HIZKUNTZAK

Ikastetxeen Barne Araudiak, indarrean dagoen Legeriaren arabera, bertan sortzen diren harremanak antolatzen ditu era arin eta malguan, eta funtzionatzeko eta parte hartzeko prozedurak esplizitu egiten ditu, Hezkuntza Proiektua gauzatzerakoan lankidetza eta etengabeko hobekuntza eraginkorragoak izan daitezen.

I. Titulua. Aurkezpena/Zioen Azalpena


  • 1. artikulua. Izena

    ORERETA IKASTOLA, KOOP. ELK. izenarekin, Orereta/Errenterian (Gipuzkoa), Irakaskuntza Kooperatiba bat eratu zen, Euskadiko Kooperatiben 11/2019 ETA 5/2021 Legeen, Printzipio eta Xedapenen arabera, eta ezarri beharreko gainerako aginduen eta estatutu hauetan eta, dagokionean, barne araudian xedatutakoaren arabera.

  • 2. artikulua. Helburua

    BAT.- Kooperatiba Elkarte honen helburua honako hau da: irakaskuntza-jarduera aurrera eramatea maila, etapa, ziklo, gradu eta modu guztietan, jakintzaren edo prestakuntzaren edozein arlotan. Halaber, eskolaz kanpoko jarduerak eta loturiko jarduerak egin ahal izango ditu, baita eskola-zerbitzu osagarriak, eta irakaskuntzako eta prestakuntzako jardueretarako lagungarriak direnak ere.

    BI.- Elkarteak bazkideen seme-alaben heziketa kooperatiban egitea erabaki du, euren irakaskuntza-zentroetan, eta etorkizunean sor litezkeen berrietan, betiere irabazi-asmorik gabe, eta kooperatiba-itzulkinak banatzea debekatuta, honako balore hauen arabera:

    a) Hezkuntza-prozesu osoa, ikaslearen ezagutza garatzeaz gain, sentimenen, mugimenduaren eta gizartearen alderdiak ere modu orekatuan hezteko.
    b) Ikasle bakoitzaren beharretara eta erritmora egokitzen den hezkuntza-prozesua.
    c) Metodologia orokorrean oinarrituko den irakaskuntza-ikaskuntza, kontzeptuak, prozedurak, jarrerak eta balioak aintzat hartuta.
    d) Orereta Ikastolaren eta ingurune sozialaren ezaugarrietara egokitutako curriculuma garatzea.
    e) Euskara komunikatzeko bitarteko orokorra izango duen eskola euskalduna, baina aldi berean, hezkuntza eleanitza indartuz.
    f) Aniztasuna. Demokraziaren balioak garatzea (errespetua, elkartasuna, eztabaida eta komunikazioa, etab.), balio, ideia eta sentimendu ez-berdineko pertsonen elkarbizitza erraztearren.
    g) Kudeaketa parte-hartzailea, antolaketa-egituran eskolako komunitate osoak parte har dezan eta ekarpenak egin ditzan.
    h) Gurasoen, ikasleen eta langileen asmoak betetzeko helburua izango duen eskola.
    i) Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko ikastolekin lankidetzan arituko den eskola, eta irakaskuntzari eta hobekuntzari begira, harreman egonkorrak dituena.

  • 3. artikulua. Egoitza soziala

    Honako hau da ikastolaren egoitza soziala: Zamalbide auzoa 14, Orereta/Errenteria (20100); Zuzendaritza Kontseiluak egoitza soziala aldatzea erabaki dezake, udalerri berean izanez gero.

  • 4. artikulua. Iraupena eta lurralde-eremua

    BAT.- Kooperatibak iraupen mugagabea izango du, eta fundazio-eskritura publikoa egilesten denean emango die hasiera eragiketei.

    Kooperatibaren ekitaldi ekonomikoa ikasturtearekin bat etorriko da. Hau da, irailaren 1etik abuztuaren 31ra artekoa izango da.

    BI.- Kooperatibaren jarduteko lurralde-eremua Gipuzkoa izango da, baina Batzar Nagusiak erabakitzen duen edozein eremutara zabal daiteke, Estatutu
    Sozialak aldatuta.


II. Titulua. Irakaskuntza Kooperatibaren Izaera, Xedea eta Osaera


  1. Kapitulua.- Kooperatibaren Izaera

  • 1. artikulua. Aplikazio eremua

    BA hau Oreretarekin lotutako bazkide eta pertsona guztiei aplikatuko zaie, kooperatibarekin edozein harreman dutela ere, baldin eta harreman hori bat badator indarreko lege-xedapenekin, Jurisprudentziarekin, kooperatibaren Estatutu Sozialekin eta derrigorrez bete beharreko gainerako araudiekin.

  • 2. artikulua. Izaera

    Oreretak Orereta-Errenteriako Zamalbide Auzoa 14an du helbide soziala, Gipuzkoan. Ikastola eta beraz Irakaskuntza Kooperatiba eta guraso kooperatiba da.

    Kooperatibaren Batzar Nagusiak 19…(e)ko …………ren …(e)an onartu zituen Kooperatibaren Estatutuak, eta 19…(e)ko …………ren …(e)an erregistratu zituen Euskadiko Kooperatiben Erregistroko ……. orrian, eta Kooperatiba Elkarteen Inskripzio Liburuko ……. idazpenean. Kooperatibak legeek ematen dioten nortasun juridikoa du eta F-20974358 zenbakiko Identifikazio Fiskaleko Kodea du.

  • 3. artikulua. Irismena

    • Gaur egun, Irakaskuntza Kooperatibak Unibertsitatearen aurreko eskola-ikasketak ematen ditu, indarrean dagoen legediaren arabera; hain zuzen, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa ematen ditu. Horretarako, Hezkuntza-, Unibertsitate- eta Ikerketa-sailburuaren baimena du, 19……(e)ko …………ren ……(e)ko Aginduaren bidez (…………… datako EHAAn argitaratu zen).
    • Irakaskuntza Kooperatibak jarduera osagarrien plan zabala sustatu eta garatzen du, ikasleen albait ondoen sozializa daitezen, eta ahalik garapen akademiko eta pertsonalik onena izan dezaten. Plan horrek eskola-jarduerak hartzen ditu barne, bai eta eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jarduerak ere. Horretarako, Irakaskuntza Kooperatibaren izaeran eta Hezkuntza Proiektuaren printzipioetan oinarrituta antolatu eta kudeatzen dira. Izan ere, kooperatibaren curriculum-garapenaren eta kudeaketa-planen zati dira, baita kudeaketa-zerbitzua kanpoan kontratatzea erabakitzen denean ere.
    • Oreretak garraio- eta jantoki-zerbitzuak izan, eskaini eta sustatzen ditu, eta xede soziala ahalik ondoen lortzeko beharrezkoak diren beste zerbitzu batzuk ere bai. Horretarako, Irakaskuntza Kooperatibaren izaeran eta Hezkuntza Proiektuaren printzipioetan oinarrituta antolatu eta kudeatzen dira. Izan ere, kooperatibaren curriculum-garapenaren eta kudeaketa-planen zati dira, baita kudeaketa-zerbitzua kanpoan kontratatzea erabakitzen denean ere.
    • Izaera eta xede soziala kontuan harturik, Irakaskuntza Kooperatibak zenbait programa eta ekimen garatzen ditu, bazkideen arteko lankidetza eta adiskidantza lortze aldera, eta familiek beren seme-alaben heltze-, sozializazio- eta hezkuntza-prozesuetan ahalik hobekien esku har dezaten.

     

  • 4. artikulua. Herri onura

    2………(e)ko …………ren ……(e)an, “Herri Onurako Elkarte” izendatu zuten, 64/1999 Dekretuaren (herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duena) eta/edo 61/2000 Dekretuaren (Gizarte Ekimeneko Kooperatibak arautzen dituena) arabera.

    Bere jarduerak eta herri-onurak duten gizarte-interesaren kontziente, kooperatiba-erakunde titularra bere izaera malgutasunez egokitzen ahaleginduko da, ingurunearen hezkuntza-beharrei ahalik ondoen erantzuteko eta Euskal Herriko hezkuntza-sistema hobetzen laguntzeko, harekin askatasunez elkartzea erabaki duten erakundeekin batera.

  • 5. artikulua. Hezkuntza proiektua eta curriculuma

    1. Ematen diren irakaskuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko indarreko legeetara egokituko dira funtsean, bai eta hezkuntzaren arloko eskumeneko agintarien orientabideetara ere. Dena den, horrek ez du ikastetxeak bere hezkuntza-proiektua zehazteko eta garatzeko duen ekimen- eta autonomia-ahalmena murriztuko.
    2.   Bere ibilbidean zehar, Oreretak, harekin batzea erabaki duten erakundeen laguntzarekin, curriculuma garatu du, eta bere hezkuntza-proiektua Euskal Herriko esparru nazionalean hobeto txertatzen lagundu eta kultura unibertsalean parte hartu du.
  • 6. Artikulua: Elkarteen arteko harremanak eta aliantzak

    Kooperatibak zenbait erakunderekin lotura/harreman berezia ezartzea erabaki zuen. Honako hauek dira erakunde horiek:

    • Konfeekop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
    • Ikastolen elkartea
    • …………

     


2. Kapitulua.- Irakaskuntza Kooperatibaren Xede soziala


  • 7. artikulua. Xede soziala

    Estatutuen 2. artikuluan jasoa dago.

  • 8. artikulua. Aniztasuna eta diskrimazio eza

    Orereta pluralista denez, irekita egongo da haren izaera eta oinarrizko arauak onartzen dituzten guztientzat. Kooperatibak diskriminazio oro errefusatu, eta hura osatzen duten kide guztiak integratzea eta parte hartzea nahi du. Horretarako, elkarrizketa eta erantzukidetasuna sustatzen ditu.

  • 9. artikulua. Etika-, moral- eta erlijio-heziketa

    Oreretak ikasleen etika-, moral- eta erlijio-heziketa zainduko du, eta denek moral-, etika- eta erlijio-prestakuntza dutela, eta kontzientzia-askatasuna errespetatuko du

  • 10. artikulua. Euskara eta euskal kultura

    Oreretak, euskarari dagokionez, Euskaltzaindiaren arau eta jarraibideak hartuko ditu aintzat.

    Halaber, Curriculum Proiektuan eta Urteko Planetan, euskal kulturako eta tradizioetako edukiak txertatuko dira.

  • 11. artikulua. Berezko identitatea eta izaera

    Oreretak berezko identitatea, hezkuntza-eredua, kudeaketa-eredua eta kultura ditu. Hezkuntza-komunitateko kide guztiek ezagutu eta onartzen dute haren edukia, bai eraketari eta xede sozialari dagokienez, bai hizkuntzari dagokionez. Orobat, beren gain hartzen dituzte Eginkizuna, Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculumaren oinarri diren printzipioak, eskola-bizitzako esparru guztietan: eskolako hezkuntza-jardueretan, eskolaz kanpoko jardueretan eta zerbitzu osagarrietan.


3. Kapitulua.- Ikastetxearen konfigurazioa


  • 12. artikulua. Hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsonak

    Irakaskuntza Kooperatiba horretan esku-hartze aktiboa duten pertsona guztiek osatzen dute. Hauek dira: erakunde titular kooperatiboa; ikasleen gurasoak; ikasleak; irakasleak; irakasleak ez diren langileak; eta laguntzaileak.

    Hezkuntza-komunitate hau lan koordinatuan eta talde-lanean dago oinarrituta, urteko plan eta memorietan zehaztutako Hezkuntza Proiektua egin, aplikatu, ebaluatu eta hobetze aldera. Horrez gain, estamentu guztiek hartzen dute parte ikastetxeko kudeaketan, Araudi honetan jasotako organo eta instantzien bitartez.

  • 13. artikulua. Irakaskuntza Kooperatiba Erakunde Titular gisa

    Orereta erakunde titularra den aldetik, Irakaskuntza Kooperatibak eskaintzen eta garatzen dituen hezkuntza-zerbitzuaren printzipioak adierazteaz eta haiei jarraipena emateaz arduratzen da. Gainera, kooperatibako bizitzan parte hartzen duten guztien kohesioa zaindu behar du, bai zuzenean (organo sozialen bidez), bai izendatutako ordezkarien bidez.

    Titularraren funtzioak kooperatiban eta hura ordezkatuz egunero egiteko izendatutako organoak behar bezala egongo dira eratuta eta BAn ezarrita.

  • 14. artikulua. Bazkideak

    Estatutuen II. kapituluan Bazkide motak, onarpen baldintza eta prozedura eta berauen eskubide eta betebeharrak jasoak daude besteak beste

  • 15. artikulua. Ikasleak

    Ikasleak beren garapen- eta heltze-prozesuko protagonista nagusiak dira. Ikastetxeko bizitzan parte-hartze aktiboa dute, nork bere adinaren arabera, eta erantzukizunak dituzte, bakoitzak bere gaitasunaren arabera.

  • 16. artikulua. Irakasleak

    Oinarrizko estamentu bat dira irakasleak, eta oso zeregin erabakigarria dute Irakaskuntza Kooperatibako bizitzan. Beren lanean, bai indibidualki bai taldean, ikasleei laguntzen diete hezkuntza-prozesuan, eta familien eta beste hezkuntza-eragile batzuen ekintza osatzen dute.

    Indibidualki zein taldean, eta baliabide eta aholku egokien bidez, ikasleei laguntzen diete haien ikasketa-, sozializazio- eta garapen-prozesuetan. Halaber, familien hezkuntza-ekintza eta beste gizarte-eragile batzuen ekarpenak osatzen dituzte.

    Aktiboki parte hartzen dute ikastetxeko kudeaketan, ezarritako organoen bitartez. Haietako kideak dira edo haietako ordezkariak aukeratzen dituzte, Kooperatibaren Estatutuen eta ikastetxeko Araudiaren arabera.

  • 17. Artikulua: Irakasleak ez diren langileak

    Irakasleak ez diren langileek, erakunde titularrarekin eta Zuzendaritzarekin elkarlanean, erantzukizunak hartzen dituzte beren gain administrazioan eta berariazko zerbitzuetan. Gainera, Zuzendaritza Taldearekin eta hezkuntza-komunitateko gainerako parte-hartzaileekin lan eginez, ikasleei eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten beste pertsonei ahalik arretarik eta zerbitzurik onena emate aldera.

    Aktiboki parte hartzen dute ikastetxeko kudeaketan, organo sozialen bitartez. Haietako kideak dira edo haietako ordezkariak aukeratzen dituzte, ikastetxeko Araudiaren arabera.

  • 18. artikulua: Hezkuntza Batzordea

    Aurreko artikuluetan aipatutako hezkuntza-komunitateko estamentuen partaidetza- eta erantzunkidetasun-organoa da Hezkuntza Batzordea. Ikastetxeko bizitzan dagozkion edukiak kudeatzea da haren ardura.

  • 19. artikulua: Langileen ordezkaritza

    Kooperatibako langileek beren ordezkari sindikalak aukeratzeko eta izendatzeko eskubide osoa izango dute, lan-arloan indarrean dauden legeen arabera.


III. Titulua. Gobernu eta Kudeaketa Organoak


1. Kapitulua.- Ikastetxearen erakunde titularra



2. Kapitulua.- Kooperatibako pertsona bakarreko gobernu organoak


  • 26. artikulua: Pertsona bakarreko Gobernu Organoak

    Irakaskuntza Kooperatibako pertsona bakarreko organoak, titularrak zehaztuak, honako hauek dira:

      • Zuzendaritza Nagusia, Estatutuen arabera Zuzendari-Gerentea ere deitua.

      • Zuzendaritza Teknikoa eta Akademikoa edo Zuzendaritza Pedagogikoa edo zuzendaria, indarreko LOEren 59. artikuluaren arabera. (Ikus 33. Artikulua).

      • Pertsona bakarreko beste gobernu-organo batzuk, Zuzendaritza Taldeko kideak direnak:
          • Etapetako zuzendariak.

          • Kudeaketa Bereiziko Unitateetako zuzendariak adibidez Orientatzaileak

          • Administrazio burua

          • Zerbitzuetako burua

          • Komunikazio arduraduna

          • IKT arduraduna

          • Pertsona Kudeaketa arduraduna (baldin badago)

          • Eskola Kanpoko arduraduna

          • Mantenu arduraduna

          • Ekimen arduradun

  • 27. artikulua: Zuzendaria nagusia edo zuzendari-gerentearen hautaketa eta kargutik kentzea

    Zuzendari nagusia edo Estatutuo sozialetan jasoa dagoen zuzendari-gerentearen hautaketa eta kargutik kentzea Estatutu Sozialen 34. artikuluan jaso dago.

     

  • 28. artikulua: Zuzendaritza taldeko kideak

    Zuzendaritza taldeko kideen profila, funtzioak eta titulazio eskakizunak hemen ikus litezke.


3. Kapitulua.- Kooperatibako kide anitzeko gobernu organoak


  • 29. artikulua: Kide anitzeko organoak

    Irakaskuntza Kooperatibako kide anitzeko organoak hauek dira:

    • Zuzendaritza Taldea.
    • Pedagogia Batzordea
    • Hezkuntza Batzordea.
    • Etapako zuzendaritza taldea
    • Irakasleen Klaustroa.
    • Orientazio Mintegia
    • Aniztasuneko Mintegia???
    • DBHko mintegiak
  • 30. artikulua: Zuzendaritza Taldea

    Zuzendaritza Taldea beharrezko gobernu-organoa da, honako hauek kontuan hartuta:  Irakaskuntza Kooperatibaren ezaugarriak, haren Hezkuntza Proiektuaren edukia, haren garrantzia eta eskainitako hezkuntza integraleko zerbitzuen konplexutasuna. Horren guztiaren ondorioz, behar-beharrezkoa da gobernu-erantzukizunak banatzea eta talde-lanean aritzea.

    Kudeaketa integraleko ohiko organoa da Zuzendaritza Taldea, eta bi helburu hauek ditu bereziki: Ikastetxearen ohiko funtzionamenduaren erantzunkide izatea eta haren hezkuntza-ekintza orokorra bultzatzea.

    Zuzendaritza Taldeko kideek titularraren izenean gauzatzen dute beren erantzukizuna, ardura pertsonal bereziarekin, beren karguaren eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektu integralarekin duten konpromisoaren ondorioz.

    Zuzendaritza Nagusia da Zuzendaritza Taldearen eraketaren eta funtzionamenduaren arduraduna, erakunde titularraren izenean.

  • 31. Artikulua: Zuzendaritza taldearen osaera

    Zuzendaritza Taldeko kideak hemen zerrendatuta daude.

  • 32. artikulua: Zuzendaritza talderaren funtzioak

    Bere eginbehar eta funtzioak ondoren aipatzen direnak izango dira nagusiki:

    • Norbanako organoen koordinazioa erraztu eta bideratzea.
    • Artezkaritza kontseiluaren irizpideak jarraituz, ondorengo alderdiak diseinatuko ditu: Ikastetxearen dimentsioa, ezarri beharreko irakaskuntza etapak, hizkuntza ereduak eta beren ezarpena, zerbitzu osagarriak, heziketa premia bereziak.
    • Hezkuntza proiektua lantzea Artezkaritza kontseiluaren irizpideak jarraituz.
    • Giza baliabideen antolaketaz arduratzea guztia koordinatuz.
    • Ratioen ezarpenaz elkaraztertzea: ikasle/gela eta lanaldi/gela.
    • Langileen funtzionamendu organigrama aztertzea, irakasle taldeekin kontsulta egin ondoren.
    • Ikasturteko egutegia koordinatzea.
    • Baliabide materialen etapen arteko banaketarako irizpideak ipintzea..
    • Administrazio zerbitzuaz azterketa egitea, bereziki arlo pedagogikoarekin lotura dutenena.
    • Zerbitzu osagarrien azterketa egitea (garraio, jangela…) eta funtzionamendua koordinatzea.
    • Eginkizun hauek guztiak hauek programazioetan eta urteko plangintzan kokatzea
  • 33. Artikulua: Hezkuntza Batzordea

    Hezkuntza Batzorderen funtzionamendua hemen azaldua dago.

