HIZKUNTZAK
  • Pedagogia eraldatzailea

    0-18 hezkuntza-proiektu propio berritzaile eta eraldatzailea

Hezkuntza ezinbesteko tresna da egungo zein etorkizuneko jendartea eraikitzeko. Ikastolen Elkarteko ikas-material propioak eta korronte pedagogiko berriak aztertu, hausnartu, Ikastolaren behar eta errealitatera egokitu eta abian jartzeko ahalegin etengabearen fruitua da Orereta Ikastolaren hezkuntza-proiektu berritzaile eta eraldatzailea. Proiektu propioa, haur eta gaztetxoen ongizatea oinarri eta autonomia helburu dituena.

0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu euskalduna, nazionala eta burujabea da Ikastolarena, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia. Hiru egitasmo dira proiektu berritzaile eta eraldatzaile horren zutabe nagusiak:

hIZAN proiektua

(Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza)

Ikaslearen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta egiten da lan Orereta Ikastolan. Finean, haurraren senetik eta erritmotik abiatuta: bera da bere bizitzako protagonista, Ikastola bere bidelagun da. Konfiantzaren eta integrazioaren pedagogia abiapuntu, beste zenbait korronte ere kontuan hartuta, haurra proiektu eta prozesuaren erdigunean jartzea da xedea.

Hazten eta Heltzen proiektuak

(Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)

Orereta Ikastola_lehen hezkuntza

Konpetentzietan oinarrituta egiten da lan Orereta Ikastolan. Jakitearen paradigmatik egitearen, erabiltzearen, paradigmara egin da jauzia. Izan ere, Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsona osoaren garapenaz arduratzea baizik. Haurraren alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izaten dira kontuan Orereta Ikastolan. Finean, gaztetxoak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen dira, aurrera egiten ikasteko.

EKI proiektua

(Lehen Hezkuntza-Bigarren Hezkuntza)

Konpetentziak lantzen jarraitzen da bigarren hezkuntzan ere, DBHn eta batxilergoan. Horretarako, EKI proiektu berritzailean oinarritzen da Orereta Ikastolaren lana. Ikastolek berariaz sortu eta garatutako proiektua da EKI, konpetentzietan oinarritua eta integrazioaren bitartez Euskal Curriculuma garatzen duena. EKI proiektuak pertsonaren garapen osoa eta integrala du helburu. Egoera errealen aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitzen dira, bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen dituzte, eta ikasi dutena egoera berrietan baliatzen dute.

Ikasleen pertsona eredua

Ikastolaldia bukatzean, bere bizitzako edozein egoerari erantzuteko gaitasuna izango duen pertsona euskaldun, konprometito libre eta zoriontsuaren bidaide izan nahi du Orereta Ikastolak.