HIZKUNTZAK

“Ann Weberren bidezidorretatik” erakusketa

Xenpelar Etxea

2024/04/15 5:00 pm

2024/04/20 8:00 pm

Orereta Ikastolako LH5. mailako ikasleek Ann Weber artista estatubatuarraren lana oinarri hartuta sortu dituzten eskulturak egongo dira ikusgai Xenpelar Etxean, apirilaren 15etik 20ra. 

Bitxia da Weberrek eskulturak sortzeko erabiltzen dituen materiala eta teknika: kartoi zatiak grapatuz osatzen ditu neurri eta bolumen handiko formak dituzten artelanak. Gisa berean sortu dituzte ikasleek euren eskulturak ere. Adierazi nahi izan duten horren bozetoak egin, formak definitu eta talde-lanean burutu dituzte “Ann Weberren bidezidorretatik” erakusketan ikusgai egongo diren lanak.

ann weber erakusketa