  • 34. artikulua: Irakasleen Klaustro Orokorra

    Egoitz

    Funtzionamendua, funtzioak, bilerak eta eskumenak (Barne araudi txostenean jasoa dago)


4. Kapitulua.- Kudeaketa Pedagogikoko pertsona bakarreko eta kide anitzeko gobernu organoak



IV. Titulua.- Ikastolako Hezkuntza Sistemaren antolaketa


1. Kapitulua.- Irakasleak


  • 39. artikulua: Irakasleak

    Indarreko legedian ezarritakoaren arabera, hauek dira kooperatibako irakasleak:

    • Haur Hezkuntzako irakasleak.
    • Lehen Hezkuntzako irakasleak.
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak.
    • Lanbide Heziketako irakasleak.
    • Irakasle aholkulariak eta irakasle orientatzeak.

    Irakasleek Irakaskuntza Kooperatiban gauzatzen dute beren lana, hezkuntza-zerbitzuak hobetzen lagunduz nork bere erantzukizun-esparrutik, eta irakasleen lan- eta koordinazio-taldeetan, indarreko lege orokorren arabera, eta dagokien Hitzarmen Kolektiboaren eta Araudi honen esparruan.

     

  • 40. artikulua: Irakaslea

    Ikasleen ikasketa-prozesuen eta heziketa integralaren lehen arduraduna da irakaslea, Zuzendaritza Pedagogikoak haren esku uzten dituen irakasgaien edo arloen esparruan. Eta bere lekutik eredugarria izanez, Kooperatibaren Hezkuntza Proiektua aplikatzeko erantzukizun orokorrean dagokion zatia egiten du, eta ikastetxeko gainerako irakasleekin, taldeekin eta estamentuekin batera, Hezkuntza Proiektuaren planak eskola-ekintzan gauzatzen laguntzen.

    Hemen daude Irakasleek izan beharko dituzten profilak.

  • 41. artikulua: Kontratazioa

    Titularrak zehaztuko du kooperatiban zer irakasle-postu dauden hutsik, eta haiek betetzeko irakasleak kontratatu behar badira, titularrari dagokio kontratazio hori.

    Irakasleak hautatzeko prozesuan eta kaleratu behar direnean, titularrak kontuan izango du indarreko lan-legedia (Hitzarmen Kolektiboak barne).

     

  • 42. artikulua: Disziplina araubidea

    Diziplina-araubideari dagokionez, hauek dira kontuan izatekoak: irakasleen lan-egoera arautzen duen indarreko araudia, lan-hitzarmena barne, araudi hau, eta, dagokionean, BAren ondorioz sortutako  eta eskumeneko organoek ontzat emandako barne-arauak.

     

  • 43. artikulua: Irasle tutorearen izendapena

    Ikasturte-hasieran, etapako zuzendari pedagogikoak edo zuzendari pedagogikoak talde bakoitzeko tutoreak izendatuko ditu, eta zuzendari nagusiari jakinarazi ondoren.

  • 44. artikulua: Irakasle-aholkularien eta orientatzaileen izendapena

    Zuzendari pedagogikoak izendatuko ditu bai Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle aholkularia bai Bigarren Hezkuntzako irakasle orientatzailea, dagozkien etapetako Zuzendaritza Pedagogikoarekin eta Zuzendari Nagusiarekin eztabaidatu eta gero.


2. Kapitulua.- Irakasleen lan eta koordinazio taldeak


  • 45. artikulua: Irakasleen lan- eta koordinazio taldeak

    Hauek dira lan egiteko, irakasleak koordinatzeko eta Haur eta Lehen Hezkuntzaren hobekuntza kudeatzeko oinarrizko taldeak:
    • Zikloko edo mailako eta arloko taldeak.
    • Orientazio-taldea.
    • Berariaz zehaztutako zehar-proiektuen taldeak.

    Hauek dira lan egiteko, irakasleak koordinatzeko eta Bigarren Hezkuntza hobekuntza kudeatzeko oinarrizko taldeak:

    • Zikloko edo mailako taldeak.
    • Mintegiak
    • Orientazio-taldea.
    • Berariaz zehaztutako zehar-proiektuen taldeak.
  • 46. artikulua: Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen lan- eta koordinazio-taldeak

    Ziklo edo maila batera esleitutako irakasleek mailako edo zikloko taldea osatzen dute.

    Haur eta Lehen Hezkuntzako curriculumeko irakasgai edo arlo bateko irakasleek arloko taldea osatzen dute.

    Zehar-proiektu batera esleitutako irakasleek ere lantaldea osatzen dute, proiektu hori kooperatibaren irismen bereziko atal bat bada (Euskara Bizia, berariazko finkatze-planak, truke-plana, hobekuntzaren kudeaketa…).

    Lan-taldeen mahaiburua zikloko koordinatzailea izango da, edo hura koordinatzeko izendatutako pertsonak.

    Talde horien lan-bilerak urteko egutegia egitean zehaztutako esparruan egingo dira, eta Zuzendaritza Taldeak eta etapako zuzendaria pedagogikoak taldeen zereginak lehentasunen arabera antolatzeko emandako jarraibideen arabera.

  • 47. artikulua: Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloko edo mailako lan-taldeen funtzioak

    Etapa horietako mailako/zikloko taldeen funtzioak honako hauek dira, bereziki:

    1. Ikasturtea hasi aurretik, mailako/zikloko urteko programazio orokorra berrikustea eta haren aplikazioa prestatzea. Horretarako, kooperatibaren programazio orokorra, Zuzendaritza Taldearen arauak, eta urteko planaren eta Hezkuntza Proiektuaren helburuak hartuko dituzte kontuan.
    2. Mailako edo, kasuan-kasuan, zikloko irakasgaien programazio koordinatua egitea, kooperatibaren berezko izaera errespetatuz, Hezkuntza Proiektuarekin eta Curriculum Proiektuarekin bat etorriz, eta etapa bakoitzeko curriculuma garatzeko irizpideak zein Zuzendaritza Taldearen arauak kontuan hartuz.

    Programazio horiek hauek hartzen dituzte barne: kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko helburuak zein edukiak; helburuak; ebaluazio-prozedurak eta -irizpideak, eta haien haztapen zehatza; ikasleen ikasketa aktiboa eta adierazgarria bideratzeko metodo pedagogikoak eta baliabide didaktikoak; eta aniztasuna tratatzeko zein finkatzeko eta errekuperazioko planak, ikasleek etxean egin beharreko lan pertsonalaren planak, eta abar, eta haien jarraipena. Eta etapakoekin bat etorri behar dute.

    1. Programazio horien unitate didaktikoak, helburuak, metodologia eta berariazko baliabide didaktikoak egunero modu koordinatuan nola aplikatu prestatzea. Esperientzia ebaluatzea, bai eta ikasleen gaitasun, behar eta interesetara nola egokitzen den ere.
    2. Ikasleen etengabeko ebaluazioa eta orientatzailea egiteko prozedurak eta irizpidea elkarrekin diseinatzea eta aplikatzea, kooperatiban ezarritako sistemaren barruan, Hezkuntza Proiektuaren eta Curriculum Proiektuaren heziketa integraleko edukiak kontuan harturik, bai eta programetan zehaztutako kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko eskumen eta helburuak ere, maila, arloan eta abarretan adostutako haztapenaren arabera, eta Zuzendaritza Taldearen arauei jarraituz.

    Ariketak ahalik bizkorren zuzentzea eta, haien bidez, ikasleei beharrezko informazioa ematea, programazioetan argi eta garbi azaldutako ataletan ikasleek duten ikasketa-jarduera hobetzen laguntzeko, ebaluazio-aldi bakoitzeko eta ikasturteko ikasketa-prozesuan zehar.

    1. Jarduera osagarrien urteko programaren barruan eskola-esparruko zein eskolaz kanpoko esperientzia eta ekimenak sustatzea; alde batetik, ikasleen ikasketa aktiboa eta adierazgarria bultzatzeko, eta beste batetik, natura- zein gizarte-ingurunearekin duten interakzioa hobetzeko, ekimena eta sormena gara ditzaten, eta ahalik ondoen sozializa daitezen. Besteak beste, hauek izan daitezke esperientzia eta ekimen horiek: atazak, lehiaketak, trukeak, bisitaldiak eta urteurren adierazgarriak.
    2. Ikastetxeko bizikidetza-arauak koordinazioz eta koherentziaz aplikatzen direla zaintzea, mailako/zikloko ikasleen eskola-bizitzako esparru guztietan. Bizikidetza ebaluatzea, eta hura hobetzeko iradokizun eta proposamenak helaraztea, koordinatzailearen bidez.
    3. Ikasturtean zehar, orientazio-plana eta mailako/zikloko ikasleen aniztasunaren trataera koordinazioz eta koherentziaz aplikatzen dela zaintzea. Koordinatzailearen bidez, neurri zuzentzaile egokiak helaraztea orientazio-taldeari eta zuzendariari/zuzendariordeari/etapako ikasketaburuari, eta adostutako neurriak aplikatzea.
    4. Mailako/zikloko urteko programen garapenaren eta betetze-mailaren hiru hilean behingo jarraipena egitea, aurrez ezarritako adierazleak kontuan hartuz. Egokitzapen edo neurri zuzentzaile egokiak adostea eta aplikatzea, zuzendariari/ zuzendariordeari/etapako ikasketaburuari jakinarazi ondoren.
    5. Zuzendaritza Taldearen eta Etapako Kudeaketa Taldearen proposamenak aztertzea, eta etapako Curriculum Proiektua eguneratzeko proposamenak adostea, aniztasuna ahalik eta hobekien tratatzeko, baliabide eta ekipoak optimizatzeko, komunikazioa hobetzeko, etab., bai eta beren burua eguneratzeko eta lanbide-jarduna hobetzeko ere.
    6. Ikasleei eta familiei urteko planei buruz eman beharreko informazio eta saioen edukiak elkarrekin koordinatzea eta prestatzea, Etapako Kudeaketa Taldeak ezarritako irizpideei jarraituz. Eta, dagokionean, beste etapa batzuetarako edo kanpo-trukerako informazioak prestatzea.
    7. Mailako edo zikloko irakaskuntza- eta ikasketa-prozesuen emaitzak aztertzea, ikasle eta familien iritziak ere kontuan hartuz, eta kanpoko emaitzekin alderatzea. Emaitzak hobetzeko ekimenak zehaztea eta garatzea, kooperatibaren planekin bat etorriz, eta emaitzen jarraipena hiru hilean eta urtean behin egiteko helburu eta adierazleak ezartzea.
    8. […]
  • 48. artikulua: Haur-hezkuntzako, lehen eta/edo bigarren hezkuntzako eta batxilergoetako Orientabide Taldeak

    Orientabide Taldeak honako hauek osatuko dituzte: zuzendari pedagogikoak eta etapakoak, irakasle orientatzaile koordinatzaileak eta/edo berariaz izendatutako aholkulariak, maila bakoitzeko hezkuntza bereziko irakasle tutoreek eta, dagoenean, kooperatibako psikologo aholkulariak.

    Orientabide Taldeak koordinatzen ditu Kooperatibako orientatze-ekintzak eta, bereziki, irakasle tutoreen taldeenak.

    Orientabide-prozesuko planak Zuzendaritza Pedagogikoak animatu, koordinatu, ebaluatu eta eguneratuko ditu, eta, bestela, eskuduntzaren eta esleitutako erantzukizun-esparruaren arabera beren beregi izendatutako arduradunak. Arreta berezia eskaini beharko die, ikasleen inguruko diagnostiko-, errefortzu- eta berreskuratze-jarduerei, jarrera disruptiboak prebenitzeari eta errespetua, bizikidetza eta lan arduratsua nagusi izango dituen giroa ahalbidetzeari, Kooperatibako heziketa-proiektuko balioak aintzat hartuta.

    Derrigorrezko bigarren hezkuntzan e, orientabide akademikoa eta profesionala ere garrantzitsuak izango dira.

    Eduki edo egoera berezietarako, ohiko laguntzaileak (aholkularitza pedagogikoko zerbitzua, Berritzegunea…) eta lanbide-orientaziorako ikasle ohiak, bazkideak… izango ditu.

     

  • 49. artikulua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoetako irakasleen lan- eta koordinazio-taldeak

    Mailako eta/edo zikloko taldeak (koordinazio bertikalerako) eta mintegiak (horizontalerako) dira derrigorrezko bigarren hezkuntzako talde-lanerako eta koordinaziorako oinarrizko egiturak.

    Ziklo edo maila batera esleitutako irakasleek mailako edo zikloko taldea osatzen dute.

    Kooperatibako curriculumeko gai bereko edo antzeko irakasleak, bestalde, mintegietan biltzen dira, talde-lana eta koordinazio bertikala gauzatzeko, zuzendaritza-taldeak erabakitako antolamenduari jarraiki.

    Berariaz zehaztutako zeharkako proiektuetarako izendatutako irakasleek ere lan-taldea osatzen dute, Kooperatiban atal berezia eta hedadura handikoa direnean, adibidez: Euskara bizia, Errefortzuen plan espezifikoa, Truke-plana, Hobekuntzaren kudeaketa…

    Zikloko koordinatzaileak, mintegiko buruek edo koordinazio-lanez arduratzen direnek zuzenduko dituzte lan-taldeak.

    Urteko egutegiarekin batera zehaztutako lan-bileretan elkartuko dira, eta, zereginak ordenatu eta lehenesteko, zuzendaritza-taldearen eta etapako zuzendariaren jarraibideak hartuko dituzte aintzat.

  • 50. artikulua: Bigarren hezkuntzako eta/edo zikloko taldeen zereginak

    Mailako eta/edo zikloko taldeek zeregin nagusi hauek dituzte:

    1. Ikasturtea hasi aurretik, mailako/zikloko urteko programazio orokorra berrikustea eta haren aplikazioa prestatzea. Horretarako, kooperatibaren programazio orokorra, Zuzendaritza Taldearen arauak, eta urteko planaren eta Hezkuntza Proiektuaren helburuak hartuko dituzte kontuan.
    2. Ikasleek etxean egiteko lan pertsonalerako jarraibideak modu koordinatuan aplikatzeko prestatzea, ikasleen ordezkariei entzun ondoren.
    3. Ebaluazioko eta aurre-ebaluazioko probak modu koordinatuan aplikatzeko prestatzea, ezarrita dauden jarraibideak eta mintegietako buruen nahiz ikasle-ordezkarien iritzia ahaztu gabe.
    4. Errekuperazioetarako eta errefortzuetarako berariazko programak modu koordinatuan aplikatzeko prestatzea, ezarrita dauden jarraibideen eta mintegietako buruen nahiz ikasleen ordezkarien iritziaren arabera.
    5. Jarduera osagarrien urteko programaren barruan eskola-esparruko zein eskolaz kanpoko esperientzia eta ekimenak sustatzea; alde batetik, ikasleen ikasketa aktiboa eta adierazgarria bultzatzeko, eta beste batetik, natura- zein gizarte-ingurunearekin duten interakzioa hobetzeko, ekimena eta sormena gara ditzaten, eta ahalik ondoen sozializa daitezen. Besteak beste, hauek izan daitezke esperientzia eta ekimen horiek: atazak, lehiaketak, trukeak, bisitaldiak, urteurren adierazgarriak…
    6. Ikastetxeko bizikidetza-arauak koordinazioz eta koherentziaz aplikatzen direla zaintzea, mailako/zikloko ikasleen eskola-bizitzako esparru guztietan. Aplikazioa ebaluatzea eta, koordinatzailearen bitartez, hobetzeko iradokizun eta proposamenak helaraztea, ikasleen ordezkariekin eta familiekin hitz egin ostean.
    7. Ikasturtean zehar, mailako eta/edo zikloko orientabide-plana eta ikasleen aniztasunaren trataera koordinatua eta koherentea den gainbegiratzea, tutore-taldeekin batera. Koordinatzailearen bitartez, orientabide-taldeari eta etapako zuzendariari edo ikasketaburuari egokitzapenen edo beharrezko neurri zuzentzaileen berri ematea eta hitzartutakoak aplikatzea, ikasleen ordezkariei eta familiei entzun ondoren.
    8. Mailako eta/edo zikloko urteko programak nola garatzen diren aztertzea, ebaluazio-saioetan. Beste horrenbeste egitea, hiruhilekoko betetze mailari buruz, ezarritako adierazleen arabera. Beharrezko egokitzapenak eta neurri zuzentzaileak adostu eta aplikatzea, etapako zuzendaria edo ikasketaburua jakinaren gainean jartzea eta, dagokionean, mintegi-buruen, ikasleen ordezkarien eta familien iritzia aintzat hartzea.
    9. Etapako kudeaketa-taldearen gidalerroei jarraiki, urteko planen inguruko informazioak eta horiek ikasle eta gurasoei komunikatzeko saioen edukia koordinatu eta prestatzea. Eta, dagokionean, beste etapa batzuetarako edo kanpo-trukerako informazioak prestatzea.
    10. Etapako zuzendaritza- eta kudeaketa-taldearen proposamenak aztertzea eta etapako curriculum-proiektua eguneratzeko proposamenak adostea, helburu hauekin: aniztasuna hobeto tratatzea, baliabideak eta ekipamenduak optimizatzea, komunikazioa hobetzea, taldea eguneratzea eta lanbide-jarduera hobetzea.
    11. Mailako edo zikloko irakaskuntza- eta ikasketa-prozesuen emaitzak aztertzea, ikasle eta familien iritziak ere kontuan hartuz, eta kanpoko emaitzekin alderatzea. Emaitzak hobetzeko ekimenak zehaztea eta garatzea, kooperatibaren planekin bat etorriz, eta emaitzen jarraipena hiru hilean eta urtean behin egiteko helburu eta adierazleak ezartzea.
    12. […]
  • 51. artikulua: Bigarren hezkuntzako mintegiko taldeen zereginak

    Hona hemen mintegiko taldeen zeregin nagusiak:

    1. Ikasturtea hasi baino lehen, maila bakoitzeko irakasgaien urteko programazio koordinatua egiteko jarraibide orokorrak eguneratzea, Kooperatibaren berezko izaera errespetatuz, heziketa- eta curriculum-proiektuarekin koherente izanez eta etapa bakoitzeko garapen-dekretuak eta zuzendaritza-taldearen gidalerroak aintzat hartuta.

    Gidalerrootan, honako hauek sartzen dira: maila bakoitzeko helburuak eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko gaitasun eta edukiak; ikasleen ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua ahalbidetzeko metodo pedagogikoak, eta baliabide didaktikoen eta ekipamendu berezien erabilera eraginkorra; aniztasuna, errefortzua, errekuperazioa eta ikasleek etxeetan egin beharreko lan pertsonala aintzat hartzen dituzten planak; eta horien guztien jarraipena.

