Eskola kirola ataria
INFORMAZIO | BALIABIDE GARRANTZITSUAK
Asteburuko jardunaldiak
Astean zeharreko saioetarako baliabideak
Arau-hausteak: neurri zuzentzaileak
OINARRIZKO INFORMAZIO PRAKTIKOA
-
Kontratazioa: Añabitarte Guraso Elkartea
Eskola Kirola eta Psikomotrizitatea eta Jolasak jarduerak Añabitarte Guraso Elkarteak kudeatzen ditu.
-
Lan-hitzarmena
-
Datuen babesa
Langileek informazio eta onarpen klausulak irakurri, onartu eta sinatu behar dituzte. Eskola Kiroleko/Psikomotrizitatea eta Jolasak jardueren arduradunari entregatu behar zaizkio dokumentuak sinatuta.
- Langileen informazio klausula
- Langileen onarpen klausula
-
Lan-arriskuak
-
IKT araudia eta politikak
-
Eskolaz kanpokoen arduradunaren profila
Eskolaz kanpoko jardueren koordinatzailearen funtzio nagusia eskolaz kanpoko jardueren hiru programen (eskola kirola, eskolaz kanpoko jarduerak eta eskola-opor garaiko egonaldiak) antolaketa, koordinazioa eta jarraipena egitea izango da.
FUNTZIOAK
- Eskolaz kanpoko ekintzetako altak eta bajak kudeatzea.
- Ikasleen jarraipena egitea, tutore eta gurasoekin batera.
- Eskola kiroleko lantaldeak kudeatzea.
- Larunbatetako jardunalddiak prestatu eta koordinatzea.
- Eskolaz kanpoko ekintzak koordinatzea.
- Guraso bilerak prestatzea.
- Elkarteekin hitzarmenak kudeatzea.
- Urdaburuko irteerak koordinatzea.
- Eragileen informazioa zabaltzea.
- Eskola-oporretako egonaldiak koordinatzea.
- Koordinazio bilerak egitea: zuzendari nagusiarekin, komunikazio arduradunarekin, zerbitzuetako arduradunarekin
- Oarsoaldeko Eskola Kiroleko Mahaian parte hartzea.
- Gipuzkoako Eskola Kiroleko Kontseiluan parte hartzea.
- Egunerokotasunean sortzen diren lanei erantzutea.
- Eskola Kirola arloari dagokion aurrekontua kudeatu eta jarraipena egitea.
- Eskola-oporretako egonaldien arloari dagokion aurrekontua kudeatu eta jarraipena egitea.
Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.
KONPETENTZIAK
OROKORRAK
- Talde lana
- Gatazken kudeaketa
- Erakundearekiko konpromisoa
LIDERGORAKO KONPETENTZIA
- Berrikuntza
- Baliabideen kudeaketa
- Pertsonen garapena eta harremanak
- Ikuspegi estrategikoa
OINARRIZKO TITULAZIOA
- HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila
-
Eskola Kirola eta Psikomotrizitate eta Jolasak ekintzetako begiraleen profila
Eskola Kirola/Psikomotrizitatea eta Jolasak saioak prestatu eta garatzearen arduraduna da.
- HAUTAKETA ETA IRAUPENA:
- HARREMAN ORGANIKOA: Eskolaz kanpoko ekintzen arduraduna
- HARREMAN FUNTZIONALA: Eskolaz kanpoko ekintzen arduraduna
FUNTZIOAK
- Eskola Kirola/Psikomotrizitatea eta Jolasak saioak prestatu eta gauzatzea.
- Ikasleen jarraipena egitea, jardueraren koordinatzailearekin.
- Eskola Kirola/Psikomotrizitatea eta Jolasak saioetan hezkidetza sustatzea (materialak egokitzea, ahozkotasunean hizkuntzaren erabilera ez sexista egitea, tratu berdintasuna ematea, genero estereotipo eta rolen erreprodukzioa ekiditea…).
- Asteburuetako jardunaldiak gidatzea.
- Eskola Kirola/Psikomotrizitatea eta Jolasak ikasle-taldea kudeatzea.
- Asteburuetako jardunaldietan, gurasoekin harremanak kudeatu eta zaintzea.
- Txistor-krosean parte hartzea.
- Urteko formazioak egitea.
Oharra: Deskribatutako eginkizunak karguaren adierazgarriak dira, ez dira karguari dagozkion betebehar guztien deskribapen xehetzat hartu behar.
KONPETENTZIAK
OROKORRAK
- Talde lana
- Gatazken kudeaketa
- Erakundearekiko konpromisoa
OINARRIZKO TITULAZIOA
- HIZKUNTZAK: Euskara C1 maila