HIZKUNTZAK
  • Eskolaz kanpokoak

    Aukera zabala eta anitza, hezkuntza-proiektu eraldatzailearen osagarri

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala du Orereta Ikastolak. Taldean eta jolastuz ikasten eta trebatzen jarraitzea da ekintza horien guztien helburua. Hezkuntza-proiektu eraldatzailearen osagarri dira eskaintzen diren ekintza guztiak, aukera ugaria eta anitza. Hirutan banatzen da Ikastolako eskaintza:


Eskolaz kanpokoak

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako askotariko jarduerak dira. Eguerdian, bazkal aurretik edo ondoren, egiten dira ia denak.

Lau eta bost urteko haurrentzat HH tailerrak eskaintzen dira, jarduera ezberdin ugari uztartzen dituen ekintza. LHn, aukera zabala eta anitza da:
xakea, zirkoa, gitarra, sormena, antzerkia, programazioa eta robotika, jolasak eta psikomotrizitatea, hip hop…

Urtero aztertzen du Ikastolak eskaintza asmo berriak txertatu eta proposamena eguneratzeko.

Eskola Kirola

8 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako kirol anitzeko jarduera da Eskola Kirola. Oarsoaldeko gainontzeko ikastetxeekin batera, aisialdian ere euskara sustatuz, kirol-ekintza ezberdinak ezagutu eta probatzeko aukera eskaintzen zaie neska-mutilei: euskal pilota, kirol egokitua, herri kirolak, eskubaloia, atletismoa, futbola, saskibaloia, errugbia…

Entrenamendu-saioak eguerditan edota arratsaldetan izaten dira. Saioak eguerditan ere eskaintzeko apustua egin du Orereta Ikastolak gaztetxo zein familiei Ikastolaz kanpoko beren jardunerako erraztasunak eskaintzeko helburuz. Aukera hori duen herriko ikastetxe bakarra gara.

“Saioak eguerditan ere eskaintzeko apustua egin du Orereta Ikastolak gaztetxo zein familiei Ikastolaz kanpoko beren jardunerako erraztasunak eskaintzeko helburuz.”

Entrenamenduak Añabitarten izaten direnez, garraio-zerbitzua izaten da arratsaldeko entrenamenduen ondoren herrira jaisteko.

Eskola Kiroleko begiraleak eta koordinatzailea Orereta Ikastolako bertako langileak dira. Hezkuntzarekin eta jarduera fisikoarekin lotura duten ikasketak dituzte guztiek.

Aipatutakoaz gain, 8 eta 16 urte arteko haur zein gazteentzako eta beren gurasoentzako asteburutako mendi-irteerak antolatzen ditu Ikastolak, Urdaburu mendizale elkartearen eskutik.

Negulekuak, Bedatselekuak eta Udalekuak

Orereta Ikastolak Negulekuak, Bedatselekuak eta Udalekuak eskaintzen ditu opor-garaian. Heziketa prozesuari jarraipena ematea da helburua, familien premiei ere erantzunez.

Haurrik txikienentzat (2-3 urte) hezitzailearen erreferentziak duen garrantziaz jabetuta, urtean zehar Ikastolan lanean egoten diren hezitzaileak egoten dira haiekin, programazioa zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokituz.

Ikastolako ikasle eta familiei zein ez direnei zuzendutako eskaintza da.


NEGULEKUAK (ikusi 2022ko eskaintza)


HH3tik LH3ra arteko haurrei zuzendutako proposamena da. Linon egiten dira, Eguberri garaiko oporretan.


BEDATSELEKUAK (ikusi 2023ko eskaintza)


Udaberria da bedatsea zubereraz, eta izen horixe jarri diogu udaberriko oporretan eskaintzen dugun proposamenari.


UDALEKUAK (ikusi 2023ko eskaintza)


Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako udalekuen helburua. 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako jarduera da eta erabateko lotura du Ikastolaren hezkuntza-proiektu eraldatzailearekin.

2 urteko haurrentzako gure udaleku-eskaintza bakarra da herrian.