    1. Maila eta ziklo bakoitzeko arloko irakasle taldeen programazio-zereginak koordinatzea, helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak ziklo eta etapakoekin koherenteak izan daitezen.
    2. Arloko prozedura eta irizpide orokorrak batera diseinatzea, ikasleei etengabeko ebaluazio orientatzailea eskaintzeko, heziketa- eta curriculum-proiektuetako hezkuntza integraleko edukiak, batetik, eta programetan zehaztutako kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko gaitasun eta helburuak, bestetik, aintzat hartuta. Halaber, atal horietako bakoitzak ebaluazioan izango duen haztapena adostea, irakasgai eta ziklo bakoitzerako.
    3. Programak aplikatzeko eta betearazteko prozesuak koordinatzea. Aurreikusitako metodologia, edukiak, baliabideak… helburuak lortzeko egokiak diren eta ikasleen behar, gaitasun eta interesetara moldatuta dauden balioestea, ikasturtean zehar. Eta, beharrezkotzat jotzen denean, egin beharreko egokitzapenak adostea, etapako zuzendaria jakinaren gainean jarri aurretik.
    4. Kooperatiban ezarrita dagoen sistemari jarraiki adostutako prozedurak eta etengabeko ebaluaziorako irizpideak nola aplikatzen diren gainbegiratzea, ebaluazio bakoitzean eta ikasturtean zehar. Maila berean irakasgai bera irakasle batek baino gehiagok ematen dutenean, ebaluazio-proba orokorrak eta irizpideak berberak izan daitezela bermatzea, ikasle guztiak berdintasunez ebaluatzeko.
    5. Urteko programan eta Kooperatibako jarduera osagarrien plan orokorrean, ikasleen ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua ahalbidetzeko eta haien eskola barruko nahiz kanpoko errendimendua hobetzeko moduko jarduerak eta ekimenak prestatzea.
    6. Etapako kudeaketa-taldearen gidalerroei jarraiki, urteko planen inguruko informazioak eta horiek ikasle eta gurasoei komunikatzeko saioen edukia koordinatu eta prestatzea. Eta, dagokionean, beste etapa batzuetarako edo kanpo-trukerako informazioak prestatzea.
    7. Etapako kudeaketa-taldean arloko curriculum-proiektua eguneratzeko proposamenak adostea, helburu hauekin: aniztasuna hobeto tratatzea, baliabideak eta ekipamenduak optimizatzea, komunikazioa hobetzea eta taldeko kideen zeregina eguneratu eta hobetzea.
    8. Departamentuko eta maila bakoitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen emaitzak aztertzea, ikasle eta familien pertzepzioa barne, eta kanpoko erreferenteekin alderatzea.
    9. Ikastetxeko planei jarraiki, hobetzeko ekimenak zehaztu eta adostea, eta hiruhilekoan nahiz urtean behin jarraipena egiteko helburuak eta adierazleak finkatzea.
  • 52. artikulua: Berariaz zehaztutako zeharkako proiektuko taldeak. Berariaz zehaztutako proiektuko taldeen eraketa eta zereginak

    Berariaz zehaztutako proiektu baterako izendatu diren irakasleek proiektuko taldea osatzen dute.

    Lan-taldeak zikloko koordinatzaileak edo koordinazio-lanez arduratuko direnek zuzenduko dituzte, erakunde titularraren izenean eta zuzendaritza-taldearen eta zuzendariaren jarraibideak aintzat hartuz.

    Urteko egutegiarekin batera zehaztutako lan-bileretan elkartuko dira, eta, zereginak ordenatu eta lehenesteko, zuzendaritza-taldearen eta etapako zuzendariaren jarraibideak hartuko dituzte aintzat.

    Hauek dira berariaz zehaztutako proiektuko taldearen zeregin nagusiak:

    1. Proiektuaren xedea, balioak eta ikuspena zehaztea, Kooperatibakoak aintzat hartuta eta zuzendaritza-taldearen eta zuzendariaren jarraibideei men eginez.
    2. Ikasturtea hasi aurretik, proiektuaren urterako plan orokorra berrikustea eta urteko plan berriaren helburuak eta edukiak eguneratzea, Kooperatibaren programazio orokorra, zuzendaritza-taldearen jarraibideak eta urteko planaren nahiz heziketa-proiektuaren helburuak kontuan hartuta.
    3. Asteko, hileko eta hiruhilekoko unitateetan aurreikusitako esperientziak eta jarduerak modu koordinatuan aplikatzeko egin beharrekoa egitea. Esperientzia eta metodologia gainbegiratzea eta ikasleen, irakasleen, irakasle ez diren langileen, familien eta abarren gaitasun, behar, interes eta abarretara egokitzen den ebaluatzea.
    4. Proiektuaren urteko plana nola garatzen den eta ezarritako adierazleen arabera zenbateraino bete den aztertzea, hiruhilekoan behin. Beharrezko egokitzapenak eta neurri zuzentzaileak adostea, eta zuzendaria jakinaren gainean jartzea.
    5. Proiektuaren urteko emaitzak aztertzea, ikasle, familia, langile eta abarren pertzepzioa barne, eta kanpoko erreferenteekin alderatzea. Ikastolako/ikastetxeko planei jarraiki, hobetzeko ekimenak zehaztu eta adostea, eta hiruhilekoan nahiz urtean behin jarraipena egiteko helburuak eta adierazleak finkatzea.

3. Kapitulua.- Beste langileak


  1. atala Irakaskuntza-jarduerei laguntzeko zerbitzuak

  • 53. artikulua: Langileak

    Langile guztiak Kooperatibako hezkuntza-komunitateko partaideak dira. Haren izaera propioa ezagutu eta errespetatzen dute, eta, beren zeregin eta erantzukizunetatik, Zuzendaritzari, irakasleei, ikasleei eta horien senitartekoei laguntzen diete, Kooperatibaren zerbitzuak eta heziketa-proiektua egoki garatzeko.

    Hori dela eta, heziketa-proiektuari jarraiki euskara menperatu beharko dute guztiek, ahoz eta/edo idatziz erabiltzeko, kasuan kasukoa, eta Kooperatiban bizikidetza egokia izan dadin eta ikasleen artean ordena eta diziplina zaintzeko egingo dute lan.

    Laneko harremana izango dute, une bakoitzean indarrean eta aplikagarri dagoen laneko legediari, langileen estatutuari eta hitzarmen kolektiboari jarraiki.

     

  • 54. artikulua: Langileen disziplina-araubidea

    Diziplina-araubideari dagokionez, langile guztiak honako hauek arautuko dituzte:

    Une bakoitzean indarrean eta aplikagarri dagoen laneko legedian, langilearen estatutuan, hitzarmen kolektibo aplikagarrian eta indarreko hezkuntzako arautegietan ezarritakoak eta, bereziki, 1985eko uztailaren 3ko 8/1985 LODEk eta 2006ko maiatzaren 3ko 2/2006 LOEk.

  • 55. artikulua: Langileen profil, guntzio eta titulazio eskaerak

    Hemen ikus litezke langile guztien profil, funtzio eta titulazio eskaerak.


V. Titulua.- Eskolaz Kanpoko Hezkuntza Zerbitzuak eta garraio, Jantoki eta beste Zerbitzu osagarriak


  1. Kapitulua.- Eskolaz Kanpoko eta Udalekuetako Jarduerak

  • 56. artikula: Eskolaz kanpoko, Udalekuetako, kirol- eta kultura-jardueren helburuak, diseinua eta segimendua

    1. Kooperatibak antolatu eta kudeatutako eskolaz kanpoko, udaleku, kultura- edo kirol-jarduera guztien helburua ikasleen hezkuntza osatzea da, haien giza prestakuntza integrala sustatzeko eta Kooperatibaren heziketa-proiektuaren edukiak eta planen helburuak hobeto betetzeko.
    2. Kooperatibaren izaera eta hizkuntza-proiektua kontuan izanik, eskolaz kanpoko jardueren atalak berebiziko garrantzia du euskara ikasi eta hedatzeko. Jarduera horietan esku hartzen duten entrenatzaile, begirale eta arduradun guztiek euskara erabiliko dute eta ikasleek ere hizkuntza ikasi eta erabiltzea sustatuko dute. Horretarako, Kooperatibako irakasle berezien eta gorputz-hezkuntzako irakasleen laguntza izango dute, behar izanez gero, zuzendaritza-taldeak koordinaturik. Ondorioz, euskarazko eduki eta helburuak garrantzizko gaiak izango dira atal eta talde bakoitzaren urteko programazioan, helburu eta segimendu-adierazleetan eta jarduera horretako ikasle bakoitzaren eboluzioaren ebaluazioan, baita familiari eman beharreko informazioan ere, Kooperatibak erabakitako formatu eta euskarrietan.
    3. Helburu horrekin, ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko jarraibideak ezarriko ditu Zuzendaritzak, irizpide objektiboak oinarri hartuta eta Zuzendaritzak eta eskolaz kanpoko jardueren arduradunak lagunduta, betiere parte-hartzaileek jarduera horietara bertaratzeko, taldearekin elkarlanean jardun eta hobetzeko eta gainerako betebeharrak betetzen badituzte.
    4. Parte-hartzea berdintasunezkoa izango da.
    5. Ikastaroa amaitu aurretik, ikasleek aurretiko izen-ematea egingo dute, eskainitako jardueren diseinua eta baldintzak kontuan hartuta. Aurretiko izen-ematea ez da behin betikoa izango, harik eta arduradunek, uztailaren hasieran, berretsi arte. Horretarako, eskaera kopurua erabilgarri dauden plaza edo baliabide kopurura iristen den edo kopuru hori baino handiagoa den izango dute kontuan.
    6. Eskolaz kanpoko jardueretako portaera desegokiak zuzentzeko prozedura Barne Araudi honetako Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Tituluak jasotakoa izango da.
  • 57. artikulua: Eskolaz Kanpoko arduradunaren eta begiraleen profila eta konpetentziak

    Eskolaz Kanpokoen profila eta konpetentziak hemen daude ikusgai.


2. Kapitulua.- Jangelako Zerbitzu Osagarriak


Maider eta Leiren artean osatzekoa:

Artikuluetan txertatzeko oinarrizko edukietarako erreferentzia aurkeztuko dugu:

1.        Zerbitzuak heziketa-proiektuaren barruan dituen helburuak.

2.        Ikasleek jangela-zerbitzua izateko eta arreta egokia jasotzen duten eskubidea: eguneroko, asteroko eta urteko erabiltzaileak; menu motak, kooperatiba bakoitzaren esperientzia eta erabilerak aintzat hartuta; eta abar.

3.        Ikasle erabiltzaileen betebeharrak: zerbitzua ordaintzea, funtsezko higiene-arauak betetzea, elikagaiak aprobetxatzea, instalazioak egoki erabiltzea, euskaraz hitz egitea…

4.        Zerbitzuaren arau berezien erreferentzia: sarrera-irteerak, ordutegiak, portaera egokia, atsedenaldiak… (urtero ere alda daitezke).

1. oharra; gurasoek Jangela Zerbitzuarekiko dituzten eskubide eta betebeharrak gurasoen eskubide eta betebeharrei buruzko atalean sartzea komeni da (zerbitzuaren abonua ere bai).

2. oharra; Jangela Zerbitzuko zaintzaileen zereginak irakasle ez diren langileen atalean jaso beharko lirateke, Kooperatibako langileak badira. Bestalde, ezarrita dauden jarraibideen arabera zerbitzu horretako ikasle erabiltzaileei jarraipen egokia egiteko eta gero tutoreei eta familiei informazioa helarazteko behar diren datuak bildu eta bideratzeko jarraibideak eta prozedurak jaso beharko dira.

1.ZERBITZUAK HEZIKETA-PROIEKTUAREN BARRUAN DITUEN HELBURUAK

Jatordua eta jangela, ongi jateko espazioa izatea

Ikasleek eginkizun aktiboa lortzea, autonomía garatzea.

Taldean lan egiten aritzea, gizon eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna landuz.

Elikadura ohitura egokiak sustatzea.

Ikaslearen beharretara egokituz, konfiantzako heziketa-ingurune bat izatea.

2. JANGELA-ZERBITZUA

Ikastolako sukaldean bertan prestatutako otorduak, etxekoak.

Maila guztietako ikasleentzako jangela-zerbitzua.

Elikadura ohitura guztiak zein dieta bereziak aintzat hartzen dira otorduak prestatzean.

Menuak Itsas-Naturan, nutrizioan eta dietetikan lizentziatua dagoen aholkulariak egiatzatzen ditu.

3. ERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK

Ikasleak komunera joango dira eskuak garbitzera mahaiean eseri aurretik.

Jangelako hizkuntza euskara izango da.

Mahaiko elkarrizketak hizkera egokian egingo dira.

Ikasleek jangelako altzariak zainduko dituzte. Erabilera desegokiagatik ikasleren batek kalterik eragingo balu, konponketa hark ordaindu beharko du.

Ikaslea jangelako tresnak egoki erabiltzen saiatuko da. Haur Hezkuntzako ikasleei lagundu egingo zaie helburu hori lortu artean.

Nahitaezkoa da ikasleek plater bakoitzeko gutxieneko kantitatea jatea. Haur Hezkuntzako ikasleekin eta ikasle berriekin malgutasunez jokatuko da.

Ikasleak, iradokizunen balu edo zerbait behar izanez gero, errespetuz eskatuko dio begiraleari: eskua altxatuko du, eserita egongo da eta ez da lekuz mugituko.

4. ZERBITZUKO ARAUAK

Jangelarako joan-etorriak begiralearekin egingo dira.

Jangelako sarrera-irteerak egoki egingo dira: lasaitasunez, eta bultzakada, korrikaldi eta liskarrik gabe.

Jangelako begiraleak eta langileak errespetuz tratatuko dira eta haien erabakiak errespetatuko dira.

Klase-ordurik gabeko tarteetan, ikasleak ezin izango dira geletara sartu arduradunaren baimenik gabe. Halaber, ezin izango dira Ikastolako eremutik kanpo ere ibili.

Ikastolako arduradunak arauak behin eta berriz hausten dituen ikaslearen jarrera hobetzen saiatuko dira elkarrizketaren bitartez. Horrez gain, gurasoak horren jakitun egingo ditu Ikastolak. Horiek eginda ere ikasleak jarrera aldatzen ez badu, diziplinazko neurria ezarriko zaio eta jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea galdu ahal izango du.


3. Kapitulua.- Garraioko Zerbitzu osagarria


Maider eta Leirek osatzeko

Kooperatiba bakoitzean, haren diseinua, kudeaketa-eredua eta heziketa-proiektua aintzat hartuta eskain daitekeen zerbitzu horri buruzko funtsezko edukiak eta eduki partikularrak garatuko dituzten artikuluak sartuko dira kapitulu honetan.

Oinarrizko edukietarako erreferentzia aurkeztuko dugu:

1.        Zerbitzuak heziketa-proiektuaren barruan dituen helburuak.

2.-      Ikasleek garraio-zerbitzua izateko eta arreta egokia jasotzen duten eskubidea: uneko erabiltzaileak, aldi baterakoak, urtekoak, kooperatiba bakoitzaren esperientzia eta erabilerak aintzat hartuta, eta abar.

3.-      Ikasle erabiltzaileen betebeharrak: funtsezko portaera-arauak betetzea, sarrera-irteeretako ordutegia betetzea, urterako esleitutako jarlekua, garraioak egoki erabiltzea, euskara…

4.        Zerbitzuaren arau berezien erreferentzia: sarrera-irteerak, ordutegiak, portaera egokia… (urtero ere alda daitezke).

1. oharra; gurasoek Garraio Zerbitzuarekiko dituzten eskubide eta betebeharrak gurasoen eskubide eta betebeharrei buruzko atalean sartzea komeni da (zerbitzuaren abonua ere bai).

2. oharra; Garraio Zerbitzuko zaintzaileen zereginak irakasle ez diren langileen atalean jaso beharko lirateke, Kooperatibako langileak badira. Zerbitzuaren kontratua, garraio-zerbitzuan bertan kontratatutako monitore-zerbitzuaren kasuan. Bestalde, ezarrita dauden jarraibideen arabera zerbitzu horretako ikasle erabiltzaileei jarraipen egokia egiteko eta gero tutoreei eta familiei informazioa helarazteko behar diren datuak bildu eta bideratzeko jarraibideak eta prozedurak jaso beharko dira.

Ohiko edo egungo autobus-zerbitzuak heltzen ez diren guneetako familiei edota kasuan kasuko behar edo egoerei erantzuteko zerbitzua.

Garraioaren kontratazioa urte osorako da. Egun solteak ere kontrata daitezke.

Behar-beharrezkoa da ikasleak ikasturte hasieran egokitu zaizkion autobus edo geltoki berak erabiltzea beti.

Ikastolako hezitzaileek garraio-zerbitzuko arauak errespetaraziko dituzte, bereziki, ikaslearen segurtasunaren mesedetan. Baita bizikidetzarako oinarrizko jokabideak sustatu ere.


VI. Titulua.- Ikasleak


  1. Kapitulua.- Ikasleen eskubideak
  • 121. artikula: Ikasleen eskubideen eta betebeharren printzipio orokorrak

    1. Ikasle guztiek eskubide eta betebehar berberak dituzte. Eta euren adinaren eta egiten dituzten ikasketen mailaren arabera baliatuko dituzte.
    2. Ikasleek baterako hezkuntzaren baitako eskubideak baliatuko dituzte, baina beren betebeharrak betetzea eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideak aintzat hartu eta errespetatzea ahaztu gabe.
    3. Oreretako kide guztiek arautegi honetan bildu diren ikasleen eskubideak errespetatu behar dituzte. Beste guztien eskubideak errespetatzea izango da, ikasleentzat, beraien eskubideez baliatzeko muga bakarra.
    4. Gobernu-organoek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek ikasleen eskubideak egoki erabiltzen direla eta betebeharrak zorrotz betetzen direla bermatuko dute, beren eskuduntzen esparruan.

