HIZKUNTZAK
  • Udalekuak 2024

    Euskaraz eta mendialdean

Urtero legez, Orereta Ikastolak udalekuak antolatu ditu herriko 2 eta 12 urteko haur ororentzako (ez soilik Ikastolakoentzako), ekainaren 24tik uztailaren 19ra.

Euskaraz


Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintza da Ikastolako udalekuen helburua. Euskaratik eta euskaraz.

Mendialdean


Ikastolako udalekuak Añabitarten egiten dira, espazio berdez inguratutako eta azpiegitura onez hornitutako gunean.

* 2 urteko haurrak Esmalterian egoten dira.

Eskaintza bakarra herrian


Bi urteko haurrentzako herriko udaleku-eskaintza bakarra da Ikastolarena. Haur hezkuntzako ikasketak dituzten hezitzaileak egoten dira haurrekin.

Izen-ematea: apirilak 10 – maiatzak 13

Udatxiki (HH2)

Adina 2021ean jaiotakoak (2-3 urte)
Egutegia 1. astea: ekainak 24-28
2. astea: uztailak 1-5
3. astea: uztailak 8-12
4. astea: uztailak 15-19
Ordutegia 08:00-13:00
(sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte)
Lekua Esmalteria
Prezioa 85 €/astea*
(kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke)
Informazio gehiago 943 52 03 97
udalekuak@oreretaikastola.eus
OharraTaldea ateratzeko gutxieneko kopurua: 8 haur

Eman hegoak
(HH3-LH6)

Adina 2012-2020 artean jaiotakoak (3-12 urte)
Egutegia 1. astea: ekainak 24-28
2. astea: uztailak 1-5
3. astea: uztailak 8-12
4. astea: uztailak 15-19
Ordutegia UDALEKUAK:
09:00-13:00 edo 09:30-13:30
(autobusaren antolaketaren baitan)
ZAINTZA:
Goiza: 08:00-09:00
(sartzeko azken ordua: 08:45)
Eguerdia: 13:00-14:00
Lekua ZAINTZA: Linoko eraikina
AUTOBUSA: Linoko geltokia
UDALEKUAK: Añabitarte (+ 2 irteera astean)
Prezioa UDALEKUAK: 95 €/astea*
(kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke)
(autobus-zerbitzua prezioan sartuta dago)
ZAINTZA:
10 €/astea* (1h egunean)
15 €/astea* (1:30h egunean)
20 €/astea* (2h egunean)
Informazio gehiago 943 44 51 08
zirimola@ehi.ikastola.eus

* ORDAINKETAREN ETA BAJEN GAINEKO OHARRAK

  • Maiatzaren erdialdean kobratuko da zenbatekoaren %60a. Ekainaren erdialdean, berriz, %40a.
  • Ekainaren erditik aurrera bajarik egongo balitz, behar bezala justifikatutako kasuetan %90a itzuliko da. Gainontzeko kasuetan, %10a.
  • Behin udalekuak hasita ez da dirurik itzuliko.
  • Ikastolako ikasle ez diren haurren familiekin emailez jarriko da Ikastola harremanetan ordainketa kudeatzeko.