HIZKUNTZAK
  • Lantaldea

    Talde egonkor eta konprometitua

170 langileko taldea du Orereta Ikastolak. Ia denak dira langile finkoak eta, beraz, lantalde egonkorra eta esperientziaduna; Ikastola Ereduarekin eta proiektuarekin konprometitua.

Zerbitzu osagarriez arduratzen diren profesional ia guztiak ere Ikastolako langileak dira eta, hortaz, zuzeneko harremana dute pedagogia-proiektuan jarduten duten lankideekin.

Ikastolako langile guztiek formazio jarraia jasotzen dute beren jakintza eguneratu eta eguneroko jarduna hobetzeko aukera izan dezaten.

Ezagutu Ikastolaren barne-antolaketa