  • 122. artikulua: Ikasleek hezkuntza integrala jasotzeko dituzten oinarrizko eskubideak, Kooperatibaren izaera eta heziketa-proiektua aintzat hartuta

    Orereta Ikastola Irakaskuntzako Kooperatibako ikasleek funtsezko eskubide hauek dituzte:

    1.  Ikasleek hezkuntza integral, eleanitz eta kalitatezkoa jasotzeko eskubidea dute. Horretarako, heziketa-proiektu berritzaile eta dibertsifikatua erabiliko da, beren nortasuna autonomia gero eta handiagoarekin garatzeko eta egungo nahiz etorkizuneko erronkei aurre egiteko aukera izan dezaten, inguruan eta munduan pertsona jantzi, kolaboratzaile eta errespetudun moduan parte hartuz, euskararen eta euskal kulturaren ezagupenean oinarrituta. Hauxe esan gura du horrek:

    1. Ezagupen eta gaitasun humanistiko, matematiko, zientifiko, tekniko eta estetikoak jasotzea, beraien gaitasunak, interesak eta erritmoak errespetatuko dituzten eta ingurura irekita egongo diren prozedura aktibo eta esanguratsuen bidez. Helburu eta prozedura horiek zehaztuta egongo dira maila bakoitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-programetan, bai eta behar bezala haztatuta ere, irakasgaien ebaluazio-sistemetan.
    2. Curriculum eleanitzean aurreikusita dagoen ahozko nahiz idatzizko komunikazio-gaitasuna bi hizkuntza ofizialetan lortzea, bai eta ingelesean ere. Horretarako, gaitasun horiek atal berezi gradualetan txertatuko dira, irakasgai horietako eta hizkuntza horietan ematen diren irakasgaietako programen irakaskuntza-, ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuetako eduki eta helburuekin.
    3. Hiritar-kontzientzia trebatzea eta Euskal Herriko kide den aldetik bere identitate kulturala aurkitzea, hau da: (eremu geografiko zehatza: Bilbo Handia, Goiherri…) eskualdeko eta Euskal Herriko edo euskara partekatzen duten eta euskal ondare kulturalean parte hartzen duten lurralde historiko guztien testuinguru sozioekonomiko eta kulturala ezagutzea. Euskal Herriaren ibilbide historikoa eta irekita dituen prozesuak (bilakaera, egokitzapena eta susperraldia) ezagutzea. Foru-ibilbidea, indarreko legeak (konstituzioa, EAEko estatutua, forua hobetzea…) eta lurraldeko bakoitzeko foru-erakundeak —Arabakoa, Bizkaikoa, Gipuzkoakoa… batez ere— ezagutzea.
    4. Estatu espainiarraren testuinguru kultural, sozial, natural eta politiko–administratiboa eta irekita dituen prozesuak (egokitzapena eta bilakaera) ezagutzea. Europar Batasunari buruz ere gauza bera egingo da.
    5. Munduko hiritarraren eta partekatzen dugun planeta honen, berorren mugen eta gure erruz izan ditzakeen arriskuen kontzientzia garatzeko bideak jartzea.
    6. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalarekin eta Haurraren Eskubideen Deklarazio Unibertsalarekin koherenteak izango diren balio etiko eta moraletan prestatzea, betiere gure inguruko tradizio kristaua errespetatuz.
    7. Pertsonen arteko lankidetzarako eta elkartasunerako, bakerako, askatasunera, tolerantziarako eta pertsonen nahiz herrien eskubide eta askatasunak errespetatzeko prestatzea, bizikidetzaren printzipio demokratikoen baitan.
    8. Ikasteko ohitura intelektual eta teknikoak hartzea, IKTak informazioa eskuratu, landu eta partekatzeko erabiltzearen ondoriozkoak barne, etengabeko prestakuntza, jakin-min intelektuala eta jakintzarako sarbidea ahalbidetzeko.
    9. Gaitasun fisikoak eta osasunaren alorrekoak garatzeko aukera emango duten ezagupen, ohitura eta jarreretan heztea.
    10. Afektibitatea eta besteekiko harremanak lantzea.
    11. Norberaren aisialdia antolatzeko eta aisialdirako heztea.
    12. Prestakuntza erlijiosoa jasotzeko eskubidea.
    13. Irakaskuntzaren, bizikidetzaren eta eskola-zerbitzuen kalitatea hobetzen parte hartzea.

    2.  Helburu horietan oinarrituz taxutuko dira Orereta Kooperatibaren heziketa-proiektua eta curriculum-proiektua, bai eta irakaskuntza-jardueren, eskolaz kanpoko jardueren, jarduera osagarrien eta zerbitzuen urteko planeko programak ere, ikasleekiko jardueretan parte hartzen duten langile eta laguntzaile guztiekin helburuok hobeto lortzeko.

    3.  Ikasleek eskubidea dute, eskola-jardunaren antolamendua eta eskolako espazio eta instalazioen erabilera beraien irakatsi eta ikasteko prozesuak, prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko asmoz ezarrita egon daitezen.

  • 123. Artikulua: Arreta berehala jasotzeko eskubidea

    1. Ikasle adingabeek Oreretaren, irakasleen eta, dagokionean, irakasle ez diren langileen edo kolaboratzaileen arreta berehala jasotzeko eskubidea dute.
    2. Arreta hori zuzenean eskainiko dute, beren eskumenen barruan badago. Ez badago, aitzitik, erakunde edo zerbitzu eskumendunari helaraziko zaio kasua. Era berean, gurasoei, adingabearen tutoreari edo, beharrezkoa balitz, Fiskaltzari gertakarien berri emango zaie, berehala.
    3. Oreretako langileak, ikasleei behar duten arreta berehala ematea bazter utzi gabe, behartuta daude tratu txarrak edo haurren babesik gabeko edo arriskuko egoerak adingabeen babesari buruzko eskumena duten herri-administrazioei edo, beharrezkoa denean, Fiskaltzari edo Agintaritza Judizialari jakinaraztera. Esku-hartzeen kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak diren datu eta argibideen berri eman beharko dute, eta administrazio horiei laguntza eman beharko diete, egoera horiek saihestu eta konpontzeko, adingabeen interesei lehentasuna emanez.
    4. Era berean, derrigorrezko eskolatze-adineko ikasleren bat eskolatu gabe dagoela edo ikasleren batek absentismo-maila handia duela atzematen bada, hezkuntza-agintariei eta tokiko erakundeei jakinarazi beharko zaie, eskola-absentismoaren aurka inplikatuta dauden administrazio eta erakunde guztien arteko lankidetza lortzearren. Nolanahi ere, behar den diskrezioz jardungo da, eta ikasle adingabearen bizitza pribatuan sartzea saihestuko da, beharrezkoa ez bada.
    5. Emakumeen eta haurren aurkako indarkeria-zantzurik atzeman badute, irakasleak behartuta egongo dira zantzu horiek ikastetxeko gobernu-organoei jakinaraztera, Haurrak eta Nerabeak Zaindu eta Babesteari buruzko 2005rko otsailaren 18ko 3/2005 Legean nahiz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 31. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  • 124. artikulua: Ikasle adingabeek Kooperatibarengandik babesa jasotzeko duten eskubidea

    1. Ikasle adingabeek Irakaskuntzako Kooperatibak haien ohorea, intimitatea eta irudi propioa babesteko eskubidea dute.
    2. Zuzendaritza-taldeak eta etapetako kudeaketa-taldeek behar diren neurriak hartuko dituzte, bereziki ikasle adingabeen ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako eskubideei inork eraso edo kalte egin ez diezaien. Horretarako, Titulu honetako betebeharren kapituluan teknologia berrien erabilera arautzeko eta horiek mugatzeko mekanismoak garatu dira.
    3. Ikastetxeetako gobernu-organoen ardura izango da, bereziki adingabeko ikasleen bizitza pribatuan, familian, etxean edo postan ikastetxeko inor arrazoirik gabe edo legez kanpo ez sartzea. Familiei Kooperatibaren bizimoduari, irakatsi eta ikasteko jarduerari eta tutoretza-ekintzari buruzko jakinarazpenak, komunikazioak eta agiriak igorriko zaizkie soilik, ikasleen bitartez. Igorleak hauek izan daitezke: hezkuntza-administrazioko organoak, Kooperatibako gobernu-organoak eta etapetako kudeaketa didaktikokoak, irakasleak, gurasoen ordezkariak (Zuzendaritza jakinaren gainean jarrita) eta legearen barruan eratutako ikasle-elkarteetako ordezkariak (Kooperatiban kreditatuta badaude eta Zuzendaritzaren baimenarekin).
    4. Zuzendaritza-taldeko kideek, etapetakoek, irakasleek nahiz administrazioko eta zerbitzuetako langileek beren lanbide-jardueraren bidez ikasleei eta haien familiei buruz eskuratzen dituzten datu pribatu guztiak behar den diskrezioz erabiliko dituzte.
    5. Era berean, ikasleei buruzko informazioa edo haien irudia edo izena komunikabideetan hedatzea nahiz erabiltzea eragotziko dute Kooperatibako gobernu-organoek, ikasleen intimitateari, duintasunari, ohoreari, ospeari edo legezko interesei kalterik egin ez diezaieten.

  • 124. artikulua: Errendimendu akademikoa objektibotasunez balioesteko eta horren inguruko informazioa jasotzeko eskubidea. Kalifikazioak erreklamatzeko prozedura

    Ikasleek eskubidea dute, dedikazioa, ahalegina eta errendimendua objektibotasunez aintzat hartu eta balioets diezaieten.

    2.  Hori bermatzeko, Irakaskuntzako Kooperatibaren gobernu-organoek eta Zuzendaritzak hauxe bermatuko dute, BA honen eta horren ondoriozko arauen bidez: irakasgai, maila edo ziklo bakoitzean gainditu behar diren helburu eta edukiak eta lortu behar diren gaitasunak zein diren argitaratu behar dituzte irakasle guztiek ikasturte-hasieran, bai eta curriculum-proiektuaren baitan erabiliko diren ebaluazio-irizpideak eta horien haztapen zehatza ere. Bai ikasleek bai haien guraso nahiz ordezkari legalek eskubidea dute, programazioak biltzen dituen irakasgaiko dokumentazioa eta ebaluazio-irizpideak jasotzen dituena eskuratzeko, kasuan kasuko irakasleari eskatu ostean.

    3.  Era berean, ikasleek eta haien guraso nahiz ordezkari legalek eskubidea dute, irakasleei argibideak eskatzeko, jarduera akademikoetako edo ebaluazio partzial nahiz amaierakoetako kalifikazioei buruz. Era berean, hala eskatuz gero, azken kalifikazioan eragina izango duten lanak, ariketak eta probak ikusteko aukera izango dute, zuzendu ondoren.

    4.  Ikasleek edo haien ordezkari legalek eskubidea izango dute, orobat, eskatu ostean idatzitako proben kopia etxera eramateko, jarraipen zehatzagoa egin ahal izateko.

    5.  Idatzizko ohiko eta ezohiko proba eta azterketak eta ikasleei itzuli ez zaizkien ariketak kasuan kasuko sailean gordeko dira, Zuzendaritzak zehaztutako bitartekoen bidez, ohiko eta ezohiko azken deialdietako kalifikazioen aurka erreklamatzeko epea iragan bitartean. Kanpoko instantzien aurrean erreklamazioa egiten bada, ikasle aurkezlearen eta gainerako ikasleen probak gorde egingo dira, erreklamazioa erabat ebatsi bitartean, konparaketa-oinarri gisa erabiltzeko.

    6.  Kalifikazioak Kooperatibak zehaztu duen buletin-sistemaren bidez jakinaraziko zaizkie familiei. Buletinak euskarri digitalean ematen badira, Kooperatibak beharrezko sistemak ezarriko ditu, hirugarren pertsonek horietan sartzerik eta manipulatzerik izan ez dezaten. Eta, eskatzen duten gurasoei, paper-euskarrian ere emango dizkie. Era berean, noizbait kalifikazioen aktak argitaratzen badira, horien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko prozedurak finkatuko ditu Kooperatibak, zenbakizko gakoen edo antzekoen bitartez.

    Ikaslearen gurasoak bananduta badaude, ikastetxea arduratuko da, indarreko arauei jarraiki, guraso-ahala dutenei idatzizko eskola-informazioa eta seme-alaben kalifikazioak helarazteaz, ikastetxean ahal dela. Eta aparteko beste prozeduraren bat beharrezkotzat jotzen bada, postaz bidaltzea adibidez, guraso interesatuak ordaindu beharko ditu kostuak.

    7.  Zuzendaritza-taldeak diseinatuko du tutoreek eta irakasleek ikasleen gurasoekin komunikatzeko urtean erabiliko duten programa, telefono bidez nahiz beste edozein euskarri bidez jakinarazpenak igortzeko eta elkarrizketak izateko planak aintzat hartuz, betiere.

    Haur-hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzan, gutxienez bi elkarrizketa pertsonal izango ditu tutoreak ikasle bakoitzaren gurasoekin edo tutore legalarekin. Batxilergoetan, bat.

    Edozein modutan ere, gurasoek edo legezko ordezkariek hitzordua eskatu ahal izango dute, seme-alaben tutorearekin edo irakasgai zehatzetako irakasleekin elkarrizketa izateko eta ezarritako elkarrizketa-planaren barruan sartzeko.

    Kooperatibak, halaber, sistemak eta prozedurak finkatuko ditu, irakasleek arduraldi osagarriko ordutegiaren barruan erraz erantzuterik izan diezaieten (telefonoz nahiz euskarri digital bidez) familien informazio- eta komunikazio-eskabideei.

    8.  Kalifikazioak erreklamatzeko eskubidea Ikasleek edo horien gurasoek ebaluazioetako kalifikazioen aurka erreklamazioa jartzeko eskubidea dute. Hauxe izango da prozedura:

    • Irakaskuntzako Kooperatibaren instantzien aurrean aurkeztutako barne-erreklamazioak

    Edonolako kalifikazioak (partzialak nahiz behin betikoak) ezagutarazi ostean, ikasleek 48 orduko epea izango dute kasuan kasuko kalifikazioaren gaineko erreklamazioa aurkezteko.

    Lehenik eta behin, irakasleari aurkeztu beharko zaio, idatziz, erreklamazioa, edukia edo norainokoa eta funtsak adieraziz.

    Ikaslea ez badago erreklamazioaren emaitzarekin ados, urrats hauek eman beharko ditu:

    1. Ebaluazio partzialak:

    Erreklamazioa tutoreari zuzendu beharko zaio, irakasleak lehen erreklamazioari emandako idatzizko erantzunarekin batera. Tutoreak irakasgaiari dagokion sailari aurkeztuko dio erreklamazioa. Horrek, erabaki ostean, idatziz erantzungo die ikasleari eta irakasleari. Erabakia kalifikazioari eustea edo gora nahiz behera zuzentzea izan daiteke.

    • Azken ebaluazioak:

    Ikasturte-amaierako ohiko eta ezohiko ebaluaketako behin betiko kalifikazioei buruzko erreklamazioak ikastetxeko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, adierazi den epean, eta Zuzendaritza Pedagogikoari zuzendutako idazki bidez. Erreklamazioaren edukia edo norainokoa eta funtsak adieraziko dira.

    Zuzendaritza Pedagogikoak, bere aldetik, dagokion sailera bideratuko du. Bertan, erabaki bat hartu beharko dute, probak eta jasotako kalifikazioak sailak iragarritako helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideekin bat datozen eta horiek ikasle guztiei berdin aplikatu zaizkien aztertu ostean.

    Erreklamazioa onartu egiten badute, saileko buruak dagokion ebazpena proposatuko dio Zuzendaritza Pedagogikoari. Horrek berretsi egiten badu proposamena, kalifikazio berria aktetan eta gainerako dokumentuetan jaso beharko da, arauzko prozedurari jarraiki.

    Erabakia kalifikazioari eustea edo gora nahiz behera zuzentzea izan daiteke.

    • Irakaskuntzako Kooperatibatik kanpoko instantzietan aurkeztutako erreklamazioak

    Ohiko eta ezohiko deialdietako kalifikazioei dagokienez, ikastetxeko instantzien aurrean erreklamatzeko prozedura agortu ostean, horrela jokatuko da:

    Kasuan kasuko ikaslea edo irakaslea ados ez badaude ebazpenarekin, alegazio idatzia aurkez dezakete, Ikuskaritzako Lurraldeburutzaren aurrean. Kasu horretan, Kooperatibako zuzendari nagusia jakinaren gainean jarriko dute. Horrek erreklamatutako jatorrizko ariketak; programazioa, edukiak, helburuak, eskatzen den maila eta ebaluazio-irizpideak jasotzen dituen saileko dokumentazioa; eta erreklamazioak ikastetxean bertan egin duen bideari buruzko dokumentazioa igorriko dizkio Ikuskaritzari.

    Hezkuntzako Ikuskatzailetzak, dokumentazio osoa aztertu ostean, sailak aurrez finkatutako programazioko edukiekin eta ebaluazio-irizpideekin bat datorren erabakiko du, eta, beraz, dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko du.

    Hezkuntzako Ikuskatzailetzak dagokion hezkuntzako lurralde-ordezkariari igorriko dizkio txostena eta proposamena, beharrezko ebazpena eman dezan.

  • 126. artikulua: Eskola- eta lanbide-orientaziorako eskubidea

    Ikasleek eskola-orientazioa jasotzeko eskubidea dute, eskolatzen direnetik bertatik, beraien garapen pertsonala ahalbidetzeko, ahalmenak aitortu eta mugak onartzeko gai izan daitezen, hobeto sozializatzea lor dezaten eta orientazio akademiko eta profesional egokia jaso dezaten, sexuan edo bestelako zirkunstantziaren batean oinarritutako mugarik gabe.

  • 127. Artikulua.-      Osotasun, nortasun eta duintasun pertsonaleko eskubidea

    1. Beren eskola-jarduera segurtasun- eta higiene-baldintza egokietan garatzeko eskubidea dute ikasle guztiek. Bestalde, jende guztiak beraien osotasun fisikoa, psikikoa eta morala eta duintasun pertsonala errespetatu behar du. Era berean, zeinahi eraso fisiko edo moralaren aurrean babesa jasotzeko eskubidea ere badute.
    2. Ikasleei jokabideren bat zuzendu behar zaienean, arbitrariotasunik gabeko neurrien bidez egingo da, eta barne-arautegi honetan ezarritako berme formalen arabera, betiere. Ikasleei ezin izango zaie sekula zigor fisiko edo moralik ezarri.
    3. Ikasturtea hasi baino lehen, atsedenaldietan, ikastetxeko irteera eta sarreretan, jarduera eta zerbitzu osagarrietan eta eskolaz kanpoko jardueretan ikasleen osotasuna eta segurtasuna bermatzeko zaintza-eredua diseinatuko du zuzendaritza-taldeak, ezarrita dauden planen eta urteko programaren arabera. Diseinu horren eta asteko ordutegiaren arabera, maila eta ziklo bakoitzeko ikasleak epealdi horietan nola zaindu behar diren zehaztuko dute etapa bakoitzeko kudeaketa-taldeek. Ikasleek, beren aldetik, ikastetxeko zer irakaslerengana, irakasle ez den langilerengana edo arduradunengana jo behar duten jakingo dute uneoro, hau da, edozein eraso fisiko edo moralen aurrean nork babestuko dituen.

    • Kooperatibako gobernu-organoek, zuzendaritza-taldeak, irakasleek, ikastetxeko gainerako langileek eta aldi baterako lankideek berdinen arteko tratu txarrak ezabatzen lagunduko dute, ezarritako prozedurei jarraiki eta zuzendariari haren berri emanez, hark hezkuntza-administrazioari jakinaraz diezaion.
    • Eskola-eremuan ez da inola ere tabakoa, alkohola edo bestelako drogarik edukitzen eta kontsumitzen utziko.
    • Era berean, eskola-eremuan ezin da eskolan erabiltzekoa ez den objektu, erreminta edo tresnarik izan, min emateko balio badezake, hala nola: labanak, erabilera anitzeko labanak, ganibetak, puntzoiak, tiragomak…
    • Ikasle guztiek eskubidea dute eskola- eta prestakuntza-prozesuan zuzenean parte hartzen dutenek beraiei buruz behar duten inguruabar akademiko, mediko, pertsonal eta familiarrei buruzko informazioa zorrozki eta isilpean zain dezaten. Hori guztia gorabehera, hezkuntza-administrazioa jakinaren gainean jarri beharko da, ikasleek tratu txarrak jaso dutela esan gura duen edozein zirkunstantzia gertatzen denean edo Adin Txikikoak Babesteari buruzko Legeak eta antzeko beste arau batzuek ezartzen dituzten betekizunak betetzen ez direnean.

