Tenperatura hartu behar da egunero, Ikastolara etorri aurretik.
Sintomarik izan, diagnostikoagatik isolatuta egon edota berrogeialdian egonez gero, ezin da Ikastolara etorri.
Eskuak garbitu behar dira Ikastolara etorri aurretik.
Musukoa erabili behar duten ikasleek Ikastolara ordezko musukoa ekartzea beharrezkoa da.
Haurrak ekartzera edota jasotzera heldu bakarrak etorri behar du (ahal den neurrian, beti pertsona berak).
Ikastola inguruan, taldekatzeak saihestu eta distantzia soziala errespetatu behar dira.
Ezin da jostailurik, panpinik, jolasik… ekarri Ikastolara.
Hamaiketakoa ekar daiteke. Urtebetetzeetarako, etxean eginak ez diren eta poltsa batean prezintatuta dauden jakiak ekarri behar dira.
LH eta DBHn ur botila propioa behar da. HHn, irakasleek ematen diete.
Ikastolako iturriak ezin dira ura edateko erabili.
Ikastolara sartu aurretik tenperatura hartzen zaie ikasleei eskumuturrean.
Eskuak ahal den guztietan garbitu behar dira gel-banagailuetan.
HHn, eskuen higienea areagotu da (ura eta jaboiarekin).
Langile guztiek, eta LHko eta DBHko ikasleek musukoa erabili behar dute.
Bizikidetza-taldeak egin dira ikas-etapa guztietan.
Bizikidetza-taldetik kanpo, distantzia soziala mantendu behar da ahal den guztietan.
Ikasgelak aire librera ateratzen dira ahal den guztietan.
Ahal bezainbat aireztatzen dira ikasgelak eta bestelako guneak.
Higieneari eta portaerari buruzko prebentzio-neurriak gogoratzeko saioak egiten dira, ikasleen adinera egokituta.
Ahal zenetan, sarrera-irteera eta gune komun (komunak…) anitzak jarri dira.
Bizikidetza-taldeak errespetatzen dira jangelan eta HHko zaintzan. Autobusean eta LHko zaintzan musukoa erabili behar da.
Momentuz, Eskola Kirola eta “Psikomotrizitatea eta jolasak” bakarrik eskaintzen dira.
Gogoratze-oharrak eta seinalizazio-kartelak jarri dira Ikastolan.
Garbiketa-zerbitzua indartu da. Ikasle helduenekin, norberak bere altzari eta materiala garbitzea bultzatzen da.
Sintomatologia eta diagnostiko positiboen protokoloa ezarrita dago.
HH (Haur Eskolakoak eta HH2koak izan ezik), LH eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleek irailaren 9an ekingo diote ikasturteari. DBH 3. eta 4. mailakoek, berriz, irailaren 15ean. Irailaren 18ra arte goizeko jarduna izango dugu Ikastolan.
Ikusi eskola-egutegia: Haur Eskola |HH2-DBH2|DBH3-DBH4
COVID-19agatik, HH2 eta HH3ko goizeko sarrera malgua moldatu egin da: HH2ko haurrena 09:15etik 09:45era artekoa da eta HH3koena 08:45etik 09:10era bitartekoa. HH4 eta HH5ekoa ohikoa da (09:00-09:30). Arratsaldeko sarrera malgua ohikoa da HHko haur denentzat. HH3ko haurrak 12:00etan ateratzen dira eguerdian, 12:15ean beharrean.
Arrazoi beragatik, DBHn jardun jarraian aritzen dira egunero. LHko eskola-ordutegia ohikoa da. Haur Eskolak funtzionamendu propioa du.
LH 1. mailatik DBH 4. mailara arteko ikasle guztiek musukoa jantzita ibili behar dute. Ikastolako langile guztiek musukoa erabili behar dute.
LHn eta DBHn ezarritako bizikidetza-talde egonkorretan, maskara kendu ahal da aire zabaleko jardueretan, hauek ikasleen arteko kontakturik gabe egiten badira.
Haur Eskolatik hasi eta DBH 4. mailara arteko ikasleekin bizikidetza-taldeak sortu ditugu, balizko positiboen kudeaketa errazteko helburuz. LHko burbuilek inguruko lekuen izenak dituzte, haiek ezagutzeko bide bat izan daitekeela pentsatuta.
DBHko bizikidetza-taldeetan kontuan hartzen da hautazko irakasgaiek salbuespenezko egoerak dakartzatela, eta beraz, garbitasun-neurriak zorroztuz kudeatzen dira. Hautazko irakasgaiek erreferentziatzat maila hartzea dakarte eta horren ildotik, DBHko jolas garaiko eremuak mailaka banatu dira.
Ikusi Ikastolako bizikidetza-taldeak
Konfinamenduak eragindako egoera emozionala, soziala, linguistikoa eta akademikoa behatu ahal izateko eta ikasturteko edukiak ikasleen beharretara egokitu ahal izateko, 0 unitateak landu dira ikas-etapa guztietan orientazio-departamentuekin elkarlanean. Horren berri emango zaie guraso guztiei, etapa bakoitzean egokienak diren garai eta bideetatik.
Irakasgai guztiak ematen dira higiene-eta osasun-neurriak errespetatuz.
