredu propioduna, irekia, parte-hartzailea, bizia, kalitatezkoa, ekintzailea, berritzailea, berdea eta eraldatzailea da Orereta Ikastola.

Herrian eragileak

Herritarra eta herritarrentzako da Orereta Ikastola. Horregatik, hamaika ekimen antolatzen ditugu, euskara eta euskal kultura zein hezkuntza eta formazioa hauspotzeko.

Ikusi Orereta Ikastolak herrian antolatzen dituen ekimenak

Antolaketa

Bazkideek osatzen dute Orereta Ikastola eta haiek marraztu bere ibilbidea. Hala nahi duen bazkide edota guraso orok du parte hartzeko aukera; adibidez, urteko Batzar Orokorra, Artezkaritza Kontseilua, Hezkuntza Batzordea edota Guraso Batzordeak.

Ikusi Ikastolako organigrama