  • 128. Artikulua.-      Kontzientzia-askatasunerako eskubidea

    Ikasleek eskubidea dute, beraien kontzientzia-askatasuna eta beraien erlijio-sinesmenak nahiz sinesmen moral eta ideologikoak errespeta diezazkieten. Eskubide hori bermatzeko, horrela jokatuko da:

    1. Matrikula egin aurretik, Orereta Irakaskuntzako Kooperatibaren proiektuari, izaerari, misioari eta hezkuntza-estiloari buruzko informazioa emango da.
    2. Ikasleei gaitasun kritikoa garatzen, beraien irizpideak eraikitzen eta inguruko guztiak errespetatzen lagunduko dien bizikidetza-esparrua sustatu behar da.
    3. Irakatsi eta ikasteko prozesuak eta eskola-bizitzako nahiz eskolaz kanpoko jardueretako gainerako edukiak Oreretaren berezko izaera eta heziketa-proiektua euskarritzen dituzten funtsezko irizpideen barruan garatuko dira.
    4. Bermatuko da, halaber, irakatsi eta ikasteko prozesuak eta Kooperatibaren nahiz eskola-bizitzako beste edozeinen orientazioa aske dagoela asmo ideologiko eta manipulazio alderdikoi orotatik.
    5. Ikasleek erlijioaren eta moralaren arloan beraien sinesmenekin bat datorren irakaskuntza jasotzeko, edo horrelako irakaskuntzarik ez jasotzeko, duten eskubidea bermatuko du ikastetxeak, eta aukera horrek ez du diskriminaziorik eragingo.

     

  • 129. Artikulua.- Ikastetxeetan biltzeko eskubidea

    DBHko hirugarren mailatik gorako eta batxilergoetako ikasleak ikastetxeetan bildu ahal izango dira, eskolako nahiz eskolaz kanpoko gaiak, baita hezkuntza edo trebakuntza xede dutenak ere, lantzeko, 6. zenbakian zehazten den prozedurari jarraiki.

    2.     Zuzendaritza-taldeak eta etapako kudeaketa-taldeak zehaztuko dituzte biltzeko eskubidea baliatzeko modua, ordua, espazioak eta lekuak, kontuan hartuta irakatsi eta ikasteko jardueren, zerbitzu osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren garapen normalean izan dezaketen eragina. Haiek finkatuko dituzte, halaber, idatziz aurkeztu beharko diren aurretiazko jakinarazpenak, baimenak, bertaratu daitezkeenak ere.

    3.     Zuzendaritza-taldeak eta etapako kudeaketa-taldeak arduratuko dira greba-eskubidea erabili nahi ez dutenen eta irakasgaietako jarduerak eginez ikastetxean irakasleek behar bezala artatuta egon nahi dutenen eskubidea bermatzeaz.

    4.     Ikasleek eskolara ez joateko eskubidea baliatzen dutenean, irakasleek ez dute zertan tarte horretan emandako gaiak berriro errepikatu.

    5.     Batxilergoetako ikasleek eskolara joateari buruz hartzen dituzten erabaki kolektiboak ez dira jokabide desegokitzat, bizikidetzaren aurkako jokabidetzat edo bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidetzat hartuko, eta ez da neurri zuzentzailerik ezarriko, betiere biltzeko eskubidea baliatuta hartu badira eta 2 eta 3 zenbakietan aipatzen diren baldintzak bete badira.

    6.     Biltzeko eskubidea erabiltzeko prozedura.

    6.1.    Ikasleen ordezkariek edo Kooperatiban legez eratuta dauden ikasle-erakundeetako ordezkariek egin behar dute proposamena, eta gutxienez hiru ikastegun lehenago jakinarazi beharko diote Zuzendaritzari. Jakinarazpenean, arrazoiak, hedadura eta programatutako jardueren berri eman beharko dute, tutoreak, zuzendaritza-taldeak, familiek eta Artezkaritza Kontseiluak horien berri izan dezaten.

    6.2.    Zuzendaritza jakinaren gainean jarritakoan eta horrek ez badu erabakitzen deialdiak ez dituela artikulu honetan zehaztutako baldintzak betetzen, ikasleen ordezkariek greba-proposamenaren berri emango dute, gelako ordezkarien bidez. Ondoren, bozketa egingo dute, alde edo aurka dauden erabakitzeko.

    6.3.    Bozketa eskolarik gabeko orduetan egingo da, isilpean betiere.

    6.4.    Proposamena onartzeko, deialdia zuzentzen zaien taldean, mailan edo etapan matrikulatutako ikasleen gehiengo osoa behar izango da.

    6.5.    Ikasleen ordezkariek emaitza jasoko dute aktan, eta sinatu egingo dute. Datu hauek agertu beharko dira:

    • bileraren lekua
    • hasiera-ordua
    • proposamena
    • aurkeztutako ikasle kopurua
    • aldeko eta aurkako botoak, abstentzioak eta baliogabeko botoak
    • amaiera-ordua

    Deialdiarekin bat egin nahi ez duten ikasleek eskubidea izango dute gelara joateko. Zuzendaritzak deialdiaren emaitzaren eta eskolara ez joateko aurreikusten den egunaren berri emango die gurasoei eta legezko tutoreei, lehenbailehen eta, ahal izanez gero, WEB orrialdearen edo posta elektronikoaren bidez. Eskolara joan ez diren ikasleen familiak ere jakinaren gainean jarriko ditu Zuzendaritzak. Eskolara ez joate horrek ez du zigorrik izango.

    Zuzendaritza-taldeak eta etapako kudeaketa-taldeak arduratuko dira greba-eskubidea erabili nahi ez dutenen eta irakasgaietako jarduerak eginez ikastetxean irakasleek behar bezala artatuta egon nahi dutenen eskubidea bermatzeaz.

    Ikasleek eskolara ez joateko eskubidea baliatzen dutenean, irakasleek ez dute zertan tarte horretan emandako gaiak berriro errepikatu.

  • 130. Artikulua.-   Adierazpen-askatasunerako eskubidea

    1. Ikasleek adierazpen-askatasunerako eskubidea dute, beren iritziak askatasunez, bakarka eta taldean, adierazi ahal izateko, bizikidetzaren printzipio demokratikoen barruan eta hezkuntza-komunitateko kideak eta Kooperatibaren heziketa-proiektuko balioak errespetatuz. Horrela, bada, ezingo dute bizikidetza demokratikoa eta ikastetxearen barruko ordena urratuko duen edo jarduera akademikoa oztopatuko duen jarrerarik hartu.
    2. Idatzizko adierazpen-askatasunaz baliatu ahal izateko, Zuzendaritzak arautuko du etapa bakoitzean eskubide horretaz nola eta non baliatu, kontuan hartuz betiere, erakundeek eta horien ordezkariek eta hezkuntza-elkarteko edozein kidek merezi duten errespetua.

    Eskubideok bermatzeko, etaparen ardura duen zuzendaritza-taldeko kidea arduratuko da beren beregi kokatuta dauden oholetan jarriko diren idazkiei eta kartelei baimena emateaz.

    • Ikasleak artikulu honetan eta hurrengoan adierazitako eskubideak erabiltzeko eskola-eremutik aterako badira, gurasoen edo legezko ordezkarien baimen idatzia beharko dute, baldin eta adin nagusikoak ez badira. Idazki horretan, ikastetxetik zer ordutan atera nahi duten adierazi beharko dute, dagokionean erantzukizun zibilak zehazteko. Derrigorrezko irakaskuntzaren ondoko ikasleen kasua da salbuespena, gurasoen edo legezko ordezkarien idazki bidezko baimen orokorrarekin nahikoa izango baita.

    Zuzendaritza-taldeak eta etapako kudeaketa-taldeak joan nahi ez dutenen eta irakasgaietako jarduerak eginez ikastetxean irakasleek behar bezala artatuta egon nahi dutenen eskubidea bermatuko dute.

    Ikasleek eskolara ez joateko eskubidea baliatzen dutenean, irakasleek ez dute zertan tarte horretan emandako gaiak berriro errepikatu.

  • 131. Artikulua.-      Elkartzeko eskubidea

    1.  Ikasleek elkartzeko eskubidea izango dute, indarrean dauden legeetan oro har xedatutakoarekin bat.

    2.  Orereta Irakaskuntzako Kooperatiban legez eratu eta ziurtatutako ikasle-elkarteei berezko jardueretarako lokal egokiak uzteko prozedura.

    2.1.    Bilera egiteko eskaera ikasleen ordezkariek aurkeztuko diote etaparen ardura duen zuzendaritza-taldeko kideari, hiru ikasteguneko aurrerapenez, eta gai-zerrenda, zenbat jende joango den eta bilerak zenbat iraungo duen adierazita.

    2.2.    Zuzendaritzak, eskaera aztertu ostean, bilera non egin adieraziko du eta zuzendaritza-taldeko edo etapako kudeaketa-taldeko kide bat izendatuko du, ikasleek deialdia eta bilera aurreikusitako bideetatik egiteko norengana jo izan dezaten.

    2.3.    Deialdiaz arduratzen diren ordezkariak arduratuko dira, halaber, bilera behar bezalako ordenarekin gauzatzeaz, instalazioak behar bezala erabiltzeaz eta dena ordenatuta eta egoera onean uzteaz. Uneren batean gertakariren batek gainezka egin eragiten badie, Zuzendaritzak izendatutako arduradunarengana jo beharko dute. Horrek bilera bertan behera uztea erabaki ahal izango du, gertakariek hala eskatzen badute.

  • 132. Artikulua.-      Parte hartzeko eskubidea

    Ikasleek Orereta Ikastolako funtzionamenduan eta bizitzan parte hartzeko eskubidea dute, indarrean dauden arauei jarraiki.

    • Eskola-bizitzan eta -funtzionamenduan parte hartzea ordezkarien bidez gauzatuko da, barne-araudian aurreikusitako ereduaren arabera.
    • Ikasleek ikastetxearen bizitzan parte-hartze aktiboa izan dezaten, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailatik aurrera eta ikasturte-hasieran, gelako ordezkaria eta ordezkariaren ordezkoa hautatuko dituzte, isilpeko bozketa bidez. Gela bakoitzeko tutoreak etapako kudeaketa-taldeko arduradunari ezagutaraziko dio bozketaren emaitza. Ordezkariok zikloko eta etapako ikasle ordezkarien kontseilua osatuko dute.
    • Ikasleen ordezkarien eginkizunak:

    4.1.    Irakasle tutorearekin eta taldeko gainerako irakasleekin lankidetzan jardutea, irakaskuntza-, ikaskuntza- eta orientazio-prozesuen garapen egokia bermatzeko eta gelan bizikidetza- eta lankidetza-giro ona ahalbidetzeko.

    4.2.    Tutorearekin eta mailako irakasle-taldeekin lankidetzan jardutea, etxeko ikaskuntza pertsonaleko jarduerak (etxerako lanak), irakasle titularra falta denetarako zaintza-saioak, ebaluazio-jarduerak (urterako ezarritako programazioaren baitan) eta antzekoak elkarrekin kudeatzeko.

    4.3.    Tutorearekin eta mailako irakasle-taldeekin lankidetzan jardutea, irakasgai bakoitzeko urteko programetan aurreikusita dauden jarduera osagarriak (bisitak, lehiaketak, erakusketak, topaketak…) prestatzeko.

    4.4.    Taldeak egokitzat jotzen dituen iradokizun eta ekimenak irakasleei jakinaraztea, batez ere taldeak irakasgaietan lortutako emaitza orokorren eta ibilbidearen berri izaten duenean, ebaluazio bakoitzaren ostean.

    4.5.    Ordezkarien bidez Eskola Kontseilura eta, dagokionean, zuzendaritza-taldera eramatea, baliabideak, jarduerak eta programak (jarduera osagarrietakoak eta eskolaz kanpokoak barne) hobeto erabiltzeko komenigarriak iruditzen zaizkien argibide, iradokizun eta ekimenak, Kooperatibaren heziketa-proiektua eta planak aintzat hartuz.

    4.6.    Tutorearengandik, etapako arduradunarengandik edo zuzendaritza-taldeko kideengandik bere taldeari edo mailari dagozkion kontuen berri jasotzea.

    4.7.    Gelakideei beraien eskubide eta betebeharren eta eskola-bizitzaren barruan interesatzen zaizkien gaien berri ematea.

    • Ikasleen Ordezkari Kontseiluen eginkizunak:

    5.1.    Etapako kudeaketa-taldearekin lankidetzan jardutea, etapako mailetan eta zikloetan irakaskuntza-, ikaskuntza- eta orientazio-prozesuen garapen egokia bermatzeko eta bizikidetza- eta lankidetza-giro ona ahalbidetzeko.

    5.2     Etapako kudeaketa-taldearekin lankidetzan jardutea, urteko programetan aurreikusita dauden mailetako eta zikloetako jarduera osagarri orokorrak (argitalpenak, jarduerak, ospakizunak, efemerideak, trukeak, hitzaldiak…) hobeto prestatzeko.

    5.3.    Etapako kudeaketa-taldeari helaraztea Ordekari Kontseiluaren ustez bizikidetza, lankidetza eta berrikuntza sustatzeko, baliabideak optimizatzeko eta irakatsi eta ikasteko prozesuetako jarduerak eta programak, ebaluazioa eta orientazioa (baita zerbitzu osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak ere) hobetzeko beharrezkoak diren iradokizun eta ekimen orokorrak, Kooperatibako heziketa-proiektuari eta planei jarraiki.

    5.4.    Etapako kudeaketa-taldearekin eta irakasle-taldeekin elkarlanean aritzea, atsedenaldietan, garraio- eta jangela-zerbitzuetan eta jarduera osagarri nahiz eskolaz kanpokoetan ikasleen artean euskararen erabilera sustatzera bideratutako ekimen eta jarduerak diseinatu eta prestatzen.

    5.5.    Zuzendaritza-taldearen, etapako kudeaketa-taldearen eta Eskola Kontseiluaren aurrean ordezkari dituztenei aholkularitza eta laguntza ematea, eta ordezkatzen dituzten maila, espezialitate edo lanbide-familietako arazoen berri ematea. Ikasle horiek arduratuko dira proposamenak eta eskabideak etapako kudeaketa-taldeari, zuzendaritza-taldeari eta Eskola Kontseiluari aurkeztu edo helarazteaz. Gainera, erakunde horien eta ordezkatzen dituzten ikasleen arteko informatzaile-lanak egingo dituzte.

    Ikasleen ordezkariek denbora-tarte zehatz batzuk izango dituzte, beraien tutoreekin eta tutore-talde osoarekin —mailakoa behinik behin— biltzeko, asteko presentziazko eskolarik gabeko ordutegiaren barruan. Era berean, etapako kudeaketa-taldeko ordezkariekin ere bilduko dira.

    Gelakideekiko bilerak egiteko, gai-zerrenda zikloko koordinatzaileari aurkeztu beharko diote, baimena eman dezan. Koordinatzaile hori arduratuko da bilera non eta noiz egin adierazteaz.

  • 133. Artikulua.-         Informazioa erabiltzeko eskubidea

    Ikasleek, adinaren eta heldutasun-baldintzen arabera, beren garapenerako informazio egokia bilatzeko, jasotzeko eta erabiltzeko eskubidea dute.

    2.     Zuzendaritza-taldeak haien eskubideak eta betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazio guztia emango die ikasleei.

    3.     Ikasleek ordezkarien eskutik informazioa jasotzeko eskubidea dute, bai ikastetxeko gaien inguruan, bai, oro har, hezkuntza-sistemari dagozkion gaien inguruan.

  • 134. Artikulua.       Aukera-berdintasunerako eskubidea

    1. Hainbat arlotako gabeziak eta desabantailak (pertsonalak, familia-arlokoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak) konpentsatzeko behar dituzten laguntzak jasotzeko eskubidea dute ikasleek, batez ere hezkuntza-premia bereziak badituzte, hain zuzen ere hezkuntza-sisteman sartzea eta bertan irautea zailtzen dizkieten hezkuntza-premia bereziak badituzte.

    2.     Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek beren beharren araberako arreta jaso beharko dute Kooperatiban, Kooperatibaren berezko baliabideekin eta hezkuntza-administrazioak Kooperatibaren esku jarri dituen baliabideekin.

    3.     Kooperatibak beste zerbitzu publikoekin eta udaletako, lurraldeetako nahiz autonomia-erkidegoko beste zerbitzuekin harremanak izango ditu, arlo soziokulturalean eta arlo ekonomikoan, bereziki behartsuak diren ikasleen premiei erantzuteko.

    4.     Ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatuko du Kooperatibak, kontuan hartuz beti, denek jaiotza, arraza, hizkuntza, sexua, desgaitasuna, estatus sozioekonomikoa, pentsamendu politikoa edo erlijiosoa eta jatorrizko testuinguru soziolinguistikoa dela eta diskriminaziorik ez jasateko eskubidea dutela. Era berean, haien gabeziak Kooperatibak zehazten dituen jarduketa positiboen bidez konpentsatzeko eskubidea dute, batez ere hizkuntza-tratamendurako planen bidez. Gaitasun- eta erritmo-aniztasunari, harrera-aniztasunari eta zuzendaritza-taldeak kasuen arabera xedatutako beste batzuei ere erantzungo zaie.

  • 135. Artikulua.- Ezbeharretan babes soziala jasotzeko eskubidea

    Familiako ezbeharraren edo istripuaren kasuetan, hezkuntzaren esparruan babes soziala jasotzeko eskubidea daukate ikasleek.

    2.     Osasunaren eta gizarte-segurantzaren alorrean legediak ematen dien eskubideen kalterik gabe, Hezkuntza Sailak beharrezko baldintza akademiko eta ekonomikoak finkatzen ditu, familia-ezbeharra, istripua edo gaixotasun luze bat jasaten duten ikasleek egiten ari diren ikasketetan jarraitzea edo bukatzea ezinezko gerta ez dakien.

    Kasu horietan, derrigorrezko mailetan diharduten ikasleek beren eskola-errendimendua ziurtatzeko beharrezko laguntza jasotzeko eskubidea dute. Ikastetxea bera arduratuko da horretaz, Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastetxeen edo Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko eta Hezigarrirako Lurralde Zentroek eskura dituzten bitartekoen bidez.

    Istripua edo gaixotasun luzea (10 ikastegunetik gorakoa) gertatzen bada, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek orientazio berezi eta pertsonalizatuak jasotzeko eskubidea izango dute, ikaskuntzan laguntzeko eta eskolan jarraituko dutela bermatzeko. Eta, dagokionean, arreta- eta ebaluazio-saio puntualak ere jasoko dituzte etxean, Zuzendaritzak aurrez finkatutako baldintzetan eta, tokatzen denean, hezkuntza-administrazioaren laguntzarekin.

    5.     Orereta Irakaskuntzako Kooperatibako ikasleek eskubidea izango dute, orobat, Kooperatibak haien jarraipena bermatzeko ezarrita duen estaldura jasotzeko, finkatuta dauden baldintzak, bazkideei bazkide egiten direnean azaltzen zaizkienak, betetzen badira.

    6.    Zuzendaritzak, dagokion etapako kudeaketa-taldearekin batera, beharrezko babes-neurriak hartuko ditu, berdinen arteko tratu txarren kasuetan eta, bereziki, sexu-jazarpenaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren kasuetan. Eta, beharrezkotzat jotzen badute, jazarleak ikastetxez aldatzea proposa dezakete, edo, biktimak lekualdatzeko bidea eman, hala eskatzen badute. Nolanahi ere, behar duten laguntza psikologikoa jasotzeko eskubidea izango dute jazarpenaren biktimek.

