Tal como hicimos por primera vez en 2019, después del parón de dos años provocado por la pandemia, el 12 de octubre de este año sí hemos podido celebrar la fiesta de bienvenida al nuevo curso. Varias familias y trabajadores de Orereta Ikastola organizaron, en compañía del buen tiempo, una tarde de actividades en Añabitarte, en torno al Baserri, símbolo de la comunidad de Ikastola.
Anartz Muxika, director de Orereta Ikastola, dio comienzo a la tarde contando el cuento «Baserri Magikoa»; historia escrita por Iñigo Legorburu, antiguo alumno de la Ikastola.
«Baserri magikoa» (Iñigo Legorburu)
Bazen behin baserri magiko bat, urteekin zahartu beharrean gaztetu egiten zena. “Baina nola da posible?” galdetuko didazue, baserriak, Euskal Herrian bederen normalean zaharrak eta oso aspaldikoak badira. Nola demontre izan liteke hori, baserrietan birramonak, aitonak, izeba-osabak, gurasoak… eta hainbeste jende bizi bada? Ba erantzuna erraza da: Magikoa delakoa. Baserri txuri eta eder hura ingurukoek asko maite zuten, bere barruan momentu eder asko bizi eta jolastu, jan eta edan egiten zutelako. Ezin zuten euren bizitza irudikatu baserri hura gabe eta baserrira etortzeko beharra sentitzen zuten noizean behin, batez ere triste edo indarrik gabe aurkitzen zirenean.
Okurritzen zaizue zein baserri izan litekeen? Ezagutzen duzue halako leku magikorik? Inguru honetan bada halakorik?
Batzuk uste dute baserri hau adreiluz, teilaz eta egurrez egina dagoela soilik. Baina hori pentsatzen dutenak, bertan oraindik sartu ez direlako da. Benetan, hemengo norbaitek uste du soilik hortaz egina aurkitzen dela? Nik uste dut bertan magiak ere, jan eta edan, jolastu eta bertan bizitzeko gogoa daukala. Eta magia hori, denok egiten dugula.
Badakizue nola? Elkarri lagunduz, irribarrez, auzolanean, batak bestea zainduz…
Lotsa piskatxo bat ematen badit ere, aitortuko dizuet. “Bazen behin” batekin hasi dut ipuina eta hori, gezur txiki bat izan da. Zuekin, hor zaudetenekin, hemen gaudenokin; badelako behin, bi aldiz, bost aldiz, hamar aldiz, ehun aldiz, mila aldiz… egoteko eta bizitzeko aukera.
Eta jarrai dezagun hamar aldiz, ehun aldiz, mila aldiz “bazen behin baserri magiko bat” kontatzen, denok batera elkarlanean eta elkarrekin. Urteak aurrera joan hala, gaztetzen jarraitu dezagun baserria.
Guztiok osatzen dugun komunitate erraldoi honen partetik, ongi etorri ikasturte berrira!!
Finalizado el cuento, el alumno más mayor y el más menor de la Ikastola (Ander Goenaga y Oihan Corral, respectivamente) plantaron una higuera. Posterior, las y los más pequeños pudieron disfrutar del taller de creación de juguetes organizado por la asociación Txatxilipurdi; y tanto ellos como el resto de los asistentes, del concierto de Andoni Ollokiegi. Dimos por acabada la fiesta con una sesión de cine al aire libre y las pizzas de Lapurdiko Pizzak, comercio de nuestro municipio regentado por una familia de la Ikastola.
¡Muchas gracias a todas y todos los que asististeis a la fiesta de bienvenida al nuevo curso! ¡A las familias organizadoras y a las asistentes, a Andoni Ollokiegi, a la asociación Txatxilipurdi y a Lapurdiko Pizzak!