Ikastolako errefortzu-programekin (Bidaide…) lotutako saioak eskainiko dira.
Ahal den guztietan, kanpoko guneetan egoten dira ikasleak.
Ahal den neurrian, jolasgaraia ordu edota gune ezberdinetan izaten dute haurrek. DBHko kanpo espazioaren erabilera eremua zabaldu da; dena den, DBHko eremua (eta ikasmaila bakoitzak berea) errespetatu behar da eta ezin da bertatik atera. Jolasgaraian zaintza indartu da.
Hamaiketakoa ekar daiteke. HHn, hala tokatzen zaion haurrak gaileta-zorro itxia edo fruta (irakasleak zuritu eta banatzeko modukoa) ekar dezake. LH eta DBHko ikasleek segurtasun- eta osasun-neurriak errespetatuz jaten dute hamaiketakoa.
Urtebetetze-festak ospatzeko, ekartzekotan, etxean manipulatu gabeko eta poltsa batean prezintatuta dauden jakiak ekarri behar dira.
Irteerak egingo dira, garrantzitsua dela iritzita. Aire libreko txangoak eta osasun- nahiz segurtasun-neurrietara ongien egokitzen diren irteerak egingo dira.
Zerbitzu osagarriak eskaintzen dira, HHko Linoko arratsaldeko zaintza-txokoa izan ezik.
Jangela-zerbitzua bizikidetza-taldeak eta distantzia soziala errespetatuz eskaintzen da, txanden ordutegiak pixka bat moldatuta.
Jangela erabiltzen duten HHko haurrek egunero behar dute mantal garbia. Egunero mantala poltsa batean ekarri behar dute eta eguna amaitzean, bueltan, poltsa berean eramango dute etxera.
Autobusean musukoa erabili behar da. Ezin da jan edo edan.
HHn, goizeko Txokoa BAKARRIK eskaintzen da, bizikidetza-taldeak errespetatuz. HHn ez da arratsaldeko zaintzarik eskaintzen bizikidetza-taldeak ezin ditugulako bermatu. Arrazoi beragatik, LHn, momentuz, ez da Linoko zaintzarik eskainiko. Añabitarten musukoa erabili behar da.
Sintomei eta diagnostikoari lotutako protokoloan azaltzen den bezala, isolamendu edo berrogeialdietan Ikastolak eskola-jardueraren jarraipena egin eta harremana mantendu ahal izateko baliabideak jarriko ditu ikasle zein familientzako.
Asteko egunak erreferentziazkoak dira. Itxialdia hasten den egunera egokituko da plangintza eta horren berri emango da.
Etxealdian dauden ikasleentzako proposamenak
HH eta LHren kasuan, momentuan-momentuan etxealdian dauden bizikidetza taldeetako proposamenak egongo dira eskuragarri.
COVID-19ak eragindako moldaketen, berritasunen, jarraibideen eta argibideen berri emateko bilera informatiboak egin dira ikasturtearen hasieran: HHn, ikasturtea hasi aurretik aparteko bilerak egin dira. LHn eta DBHn, ikasturte hasierako guraso-bilera orokorrak aurreratu dira (LH 1. mailan aparteko bilera bat ere egin da ikasturtea hasi aurretik). HHko ikasturte hasierako guraso-bilera orokorrak bere garaian egingo dira, aurrez aparteko bilerak egin direlako.
COVID-19ari lotutako Ikastolako ikasle, familia eta langileen ohiko galderen zerrenda osatzen ari hemen.
COVID-19 positibo den jakin gabe prebentziozko etxealdian dagoen haurraren anai/arreba/ahizpak Ikastolara etor daitezkeen Osakidetzak esan behar du. Gisa horretako zein COVID-19aren eraginez osasunari lotutako beste edozein zalantzetarako deitu osasun aholku zerbitzura (900 20 30 50).
Osakidetzak zehaztu eta jakinarazi behar du hori. Ez badakizue edo zalantzak badituzue, deitu osasun aholku zerbitzura (900 20 30 50).
Pilaketak ekiditeko, ahal izan den eraikinetan, sarrera-irteerako ate ezberdinak jarri eta seinaleztatu dira.
COVID-19agatik, momentuz, Eskola Kirola eta Psikomotrizitatea eta Jolasak ekintza bakarrik eskaintzen dira. Gainontzeko eskolaz kanpoko ekintzak ez dira eskainiko gaur gaurkoz.
Ikusi aurtengo ezohiko eskaintza
Ikastolako errefortzu-programekin (Bidaide…) lotutako saioak eskainiko dira.
Familien eta Ikastolako lan-taldearen arteko harremana estutu eta elkar elikatzeko asmoz, etapetako jarraipen-batzordeak osatu dira etapetako zuzendaritza-talde eta guraso ordezkariekin.
COVID-19agatik, Ikastolak antolatu ohi dituen jaiak, momentuz, bertan behera uztea erabaki da. Eskola-jardun presentzialean gaiak lantzeko ahalegina egingo da.
Gipuzkoako Psikologoen Elkargoak eta Ikastolen Elkarteak Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen familiei zuzendutako orientabide praktikoak biltzen dituen txostena sortu dute, psikologiaren ikuspuntutik euren funtzio hezitzailean erreferentziatzat baliagarria izan dadin. Ikusi txostena >>