  • 136. Artikulua.-      Ikastetxean ikasleen eskubideak errespetatzen direla bermatzea

    Ikasle guztiek dute, adinak ahalbidetu ahala, eurei eta gainerako kideei indarreko ordenamendu juridikoan aitortzen zaizkien eskubideak ezagutzeko eskubidea eta betebeharra. Era berean, eskubide horiek errespetatzen eta baliatzen ikasi beharko dute.

    2.     Beren eskumenen eremuaren barruan, …….. Irakaskuntzako Kooperatibako Kontseilu ErrektoreaArtezkaritza Kontseiluak, zuzendaritza-taldeak, etapetako kudeaketa-taldeek eta irakasleek, bai eta pertsonal ez-irakasleak eta laguntzaileek ere, aurreko artikuluetan adierazitako eskubide guztiak eta legeek nahiz nazioarteko itunek ikasleei aitortzen dizkieten eskubide guztiak baliatzeko aukera bermatuko dute. Ikasle adingabeei dagokienez, bereziki babestuko dira Adingabearen Babes Juridikoaren Legeak nahiz Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Legeak aintzat hartzen dituztenak, eta, oinarrizko printzipio gisa, haurren eta nerabeen interes gorenari emango zaio lehentasuna, aldi bereko beste edozein interes legitimoren aurrean.

    3.     Era berean, ikastetxeetako Artezkaritzako kontseiluak, zuzendaritza-taldeak, etapetako kudeaketa-taldeek eta irakasleek eskubide horiek legeek ezarritako mugen barnean baliatuko direla zainduko dute, eta ikasleen arteko harremanetan ezein eratako diskriminazio-egoerarik gerta ez dadin arduratuko dira, hain zuzen ere, honako hauen inguruan: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia edota beste edozein zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.


2. Kapitulua.- Ikasleen Betebeharrak


  • 137. Artikulua.- Ikasteko betebeharra

    Ikastea ikasleen oinarrizko betebehar bat da. Ikasteak haien gaitasun pertsonalak eta Kooperatiban irakasten diren ezagutzak aprobetxatzen ditu, ikasleek prestakuntza akademiko eta intelektual on bat, eta pertsona gisa ere garapen hobe bat lor ditzaten. Betebehar orokor horren barruan, ikasleek betebehar zehatz hauek dituzte, besteak beste:

    1. Beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko ahalegina egitea; hau da, beren gogo eta lan guztia ipinita, beharrezko gaitasun guztiak berenganatzea, duinki bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko, eta, halaber, etorkizunean laneratzeko.
    2. Eskolara beharrezko materialarekin joatea, urteko programan hitzartutako jardueretan parte hartzea, eta ezarritako ordutegiak errespetatzea.
    3. Irakaslearen azalpenei eta orientabideei arreta jartzea eskolan, eta proposatzen dituen jarduera didaktikoak egitea, lan intelektualerako giro egoki bat sortzen eta atxikitzen laguntzen dela, eta ikasgelan jokabide aztoragarririk erabiltzen ez dela.
    4. Behar bezala erabiltzea ikasgelako, liburutegiko, laborategietako, lantegietako, gimnasioko eta besteetako baliabide didaktikoak, eta ahalik eta probetxurik handienaz.
    5. Norberaren ikaste-lanak egitea etxean —hau da, irakasleek beren lanean, eta Kooperatibak maila edo ziklorako ezarritako jarraibide orokorren barruan, ezarritako etxeko lanak—.
    6. Ikaskideek duten ikasteko eskubidea errespetatzea, bai ikasgelan, bai eskola-bizitzako gainerako esparruetan.
    7. Zintzotasun akademikoko jokabidea edukitzea azterketetan eta ariketetan; hots, norberaren ahalegina, eta irakasleek baimendutako liburuak, materialak eta tresnak bakarrik erabiltzea.
    8. Hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideen eta askatasunen erabilera errespetatzea.
  • 138. Artikulua.- Prestakuntza-jardueretan parte hartzeko betebeharra

    Ikasle guztiek hartu behar dute parte ikasgelako prestakuntza-jardueretan eta Kooperatibako urteko planean aurreikusitako izaera orokorreko jarduera osagarrietan, irakasleen arauak betetzen dituztela, gogoz parte hartzen dutela, norberari eskatutako lanak egiten dituztela, eta antolatzen diren lan-taldeetan elkarlanean dihardutela.

  • 139. Artikulua.- Euskara [gaztelania, ingelesa …] erabiltzeko betebeharra.

    [Kooperatiba bakoitzari dagokio artikulu hori edo antzekoak bere Barne Araudian sartzea edo ez, eta, hala badagokio,  horren baldintzak eta irismena zehaztea, bere Izaera, Hezkuntza Proiektua, curriculum-proiektua, etab. kontuan dituela].

  • 140. Artikulua.- Eskolara joateko betebeharra

    1. Ikasleek beren ordu zehatzean joan behar dute egunero eskolara, zuritu gabeko hutsik gabe, eta sartzeko eta irteteko orduak errespetatu behar dituzte.
    2. Honako kasu hauetan joko dira zuritu gabekotzat ez joatea edo ordurako ez heltzea: ikasleak edo, adingabekoen kasuan, gurasoek edo legezko ordezkariek halako epe batean (adb., 48 ordu) idatziz argitu ez dituztenean; argitze horretan, onartzeko moduko zuribide bat aurkeztu behar da, Kooperatibak ezarritako arauen arabera.

    Honako hauek jotzen dira onartzeko moduko zuribidetzat: eritasunen, kontsulta medikoen, legezko izapideen edo familia-egoera larrien egiaztagarriak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, eritasuna edo kontsulta medikoa ebaluazio-egunekin bat datorrenean, dagokion egiaztagiri medikoa aurkeztu beharko da.

    Eskolara ez joatea astebete baino gehiago luzatzen denean, egiaztagiri medikoa aurkeztu beharko da; bestela, Hezkuntzako Ikuskaritzari jakinaraziko zaio, eskola-absentismoaren jarraipena egin dezan.

  • 141. Artikulua.- Bizikidetza laguntzeko betebeharra

    1. Ikasleek eskola-bizikidetza hobetzen eta Kooperatiban ikasteko giro on bat lortzen parte hartu eta lagundu behar dute, ikaskideek heziketarako duten eskubidea, eta irakasleen aginpidea eta orientabideak errespetatzen dituztela.
    2. Horretarako, ikasleek honako hauek egin behar dituzte:
      1. Barne Araudi honetan integratutako Bizikidetza Arauak ezagutu, eta, hala dagokionean, Kooperatibako eskola-bizitzako zerbitzu orokor edo espezifiko batzuen lege-eskakizunak betetzeko, eta zerbitzuok egoki garatzeko, Zuzendaritza Taldeak eta Artezkaritza Kontseiluak xedatutako eta Eskola Kontseiluak onartutako zehaztasunak edo adibideak ezagutu. Adibidez:
        •  Teknologia berrien Erabilera eta Mugak Arautzeko Prozedura:
          •  Kooperatibako kide guztiek norberaren irudia babesteko duten eskubidea bermatzeko, ez da onartzen inolako grabaketarik egiterik zuzendaritzaren berariazko baimenik gabe.
          • Ez dago telefono mugikorrik erabiltzerik, eskola-jarduerek edo jarduera osagarriek dirauten bitartean.
          • Itzalita edo gordeta eduki behar dira musika entzuteko gailu partikularrak, irakasleak haien erabilera berariaz baimendutakoan izan ezik.
          • Garraio- edo jangela-zerbitzuetan, eta Kooperatibako toki komunetan,  soilik entzungailuak edukiz gero erabil daitezke gailu horiek, gainerakoak ez nekatzeko.
          • Lehen Hezkuntzan, ez da onartzen ikasleek gailu elektronikorik (telefono mugikor, MP3, MP4, kontsola edo antzeko) ekartzerik ikastetxera, tutoreak berariaz onartu ez badie.
        • Hona, jarraian, irteeretarako, enpresak edo baserri-eskolak bisitatzeko, estatuko edo atzerriko beste ikastetxe edo familia batzuetan egoteko, ikasketa-bidaietarako eta antzekoetarako Irakaskuntza Kooperatibak ezarri dituen arauak:
          • Errespetu-jarrerak.

    Ikasleek begirunea eta errespetua agertuko diete beren kideei,                                                        irakasleei eta hirugarrenei (erakundeak, ikastetxeak, familia                                                             anfitrioiak, etab.), bai toki publikoetan, bai pribatuetan, eta                                                             arduradunen aginduak eta jokabide-arauak beteko dituzte beti.

    “Bizikidetzaren aurkako jokabidetzat” joko da horiek behin eta                                                        berriro ez betetzea, eta “bizikidetza larriki kaltetzea” joko da,                                                             ikaskideekiko, familiarekiko, ikastetxe edo erakunde anfitrioiekiko                                                 bizikidetza normala sakonki kaltetzea.

          • Ordutegiak.

    Ikasleek zorrotz bete beharko dituzte arduradunek antolatutako jardueretara joateko ordutegiak; bai eta gauen etxeratzeko familia anfitrioiek ezarritakoak eta beste batzuk ere.

    “Bizikidetzaren aurkako jokabidetzat” joko da ez joatea edo horiek nabarmenki ez betetzea, eta “bizikidetza larriki kaltetzea” joko da, jokabide horiek errepikatzen direnean edo arrisku nabari bat dakartenean.

          • Kalteen erantzukizuna.

    Ikasleek behar den arretaz eta arduraz erabiliko dituzte ikastetxeetako, familia anfitrioietako, autobusetako eta besteetako instalazioak eta tresnak, eta sortzen dituzten kalteen erantzule izango dira.

    Erantzuleak identifikatzen ez badira, egitatearen unean hor zen eta arduradunei jakinarazi ez dien taldeak hartuko du bere gain erantzukizuna, baldin eta bere urruntasuna eta zerikusirik eza frogatzen ez baditu.

    “Bizikidetzaren aurkako jokabidetzat” joko da erabilera desegokiagatik kalte handiak sortzea, eta “bizikidetza larriki kaltetzea” joko da nahita kalte larriak eragitea.

          • Alkohola edo beste substantzia batzuk edukitzea edo hartzea.

    Ikasleek osasun onarekin bat datozen jarrerak eta jokabideak eduki behar dituzte.

    “Bizikidetza larriki kaltetzea” joko da alkohola edo toxikomaniarekin lotutako beste substantzia batzuk edukitzea edo hartzea, eta, berdin, haiek hartzea edo haien trafikoa erraztea edo laguntzea.

          • Neurri zuzentzaileak.

    Nola programa horiek oso egoera berezietan garatzen diren, irteeraren, egonaldiaren edo ikasketa-bidaiaren arduradunaren iritzian “bizikidetza larriki kaltetzen duten” jokabideek honako neurri zuzentzaile hauek ekarriko dituzte berekin, beren astungarrien edo aringarrien arabera:

    • Ikaslea programako jardueraren batetik baztertzea, eta familiari edo familiei, eta Kooperatibaren Zuzendaritzari berehala jakinaraztea, Eskola Kontseiluak dagokion neurri zuzentzailea eta (agian) ikaslea hurrengo irteeretatik baztertzea erabaki ditzan.
    • Egonaldi-programaren arduradunak egoki ikusiz gero, eta aurrez Kooperatibaren Zuzendaritzari jakinarazita, ikaslea bere etxera bidal dezakete berehala hegazkinez, taxiz edo egokien jotako eraz. Hori egin aurretik, familiari abisatuko zaio, bere edo senitartekoren baten telefonoa, faxa edo e-posta erabilita, horiek aurrez eta derrigorrez eman behar baitzaizkio programaren arduradunari. Tokialdatze horrek dakartzan gastu gehigarriak familiaren edo ikaslearen bizkar izango dira.
    • Guztiz ezinezkoa bada familiarekin harremanetan jartzea, ikaslea programatik baztertzeko prozedura egokia erabakiko du Kooperatibaren Zuzendaritzak, eta ikaslea ……(r)a edo Loiuko aireportura heldu eta familiak jaso arte bera artatzeko eta zaintzeko era egokia, halaber.

    A3.    ETAPA GUZTIETAKO JOLAS ORDUETAKO ARAUDIAK.

    A4.    NORBERAREN GARBITASUNEKO, ETA NORBERAREN ONDASUNAK, JANZTEKO PUSKAK, TRESNAK, ETAB. ERABILTZEKO EDO ERAKUSTEKO ARAUDIA.

    A5.    LIBURUTEGI ZERBITZUAREN ARAUDIA.

    A6.    ERIZAINTZA ZERBITZUAREN ARAUDIA.

    A7.    JANTOKI ZERBITZUAREN ARAUDIA.

    A8.    GARRAIO ZERBITZUAREN ARAUDIA

    A9.    GIMNASIOKO ARAUDIA

    A10.  IGERILEKUETAKO ARAUDIA

    A11.  ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARAUDIA

    A12.  ESKOLA ORDUETATIK KANPO PATIOETARA ETA KIROL INSTALAZIOETARA SARTZEKO ETA HAIEK ERABILTZEKO ARAUDIA

    –         ETAB.

    • Irakasle guztien, hezkuntza-komunitateko kide guztien, eta aldi bateko laguntzaileen eta bisitarien eskubideak errespetatu.
    • Zuzen jokatu haiekin guztiekin, eta ez besteen eskubideak urratu norberarenak erabiltzean.
    • Metodo baketsu hutsak erabili, sor daitezkeen gatazkak konpontzeko; tolerantzia-, elkartasun- eta elkarlan-jarrerak izanez beti ikaskideekin, eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideen erabilera errazten dela. Eta laguntza edo orientabidea eskatu Tutoreari edo Kooperatibako arduradunen bati, aipatuak egiteko zailtasunik igarriz gero.

     

    1. Ikasleek laguntza emateko betebeharra dute bizikidetzarako guztiz aurkako edo larriki kaltegarriak diren jokabideei neurri zuzentzaileak ezartzeko prozeduran, eta lekuko gisa arituko dira zuzendariak edo, hala badagokio, irakasleriako edozein kidek hala egiteko eskatzen dienean.
  • 142. Artikulua. Kontzientzia-askatasuna errespetatzeko betebeharra

    Ikasleek zorrotz errespetatu behar dituzte hezkuntza-komunitateko kide guztien kontzientzia-askatasuna, erlijioa, morala, duintasuna, osotasuna eta intimitatea, jaioterriagatik, adinagatik, arrazagatik, sexuagatik, egoera zibilagatik, sexu-joeragatik, gaitasun fisikoagatik edo psikikoagatik, osasun-egoeragatik, hizkuntzagatik, kulturagatik, erlijioagatik, sinesmenagatik, ideologiagatik edo beste ezergatik inor inola ere bereizi gabe.

    1. Ikasleek zorrotz errespetatu behar dute adierazteko, biltzeko edo elkartzeko banakoen eskubideen talde-erabileran parte hartu nahi ez duten ikaskideen erabakia.
    2. Ikasleek sekula ez dute egin behar adierazpen iraingarririk, mehatxuzkorik edo beltzailerik hezkuntza-komunitateko ezein kideren, edo ezein agintari publiko edo erlijiozko, ordezkari politiko edo herritarren ordezkariren aurka.

    4.           Ikasleek ez daukate grabazio-bitartekorik erabiltzerik eskola-esparruan, ikastetxeak programatutako eta bitarteko horiek erabiltzea eskatzen duten jardueretan izan ezik. Eta kasu horietan ere, ezingo dute grabatu hezkuntza-komunitateko inor, edo ezingo dute erabili haren irudia beste ezein euskarritan, haren borondatearen aurka eta haren berariazko baimenik gabe.

  • 143. Artikulua. Eskola-arauak errespetatzeko betebeharra

    Ikasleek ongi ezagutu behar dituzte, eta zorrotz errespetatu, ordenamendu juridikoak hezkuntza-komunitateko gainerako kideei aitortzen dizkien eskubideez gainera, ikastetxeko antolamendu-, bizikidetza- eta diziplina-arauak, eta osoki bete behar dituzte Barne Araudiaren xedapenak eta hortik datozen, eta Zuzendaritza Taldeak prestatu eta Eskola Kontseiluak onartu dituen arau espezifikoak, Hezkuntza Proiektua eta haren Izaera berezia errespetatzen dituztela, nahiz eta harekin ez bat etorri.

    1. Ikasleek zorrotz bete beharko dituzte Kooperatibako gobernu-organoen erabakiak, haien eskumen-esparruaren barruan, eta honako hauek sartzen dira hor, besteak beste: norberaren garbitasunari buruzkoak, eta norberaren ondasunak, janzteko puskak, tresnak edo gailu elektronikoak erabiltzeari edo erakusteari dagozkionak; atsedenaldietan eskola-barrutitik irteteari eta horietan eduki beharreko jokabideari doazkionak, eta Kooperatibako eskola-bizitzako zerbitzu orokor edo espezifiko batzuen lege-eskakizunak betetzeko, eta zerbitzuok egoki garatzeko haiek ezarritako arau espezifiko guztiak, 130. artikuluak (bizikidetza laguntzeko betebeharra) bere 2. atalean ezartzen duenaren arabera.
    2. Era berean, ikasleek zorrotz bete beharko dituzte irakasleen eta hezkuntza-laguntzako langileen aginduak, haien eskumenen esparruan, bai eta ikastetxeko langile ez irakasleen eta kontratatutako zerbitzuen aginduak ere, haiek legezko araudiak ezartzen dizkien zereginetan ari direnean.
    3. Ikasleek Kooperatiban ezartzen zaizkien heziketa-neurri zuzentzaileen barruan dauden ekintzak egin behar dituzte.
  • 144. Artikulua. Instalazioak errespetatzeko betebeharra

    Ikasleek ongi zaindu behar dituzte, eta behar bezala erabili, Kooperatibako ekipamenduak eta material didaktikoak, betiere instalazioak, altzariak eta ekipamendua oro har haien izaeraren eta xedearen arabera darabiltzatela, eta, hor, zintzo bete behar dituzte, hala dagokionean, irakaslearen, eta langile ez irakasleen edo laguntzaileen aginduak, horiek beren zereginak betetzen ari direnean. Inongo kasutan ez dituzte erabiliko Kooperatibako ekipamendua edo tresnak ezarritakoaz besteko xedeetarako, ez eta dagokion ordutegitik kanpo ere, horretarako berariazko baimenik ez baldin badute.

    1. Ikasleek ez diete Kooperatibako instalazioetan sartzea erraztuko kanpoko pertsonei, baimenik gabe, eta ez diete lagunduko ere behar ez bezala sartu direnei. Horri dagokionez, ez dira Kooperatibaz kanpoko pertsonatzat joko legez eratuta eta ikastetxean ezarrita dauden ikasleen Elkarteen ordezkariei, betiere hala direla egiaztatzeko agiriak badituzte, eta beren bisita eta horren helburua Kooperatibaren zuzendaritzari jakinarazi badizkiote.
    2. Ikasleek zorrotz errespetatu beharko dituzte hezkuntza-komunitateko beste kideen ondasunak eta gauzak, eta erabiltzeko egoera egokian atxiki beharko dituzte, baita ere, Kooperatibaren jabetzako ikasliburu guztiak eta beste material didaktiko batzuk.

