HIZKUNTZAK
  • Ekimen herritarrak

    Herriarena denak herriari egin behar dio ekarpena

Zubiak Eraikiz

Hiru administrazio-eremutan banatuta badago ere Euskal Herria, horrez gaindi, nazionala da Ikastolon proiektua eta elkarrekin eta elkarlanean egiten dugu lan.

Urruña, Biriatu, Hendaia, Ziburuko Kaskarotenea eta Orereta Ikastolak elkarlanean sortu eta aurrera daramaten proiektua da Zubiak Eraikiz.

Gau Beltza

Ikastolak, herriko hainbat eragileren laguntzaz, Gau Beltza antolatzen du urriaren 31ko ilunabarrean.

Gureak diren kontakizunetatik abiatuta, jai hau birsortzea da helburua; eta honen guztiaren ardatz herria, komunitatea, aniztasuna, berdintasuna, izaera eta euskara dira.

Euskararen Astea

Euskararen Egunaren ildotik, (h)arian Euskara Astea antolatzen du Orereta Ikastolak herriko beste hainbat eragileren proposamenak osatzeko asmoz.

Gabonetako kantu-bira

Eguberri bezperan herriko kaleak alaitzera ateratzen dira Ikastolako ikasle, familia eta langileak kalejiran, Olentzerorekin eta musikariekin.

Hezkuntza Astea

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna da urtarrilaren 24a. Horren harira, herritar orori zuzendutako Hezkuntza Astea antolatzen du Orereta Ikastolak.

Euskal inauteriak

Inauterietan euskal inauteriz mozorrotzen dira Ikastolako ikaslerik txikienak. Herrian barrena ibiltzen dira inauteri ostiral arratsaldez.

Iñude eta Artzaiak

Orain ia 25 urtetik hona, herriko hainbat eragilerekin batera, Iñude eta Artzaien konpartsaren desfilea antolatzen du Orereta Ikastolak. Pasa den mendeko hainbat eta hainbat ohitura, kontu, sekretutxo zein pertsona eta pertsonaia ezagutzeko aukera ematen du hitzorduak.

Ikastola Eguna

Ekainaren lehen larunbatean, Ikastolaren Eguna antolatzen da komunitate guztia elkartu eta ikasturtea agurtzeko.

Madalenetako taberna

Herriko jaietan, taberna antolatzen du Orereta Ikastolak Koldo Mitxelena plazan, jaietan herritarrei elkargune bat gehiago eskaintzeko asmoz. Bertan lortutako dirua, normalean, Zubiak Eraikiz egitasmoan bidaide diren beste Ikastolei laguntzeko erabiltzen da.

Udalekuak

Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako udalekuen helburua. 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko herriko gaztetxoei zuzendutako jarduera da eta erabateko lotura du Ikastolaren hezkuntza-proiektuarekin. 2 urteko haurrentzako Ikastolako udaleku-eskaintza bakarra da herrian.

Ingeleseko B2 ziurtagiria

Oxford-en bitartez, ingeleseko B2 mailaren ziurtagiri ofiziala lortzeko aukera eskaintzen dio Orereta Ikastolak hala nahi duen herritar orori.

Aisialdiko begirale titulua

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskaintzen du Ikastolak, Aisiola aisialdi-eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman dezake izena.

MOreretaOn

MOreretaOn Emakumearen Nazioarteko Egunari lotuta sortu zen, berdintasunaren aldeko aldarrikapena. Orereta eta Oiartzo Ikastolako komunitateak eta herriko parte hartzaileek, testigua eskuz esku pasatuz, goizeko 8:00etatik 16:30etara korrika egiten dute.