HIZKUNTZAK

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia

2023/10/18 12:00 am

2023/11/01 11:00 pm

Orereta Ikastolak Zubiak Eraikiz egitasmoan bidelagun dugun Hendaiako Gure Ikastolak aurten ere egin du Eguberriko txokolatezko egutegia. 24 txokolatez osatutako egutegia da, abenduaren lehenetik Gabon-egunera bitarteko egunak goxatzeko egutegia; bertako txokolategile eta papergileekin egina. 10€ balio ditu.

Hendaiako Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, egutegia eskatzera gonbidatzen zaituztegu. Bete beheko inprimakia azaroaren 1a baino lehen. Anima zaitezte!