    4.           Ikasleek berehala jakinarazi beharko diote irakasleari edo pertsona arduradunari eskola-materialetan edo -ekipamenduan ezustean edo erabilera desegokiagatik gertatu den edozein kalte.


3. Kapitulua: Ikasleen betebeharren urraketak


  • 145. Artikulua.- Zuzendu beharreko jokabideak

    1. Ikasleen betebeharrak ez betetzea beti hartuko da, gutxienez, jokabide desegokitzat. Ez-betetze horrek hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren esku­bideak baliatzea eta betebeharrak betetzea eragozten dien neurrian, ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabidetzat edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabidetzat hartuko da.
    2. Ikasleen betebeharrak ez betetzeko jokabide guztiak lehenbailehen zuzendu beharko dira, zuzendu beharreko jokabidearekin lotutako neurrien bitartez.
    3. Neurri zuzentzaileek helburu hezigarria izango dute, batez ere, hala zuzendu behar den jokabidea egin duen ikaslearentzat, nola gainerako ikasleentzat. Neurri zuzentzaileak hezkuntza-jardunaren baitan beteko dira, hainbat arlotako oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzeko, hala nola gizarte- eta herritartasun-arlokoak nahiz autonomia eta ekimen pertsonalaren arlokoak.
  • 146. Artikulua.- Jokabide desegokiak, bizikidetzarako aurkakoak eta larriki kaltegarriak.

    1. Hona hemen jokabide desegokien zerrenda:
    2. a) Justifikatu gabeko puntualtasun-hutsegiteak.
    3. b) Justifikatu gabeko bertaratze-hutsegiteak.
    4. c) Ikastetxeko instalazioei, ikastetxeko materialari edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei narriadurak eragitea, zabarkeriagatik gertatzen denean.
    5. d) Irakasleek edo agintari akademikoek aginduta­koa ez betetzea, betiere ikasleak haiek mespretxatzen eta iraintzen ez baditu edo diziplina nahita hausten ez badu; baita ikastetxeko gainerako langileek beren jardu­nean emandako aginduei jaramonik ez egitea ere.
    6. e) Hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adeita­sunik ezeko jarrera, keinu edo hitzak.
    7. f) Ikastetxeko Gobernu Organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxera eramatea.
    8. g) Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburu­etarako erabiltzea.
    9. h) Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek hezkuntza-komunitateko inori kalterik eragiten ez badio.
    10. i) Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa, proba edo ariketa horietan baimenduta ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.
    11. j) Hartarako baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera erraztea edo haiekin sartzea, ikastetxeko Bizikidetza-arauen edo Gobernu Organoen jarraibideen aurka.
    12. k) Ikaskideen gauzak nahita erabiltzea, haien borondatearen aurka.
    13. l) Norberaren betebeharren beste edozein ez-betetze, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzea galarazten, oztopatzen edo eragozten ez badie, eta jokabide hori ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide gisa edo bizikidetza horri kalte larria eragiten dion jokabide gisa sailkatuta ez badago.
    14. m) Ikastetxe bakoitzak era esplizituan ezar ditzake bere Araudian artikulu honen 1.1 atalean argi eta garbi barne dauden jokabideen adibide zehatzak.
    15. Hona hemen ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak:
    16. a) Ikastetxeetako lagun bakarreko aginte-organoen edo irakasleen aginduak eta ikastetxeko gainerako langileek beren eginkizunen jardunean emandako aginduak ez betetzea, betiere horrekin batera diziplinarik eza agertzen bada edota irainak, mespretxuak, desafioak edo mehatxuak egiten badira.
    17. b) Ikaskideen edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako mehatxuak edo irainak, betiere joka­bide horiek ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabide gisa sailkatuta ez badaude, baita honako hauek ere: hezkuntza-komunitateko gainerako kideen aurkako keinuak edo jarrerak, ezbairik gabe erasotzeko saiakeratzat edo mehatxutzat har daitezkeenak.
    18. c) Azterketa-ereduak lapurtzea edo erantzunak kopiatzea, eta horiek guztiak hedatzea, saltzea edo erostea.
    19. d) Noten buletinetan edo gurasoentzako nahiz legezko ordezkarientzako beste edozein dokumentutan edo jakinarazpenetan aldaketak egitea, eta, ikasle adingabeei dagokienez, dagokien hartzaileei ez ematea edo erantzunak aldatzea.
    20. e) Kalteak eragitea bidegabeko erabileragatik ikastetxeko lokalei, altzariei, materialari edo dokumentuei, edo hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzei, jokabide hori ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ez bada.
    21. f) Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak hartutako baliozko erabakiak nahita ez betetzea.
    22. g) Besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, haiek, edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, baimena eman gabe grabazio-baliabideak erabiliz.
    23. h) Beste edonori bere eskubidea baliatzeko aukera galaraztea, indarkeria erabili gabe, eta beste edonor bere borondatearen aurka zerbait egitera behartzea, betiere indarkeriarik erabili gabe.
    24. i) Ordena nahasten duten portaerak autobusean edo eskolako jangelan, bai bakarka bai taldean, eta betiere bizikidetzan kalte larria eragiten ez badute.
    25. j) Hezkuntza-komunitateko edozein kiderengan lesio fisikoak eragin ditzaketen objektuak zuhurtziarik gabe erabiltzea.
    26. k) Ikastetxeko langileei gezurra esatea, informazio faltsua ematea edo norberaren nortasuna ezkutatzea, horren ondorioz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei kalte egiten bazaie.
    27. l) Diskriminazioa dakarren edozein egintza edo jokabide, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial. Betiere bizikidetzan kalte larria eragiten duen jokabidetzat hartzen ez bada.
    28. m) Aurreko artikuluan adierazitako jokabide desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz egitea hiruhileko akademiko berean, betiere aurreko biak zuzendu badira (zeren, ez badira zuzendu, barkatu egin zirela jotzen baita, eta, beraz, ezin dira atera gero), eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.
    29. n) Ikasleen betebeharrak ez betetzea dakarren beste edozein jokabide, betiere hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak baliatzeko edo beren betebeharrak betetzeko eragozpenik sortzen ez badie eta jokabide hori hurrengo artikuluan bilduta ez badago, ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen artean, hain zuzen ere.
    30. o) Ikastetxe bakoitzak era esplizituan ezar ditzake bere Araudian artikulu honen 1.n atalean argi eta garbi barne dauden jokabideen adibide zehatzak.
    31. Hona hemen ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak:
    32. a) Ikastetxeetako Gobernu Organoekiko edo beren eskumenak betetzen diharduten irakasleekiko diziplinarik gabeko egintza edo obedientzia-ukatze esplizitu guztiak, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea barne, baita hezkuntza-komunitateko kideen aurkako adierazpen biziki laidogarri edo iraingarriak ere, laido edo irain horiek edozein modutan adierazita ere: ahoz, idazki bidez, edo baliabide informatikoak edo ikus-entzunezkoak erabiliz.
    33. b) Diskriminazioa dakarten edo adierazten duten irainak erabiltzea, diskriminazio horren arrazoia edozein izanik ere: jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial.
    34. c) Jazarpen sexista, pertsona batekin eta pertsona horren sexua dela eta, hitzez, hitzik gabe edo fisikoki edozein jokabide izatea, eta horren helburua edo ondorioa pertsona horren duintasunari erasotzea edo kikilduta, etsai, makurrarazita, irainduta edo laidoztatua sentiarazteko giroa sortzea bada.
    35. d) Hezkuntza-komunitateko edozein kideren aurkako eraso fisiko edo psikologikoa.
    36. e) Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko kideak beren osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren jokaerak egitera bultzatzea, hala nola tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea. (Horri dagokionez, kontuan eduki behar da EBDren iritzian tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzea ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide larria dela. Horrek ez du esan nahi ikastetxean tabakoa, alkohola eta drogak edukitzea, nahiz eta ez kontsumitu, onartu behar denik, zeren 11.5 artikuluak, ikasleen osotasunerako, nortasunerako eta duintasunerako eskubidea arautzean, honako hau baitio irmoki: “Inolaz ere ez da onartuko ikastetxe-esparruan tabakorik, alkoholik edo bestelako drogarik edukitzerik edo kontsumitzerik. Are baliteke aipatu produktuak edukitze hutsa, nahiz eta ez kontsumitu, ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide larria izatea, zeren hezkuntza-komunitateko gainerako kideen osasunerako eta osotasun pertsonalerako oso kaltegarriak diren ekintzak egitera “bultzatzen baita”).
    37. f) Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak, taldean egiten direnean edo haien berri nahita zabaltzen denean, ahoz, idazki bidez, ikus-entzunezko baliabideen edo baliabide informatikoen bidez; baita berdinen arteko tratu txarreko egoeretan parte hartzen dutenean ere.
    38. g) Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea edo jokabide horietan parte hartzea, betiere lesioak eragiteko arrisku larria sortzen bada.
    39. h) Nahita kalteak eragitea ikastetxearen instalazioetan edo ondasunetan, ikastetxeko langileei, beste ikasle batzuei edo beste pertsona batzuei, bai bakarka bai taldean.
    40. i) Ordena nahasten duten jokabideak autobusean edo eskolako jangelan, betiere hezkuntza-komunitateko edozein kiderentzako egoera arriskutsuak sortzen badituzte.
    41. j) Grabazio-baliabideak erabiliz, besteek ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, aldez aurretik haiek, edo, hala badagokio, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, horrelakorik nahi ez dutela esanbidez adierazi badute.
    42. k) Ikastetxeko jarduneko egintzetan beste edonoren izena erabilita aritzea.
    43. l) Euskarri idatzian edo informatikoan dagoen eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea edo aldatzea, baita dokumentu akademikoak ezkutatzea edo baimenik gabe ateratzea ere.
    44. m) Delitua edo zigor-arloko hutsegitea den edozein egintza, nahita egin bada.
    45. n) Ikasturte berean gehienez ere hiru aldiz egitea aurreko artikuluan adierazitako bizikidetzaren aurkako edozein jokabide, artikulu horren 1.m) atalean bildutakoa izan ezik, betiere aurreko biak zuzendu badira (zeren egin ez badira, barkatu egin zirela jotzen baita, eta ezin direla atera gerora) eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie.

    ñ)    Norberaren betebeharrak ez betetzea dakarren edozein jokabide, betiere jokabide hori hezkuntza-komunitateko gainerako kideen edo beste edonoren eskubideen aurkakoa bada zuzen-zuzenean; hain zuzen ere, honako eskubide hauen aurkakoa bada: osasunerako, osotasun fisikorako, adierazpen-askatasunerako, parte hartzeko, biltzeko, diskriminaziorik ez jasateko, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea.

    1. o) Ikastetxe bakoitzak era esplizituan ezar ditzake bere Araudian artikulu honen 1.ñ) atalean argi eta garbi barne dauden jokabideen adibide zehatzak.
    2. Aurreko hiru artikuluetan bildutako jokabideak eskolako eremutik edo ordutegitik kanpo egiten direnean ere zuzenduko dira, betiere ikastetxeak programatutako jarduera osagarrien edo eskolaz kanpokoen jardunean egiten badira, jangela- edo garraio-zerbitzuak erabiltzen diren bitartean, edo eskolako jarduerarekin kausa-ondorio harremana dagoela egiaztatzen denean.
  • 147. Artikulua. Heziketa-neurri zuzentzaileak

    Irakasleek honako neurri hauetako baten edo gehiagoren bidez zuzenduko dituzte jokabide desegokiak: (Arau-hausterik txikienak dira eta, beraz, neurri zuzentzaileak ere txikienak dira. Aztertuz gero, ikusten da ohiko zuzentzeak direla: errieta, kaltetuari barkamena eskatzea, zuzendariaren aurrean agertu beharra, etab.).

    1. a) Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa.
    2. b) Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea.
    3. c) Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea.
    4. d) Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen zereginen bat egitea.
    5. e) Zuzendariaren, ikasketaburuaren edota une horretantxe ikastetxearen ardura duen zuzendaritza taldeko kideren baten aurrean agertzeko agindua.
  • 148. Artikulua. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideen zuzenketa

    1. Artikulua. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideen zuzenketa
    2. Bizikidetzaren aurkako jokabideak zuzentzeko, zuzendariak aurreko artikuluan zerrendatutako neurriak edo honako neurri hauetako bat edo gehiago aplikatu ahalko ditu: (Kasu honetan, aurreko artikulukoak baino jokabide larriagoak dira, eta, beraz, neurri zuzentzaileak ere, gogorragoak, zeren, nahiz eta aurreko neurri zuzentzaile bera ezarri, hori ere egin daiteke eta, neurria irakasleak ez baizik eta zuzendariak ezartzeak pisu eta gogortasun handiagoak ematen baitizkio ekintzari).
    3. a) Bizikidetzaren aurkako jokabideari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak.
    4. b) Ohartarazpen idatzia.
    5. c) Ohartarazpena, ikasle adingabeen kasuan, gurasoak edo legezko ordezkariak bertan direla.
    6. d) Ikaslea taldez edo gelaz aldatzea, aldi baterako edo behin betiko.
    7. e) Lan hezigarriak edo eragindako kalte materialak konpontzeko lagungarriak diren zereginak egitea, edo hala badagokio, ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, betiere hiru hilabetez gehienez ere.
    8. f) Ikasgai bateko edo bat baino gehiagoko eskoletara nahiz ikastetxera joateko eskubidea etetea, ikasle adingabeen gurasoekin edo legezko ordezkoekin elkarrizketa izan arte. Neurri horrek ezin izango du hiru egun baino gehiago iraun. (Ikusten da aurreko zenbakiko kasuan zigorra ezin daitekeela izan hiru egunetik gorakoa; hemengoan, aldiz, dezente luzeagoa izan daiteke).
    9. g) Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.
    10. h) Eskolaz kanpo egin behar diren jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte. Nolanahi ere, eskola-ordutegiaren barnean, ikasleari arreta eman beharko zaio ikastetxean.
    11. i) Jangela-zerbitzua edo garraio-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendu beharreko jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte, edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte, betiere bizikidetzaren aurkako jokabidea zerbitzu horiek erabiltzen ari zenean egin badu ikasleak.

    2.           1.g), 1.h) eta 1.i) ataletan adierazitako neurriak erabili ahal izango dira, soilik 1.a) eta 1.f) ataletan adierazitako neurrietatik bi gutxienez aplikatu ondoren bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzea lortu ez bada. (Nolabait esanda, artikuluaren 2 zenbaki honek ezartzen duenarekin leundu egiten da bertan aurreikusitako neurri zuzentzaileen aplikazioa, zeren, lehenik, neurri arinenak ezarri beharko baitira, eta soilik berrizkaturarik bada joko baita beste neurri gogorragoetara).

  • 149. Artikulua.- Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen zuzenketa

    Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak zuzentzeko aurreko artikuluan bildutako neurri bat edo gehiago aplikatuko ditu zuzendariak, eta, horiez gain, honako hauetako edozein: (Nola arau-hausterik larrienak diren, neurri zuzentzailerik gogorrenak egokituko zaizkie noski).

    1. a) Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere.
    2. b) Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
    3. c) Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta.
    4. d) Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

    2.           Artikulu honetako 1.b), 1.c) eta 1.d) ataletan bildutako neurriak erabili ahal izango dira, baldin eta 1.a) atalean adierazitako neurrietako baten bat aplikatuta bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak zuzentzea lortu ez bada. (Beraz, artikuluaren 2 zenbakiak ezartzen duenaren bitartez, asko leuntzen da bertako 1 zenbakian aurreikusitako neurri zuzentzaileen aplikazioa, zeren beti 1.a atalean aurreikusitakoei eman beharko baitzaie lehentasuna, hau da arinenei, eta soilik jokabide arau-haustailean berrizkaturarik bada ezarriko baitira beste neurriak, gogorrenak).

  • 150. Artikulua.- Ikastetxez aldatzeko proposamena.

    Ikastetxe-aldaketa ondoko kasu hauetan proposatu ahal izango da:

    a) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ikasleari gutxienez bi aldiz zuzendu bazaio, betiere 7. artikuluko 1.n) atalean zehaztutakoa salbu, eta lehen zuzenketa gauzatu zenetik ehun eta hogei eskola-egun baino gehiago igaro ez badira.

    b) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragin dion jokabideak berdinen arteko tratu txarrak edo sexuagatiko jazarpena berarekin badakar.

    c) Ikastetxeko irakasle bati eraso egitea.

    d) Salbuespenez, hezkuntza-komunitateko beste kide batzuei eraso larriak egin izana.

    Aurreko atalean zehaztu diren jokabideetakoren baten erantzule den ikaslea adinez handi bada edo Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko ikasketak gauzatzen ari bada, ikaslea urrutiko hezkuntzako ikastetxe batera, gaueko ikastetxe batera edo pertsona helduen hezkuntzarako ikastetxe batera aldatzea proposatu ahalko da.

    Ikaslea ikastetxez aldatzeko proposamena Lurraldeko Hezkuntza Ordezkariari helaraziko zaio. Azken horrek Hezkuntzako Ikuskaritzari txostena bidali eta irtenbiderik egokiena zein den erabakiko du.

  • 151. Artikulua.- Neurri zuzentzaileak proportzionaltasunez aplikatzen direla bermatzeko irizpideak

    Neurri zuzentzaileak proportzionaltasunaren eta gutxieneko esku-hartzearen printzipioak kontuan izanda ezarriko dira, eta adiskidetzearen eta kalte-ordainaren bidez irtenbidea lortzeari emango zaio lehentasuna, betiere ahal den hezkuntza-eraginkortasunik handiena lortzearren.

    1. Neurri zuzentzaileak aplikatzeko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:
    2. a) Jokabide deskribatuek zer neurritan eragozten diete hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak eta betebeharrak betetzea.
    3. b) Hezkuntza-komunitateko gainerako kideek beren duintasunean edo autoritatean pairatu duten kaltea, edota jokabide aipatuen ondorioz jasan dezaketena.
    4. c) Ikaslearen jokabidearen gain eragina izan dezaketen inguruabarrak nahiz ikasleak bere betebeharrak bete ez dituela zuzen balioestea ahalbidetzen duten inguruabar pertsonalak eta sozialak.
    5. d) Jokabidea osatzen duten gertakariak gauzatzearekin zerikusia duten inguruabarrak.
    6. Jarraian aipatuko ditugun inguruabarrengatik hain murriztaileak ez diren neurri zuzentzaileak aplika daitezke eta, era berean, erantzukizuna gutxiagotzen dute. Hona hemen:
    7. a) Berehala onartzea zuzentzea merezi duen jokabidea desegokia izan dela.
    8. b) Aurretiaz neurri zuzentzailerik jaso ez izana.
    9. c) Materialari edo ondasun higigarriei edo higiezinei kalteak eragin bazaizkio, kalte horiek eskola-ordutik kanpo konpontzea, edo kalte horiek konpontzeko kon­promisoa izenpetzea prozedura erabaki baino lehen.
    10. d) Jendaurrean barkamena eskatzea.
    11. e) Hain kalte larria eragiteko asmorik izan ez duela erakustea.
    12. f) Eraso fisikoen kasuan, kalte edo lesiorik ez eragitea.
    13. Ondoko inguruabar hauek gertatzen badira, erantzukizuna handituko da eta eskubideak zuzentzeko neurri murriztaileagoak erabiliko dira:
    14. a) Jokabidea zuzentzea eragin duten egite edo ez-egiteak honako ezaugarri hauek dituztenen aurka egiten direnean: adinez txikiak, minusbaliatuak, ahalmen fisiko txikiagokoak, ikastetxera etorri berriak; edo nagusikeriaz jokatu izana adierazten duen beste edozein zirkunstantzia.
    15. b) Kaltea nahita egina izatea.
    16. c) Kaltea apropos egitea edo aldez aurretik prestatu ondoren egitea.
    17. d) Jokabidea zuzentzea eragin duten egite edo ez-egiteetarako taldean jardutera bultzatu edo akuilatu izana.
    18. e) Eskola-arloko ordezkaritza-kargua gehiegikeriaz baliatzea jokabidea zuzentzea eragin duten egintzetarako.


4. Kapitulua.        JOKABIDEAK ZUZENTZEKO BIDE ALTERNATIBOAK


  • 152. Artikulua.- Zuzendaria. Bizikidetza-arazoak konpontzeko organo eskuduna

    1. Ikastetxeetako zuzendariak ahalegina egingo du bizikidetza-arazoak konpontzeko, Araudi honetako 21. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurak erabili gabe, eta, ahal dela, hurrena adierazten diren bide alternatiboetako bat erabilita.
    2. Lehentasunez, zuzendariek ahalegina egingo dute alde hauek adiskidetu daitezen: hezkuntza-komunitateko kideren bati eskubideak urratu dizkion ikaslea eta bere eskubideak urratuak ikusi dituen hezkuntza-komunitateko kidea. Horrez gain, eta, posible bada, sortutako kalte materialak edo moralak konpontzen ahaleginduko dira.
    3. Bide horiek erabiliz zuzendu diren jokabideen berri eman behar zaie ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari edo Eskola Kontseiluari eta irakasleen klaustroari (jokabide horiek bizikidetzaren aurkakoak izan behar zuten edo bizikidetzari kalte larria eragiten diotenak).

    4.           Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta hari kalte larria eragiten diotenak, behin kapitulu honetan adierazitako bide alternatiboak erabilita zuzendu ondoren, soilik ondorio hauetarako jasoko dira ikastetxeetan: ikasleak aurrez hutsegiteren bat egin duen ala ez jakiteko. (Eta beti datuen babeserako legeriak ezartzen dituen mugen barruan).

  • 153. Artikulua.- Prozedurarik gabeko neurri hezitzaileak

    1. Bizikidetzaren aurkako jokabideak edo hari kalte larriak eragiten dizkiotenak gertatzen badira, zuzendariek, inolako prozedurarik martxan jarri aurretik, ahalegina egingo dute ikasleek jokabide horiek zuzen ditzaten, beren borondatez onartutako neurrien bidez, edo, egoerak hala eskatzen badu, haien gurasoek edo lege-ordezkariek onartutako neurrien bidez. Proposatutako neurriak onartzen badira, ez da prozedurarik abiatuko, edo, prozeduraren bat abiatuta badago, eten egingo da.
    2. Ezingo da horrela jokatu, salbuespenezko egoera hauetan:
      1.  Adin nagusikoak diren ikasleak izan badira ikastetxearen bizikidetzari kalte larriak eragiten dizkioten jokabideak egin dituztenak.
      2. artikuluan adierazitako jokabideak eman badira.
      3. Ikastetxean gutxienez bi aldiz egin bada ahalegina bide horietatik konpontzeko bizikidetzaren aurkako jokabideak edo hari kalte larriak eragiten dizkiotenak, eta ez bada erdietsi lortu nahi zen helburu hezitzailea. Zuzendu nahi izan diren jokabideak izaera berekoak izan behar dute.
  • 154. Artikulua.- Prozedura bertan behera uztea adiskidetzea gertatu delako

    1. Adiskidetzerik gertatzen bada, eten egingo da prozedura. Adiskidetzea izango da, gertakari hauek ematen badira:
      1.  Ikasleak onartzea hark egin duen jokabidea bizikidetzaren aurkakoa dela edo bizikidetzari kalte larriak eragiten dizkiola, eta, berariaz, urratu egin dituela hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideak.
      2. Barkamena eskatzea edo azalpenak ematea.
      3. Kaltetua izan den pertsonak, edo, kasuan-kasuan, ikastetxeko organo eskudunak barkamena onartzea.
      4. Jarduera hezitzaileren bat egitea onartzea.
    2. Adiskidetzeak ez du bertan behera utziko prozedura 12. artikuluan adierazitako jokabideren bat gertatu bada, baina, hala ere, arindu egingo ditu aplikatzekoak diren neurriak.
  • 155. Artikulua.- Prozedura bertan behera uztea kaltea konpondu delako

    1. Prozedura bertan behera utziko da baldin eta konpondu egiten badira bizikidetzaren aurkako jokabideen eta hari kalte larriak eragiten dizkioten jokabideen biktimak edo erakunde kaltetuek jasandako kalteak, edo haiek konpontzeko konpromiso fidagarria hartzen bada. Konponketa horrek kalte materialak eta moralak konpondu behar ditu.
    2.  Kalteen konponketak edo haien konpontzeko konpromisoa hartzeak ez du etengo prozedura, baldin eta 12. artikuluan adierazitako jokabideren bat gertatu bada, baina, hala ere, arindu egingo ditu aplikatzekoak diren neurriak.
  • 156. artikulua.- Prozedura bertan behera uztea jokabidea familia-eremuan zuzentzeagatik

    Prozedura bertan behera uzteko aukera izango da, baldin eta, zuzendariaren iritziz, jokabidea behar bezala zuzentzen ari bada familia-eremuan. Ezingo da halakorik egin, jokabidea 12. artikuluan adierazitakoren bat baldin bada.

  • 157. artikulua.- Neurri zuzentzaileak eten, arindu edo barkatzea

    1. Prozedura ebatzi eta kaltetutako pertsonei entzun ondoren, aplikaturiko neurriak baldintzapean etetea erabaki dezake zuzendariak, baita betetzealdia murriztea edo neurriak deuseztatzea ere, ofizioz edo interesdunak nahiz, interesduna adin txikikoa bada, haren lege-ordezkariek eskatuta, betiere ikaslearen jarrera modu positiboan aldatu dela aldez aurretik egiaztatuz gero.
    2. Zuzendu beharreko jokabidea berriz gertatuz gero, berrerortzetzat hartuko da, zigorra bertan behera geratuta ere.
    3. Jakinarazi egin behar zaie ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari edo Eskola Kontseiluari eta irakasleen klaustroari neurri zuzentzaileak bertan behera utzi direla arrazoi horiek direla medio.
  • 158. Artikulua.- Bizikidetzarako konpromiso hezigarriak

    1. Kasu guztietan, kaltetuek barkamena onartu ez dutelako adiskidetzerik lortu ez denetan ere, neurri zuzentzaileen aplikazioa eten ahal izango da ikasle interesdunak bizikidetza-konpromiso hezigarria sinatuta; ikaslea adingabea bada, gurasoek edo legezko ordezkariek ere sinatu behako dute. Bizikidetza-konpromiso hezigarrietan, honako hauek bildu beharko dira, behar bezala zehaztuta, baita denboraren aldetik ere.
    2. Bizikidetzari buruzko prestakuntza-jardunak, eta bizikidetzaren aurkako jokabideak aldatzeko eta horien prebentziorako gurasoek edo legezko ordezkariek, hartarako konpromisoa hartuta, gauzatuko dituztenak, eurek edo erakunde, ikastetxe edo pertsona egokien bidez gauzatuko dituztenak, hain zuzen ere. Era berean, ikastetxearekin komunikatzeko eta koordinatzeko mekanismoak bildu beharko dira.
    3. Bizikidetza-konpromiso hezigarriak ez betetzeak etendako neurri zuzentzaileak berehala aplikatzea ekarriko du.

5. Kapitulua.- Neurri zuzentzaileak aplikatzeko prozedura



6. Kapitulua.- Jokabide desegokiak zuzentzeko prozedura


  • 166. Artikulua.- Jokabide desegokiak zuzentzeko idatzizko prozedura

    1. Jokabide desegokiak berehala eta ahoz zuzenduko dira.
    2. Hala ere, errepikatutako jarrera desegokiak ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabidetzat hartzeko, 6 m) artikuluak jasotakoaren arabera, idatziz jaso behar dira, bai jarrera desegokia, bai jokabide horiek zuzentzeko aplikatutako neurriak, baita, ikasle adingabeen kasuan, guraso edo legezko ordezkariei egindako jakinarazpena ere (beraz, jokabide hori errepikatuko ote den aldez aurretik jakitea ezinezkoa denez, egokiena, hasiera batean behintzat, honako hau da: ikastetxeko araudian jokabide desegokiak (hau da, arinenak) zuzentzeko prozedura idatziz adieraztea beti, nahiz eta, askotan, larritasun gutxiko egintzak izanda, hori gehiegizkoa dela irudi lezakeen).
    3. Kasu guztietan, jokabide desegokiei eta jokabide desegokiak zuzentzeari buruz idatziz edota euskarri informatikoan jaso diren agiriak ikasturte akademikoa amaitzean suntsituko dira.

7. Kapilutua.- Ikastetxeko bizikidetzarako aurkakoak eta larriki kaltegarriak diren jokabideak zuzentzeko ohiko prozedura


  • 167. Artikulua.- Ohiko prozedur

    1. Ohiko prozedura erabili ahalko da zuzendu beharreko jokabidea osatzen duten gertakariak nahiz gertakari horien egilea nor izan den bistakoa denean.
    2. Prozedura horri ofizioz ekingo zaio eta idazki bidez egingo da. Prozedurak, gutxienez, honako zati hauek izango ditu: hasierako egintza; ikasleak eta, hala badagokio, ikaslearen gurasoek edo legezko ordezkariek, esateko zer duten entzutea; eta prozeduraren amaiera ekarriko duen erabakia.
  • 168. Artikulua.- Hasierako egintzaren gutxieneko edukia

    1. Hasierako egintzak honako hauek ekarri behar ditu:
      1. Ikasleari leporatzen zaion jokabidearen azalpena.
      2. Kontrakoak diren edo ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideetako batean kokatzea.
      3. Ikasleari leporatzen zaion jokabidearen izaera kontuan harturik aplika daitezkeen neurriak.
      4. Dagokion neurria aplikatuko den erabakitzeko eskumena duen organoa zein den, eta organoari horretarako ahalmena esleitzen dion araua.
    2.  Era berean, Araudi honetan aurreikusi diren baketzegatiko edo konpontzegatiko eteteak jasoko dira.
  • 169. Artikulua.- Jakinarazpena

    1. Hasierako egintza, kasu guztietan, jokabide leporatuaren erantzule den ikasleari jakinaraziko zaio, baita, ikasle adingabea den kasuetan, haren gurasoei edota legezko ordezkariei ere.
    2. Hasierako jakinarazpenarekin bat, ikaslearen aldez aurretiko entzunaldirako zitazioa bidaliko da, baita, hala badagokio, haren gurasoen edota legezko ordezkarien entzunaldirako zitazioa ere. Mintzagai dugun zitazioan, halaber, entzunaldiaren eguna eta ordua zehaztuko dira.
  • 170. Artikulua.- Behin-behineko neurriak

    1. Bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideen kasuan, bere iritziz beharrezkoa denean eta bizikidetzari eragindako kaltearen larritasunaren arabera, zuzendariak behin-behineko zenbait neurri ezarri ahal izango ditu ikastetxean jarduerak normaltasunez gauzatuko direla bermatzeko. Neurri horien artean ondoko bi hauek leudeke: batetik, ikasleak eskoletara joateko duen eskubidea aldi baterako etetea, ikasleari eskola zehatz batzuetara edo eskola guztietara joatea debekatuz; bestetik, ikaslea behin-behinekoz taldez aldatzea.
    2. Behin-behineko neurriak prozedura amaitu arte bere horretan mantendu ahal izango dira. Behin-behineko neurriak, bidenabar, ezin izango dira aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak baino latzagoak izan. Nolanahi ere, ikaslea ikastetxera edo eskoletara bertaratzeko eskubideaz gabetuta egon den denbora oso-osorik zenbatuko da, aplikatutako neurri zuzentzailea betetzeko garaian.
    3. Ikasle interesdunei eta, ikasle interesdunak adinez txikiak badira, haien guraso edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie behin-behineko neurri ezarriak zein diren.
  • 171. Artikulua.- Entzunaldiaren izapidea

    1. Entzunaldiaren izapidearen bidez, entzuna izateko eta bere burua defendatzeko ikasleak duen eskubidea bermatu ahal izango da. Horrenbestez, hasierako egintzaren edukiaren gain nahiz ikastetxeak bere erabakiaren oinarri gisa hartuko duen informazio osoaren gain ikasleak egoki deritzon alegazioak egiteko aukera izango du.
    2. Ikaslearen entzunaldia egitea derrigorrezkoa izango da kasu guztietan, ikaslearen adina dena delakoa izanik eta hartu beharreko neurria hartuta ere. Adinez txikiak diren ikasleek entzunaldian beren gurasoek edo legezko ordezkariek laguntzeko eskubidea dute. Azken horiek, nahi izanez gero, beren alegazioak egin ahal izango dituzte, betiere ikasleak bereak egin ondoren.
    3. Ondoko kasu hauetan, ikasle adingabeen gurasoei edo legezko ordezkariei entzunaldia egin beharko zaie derrigor:
      1. Ikasle adingabe horiei leporatzen zaien jokabidea ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragin dituenean.
      2. Bizikidetzaren kontrako neurriak direnean, betiere aplika litezkeen neurri jakinarazien artean 10. artikuluko 1.g), 1.h) eta 1.i) ataletan zehaztutakoren bat badago.
    4. Entzunaldiaren izapidea hasierako egintza jakinarazi eta hurrengo eskola-egunean egin beharko da, gurasoen edo legezko ordezkarien entzunaldia egitea derrigorrezkoa ez bada. Hala ez bada, entzunaldia, gehienez ere, hiru eguneko epean egin beharko da. Interesdunak entzunaldira agertzen ez badira ere, prozedurak bere martxari eutsiko dio.
    5. Aurkeztu diren alegazioak idatziz jaso behar dira.
  • 172. Artikulua.- Aplikatu beharreko neurri zuzentzailea erabakitzea.

    1. Hartutako erabakia idazki batean bilduko du zuzendariak, arrazoiak azalduta. Era berean, dagozkion gertakizunak eta zuzenbideko oinarriak bilduko ditu, baita erreklamaziorik edo errekurtsorik ebatzi behar izanez gero hartarako eskumena duen organoak kontuan izan beharreko alderdi guztiak bildu ere. Gutxienez, honako hauek agerraraziko dira:
      1. Oro har, ikasleei edo, ikasle adingabeen kasuan, haien legezko ordezkariei ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak edo bizikidetzaren kontrako jokabideak zein diren jakinarazi zaien modua.
      2. Bizikidetzaren aurkako jokabidea edo bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea osatzen duten gertakizunen deskribapena.
      3. Gaitzesten zaion portaera ikasleari argi eta garbi jakinarazi zaiola ziurtatzea, zuzendu nahi den jokabidearen tipifikazioan portaera hori jasota dagoela azalduz.
      4. Ikasleak bere jokabidea onartzeko, ukatzeko, zehazteko edo azaltzeko egin dituen alegazioak edo adierazpenak, eta, hala badagokio, gurasoek edo legezko ordezkariek egin dituztenak, baita egon daitezkeen lekukoen deklarazioak ere.
      5. Zuzendariaren iritziz ikaslearen jokabidearekiko zirkunstantzia astungarririk, aringarririk, edo ikaslea errugabetzeko zirkunstantziarik ba ote dagoen ala ez.
      6. Ezarriko diren neurri zuzentzaileak. Neurri horiek hasierako egintzaren jakinarazpenean aukerakotzat jo direnak izango dira, ez besterik.
      7. Neurriak zer unetatik aurrera aplikatu behar diren. Neurriak inoiz ez dira aplikatuko Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Eskola Kontseiluaren aurrean erreklamazioak egiteko epea amaitu aurretik.
      8. Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Eskola Kontseiluaren aurrean aipatu erreklamazioa aurkezteko epea.
    2. Zuzendariak bere erabakia hartu beharko du entzunaldia egin eta hurrengo eskola-eguna amaitu aurretik. Zuzendariaren erabakia, hortaz, ikasleari eta, ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie.
    3. Zuzendariak hartutako erabakia helarazi beharko dio Ordezkaritza Organo Gorenari edo Eskola Kontseiluari eta ikastetxeko Irakasle Klaustroari, horren berri izan dezaten.
  • 173. Artikulua.- Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari jakinaraztea

    1. Neurria bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea zuzentzeko ezartzen den guztietan, idazki horren kopia bat helaraziko zaio dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari. Honako kasu honetan ere helaraziko zaio idazkiaren kopia: bizikidetzaren aurkako jokabidea zuzentzeko ezartzen bada, neurri zuzentzaileak ikastetxera bertaratzeko edo garraio- eta jangela-zerbitzuak erabiltzeko eskubidea aldi baterako kentzea badakar.
    2. Kasu horietan, neurria bete behar duten ikasleak Foru Aldundietako edo Udaletako Gizarte Zerbitzuen laguntza duten familietakoak badira, aplikatu zaien neurria Zerbitzu horiei helarazi beharko zaie, haren berri izan eta jarraipena egiteko aukera izan dezaten.
    3. Artikulu honetan xedaturikoa betetzearen ondorioz egiten diren jakinarazpen guztiak konfidentzialtasun-eskubidearen eta erreserba-betebeharraren babespean daude.
  • 174. Artikulua. Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Hezkuntza Batzordearen aurrean erreklamazioa jartzea

    Ikasleak edo, hala badagokio, haren gurasoek edo legezko ordezkariek eskatuz gero, Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak zuzendariak hartutako erabakia berrikusi ahalko du, eta, hala badagokio, dagozkion neurriak proposatuko ditu.

  • 175. Artikulua.- Eskola Kontseiluaren ebazpena

    1. Batetik, zein neurri aplikatu behar den erabakitzeko idazki arrazoitua eta, bestetik, ikaslearen edota, ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoen edo legezko ordezkarien erreklamazioan jasotako alegazioak kontuan hartuta, Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak neurri hori berretsiko du, betiere Araudi honetan aurreikusitakoaren araberakoa dela irizten badio; bestela, erabakia berriz aztertzea erabakiko du.
    2. Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak bere eskumenak eskuordetu ahalko dizkie ikastetxeak bere Barne Araudian ezarrita dituen ordezko batzordeei edo horretarako eratutako Batzorde bati (ulertu behar da eskuordetzea berezia dela kasu zehatz bakoitzerako, eta ez dela posible Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Eskola Kontseiluaren eskumenen eskuordetze orokor bat egitea batzorde baten alde, ikastetxeko Araudian), betiere Ordezkaritza Organo Goreneko kideek erabakia gehiengo osoz (Organoko, ez une horretan hor dauden, kide guztien erdia gehi bat) onartzen badute. Nolanahi ere, Ordezkaritza Organo Gorenerako edo Eskola Kontseilurako legez ezarritako gurasoen, ikasleen eta irakasleen proportzioak errespetatu beharko dira, eta horretarako boto haztatuko sistema ezarri ahalko da.
    3. Ordezkaritzako Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak gehienez ere hiru eguneko epean hartu beharko du bere erabakia.
  • 176. Artikulua.- Eskola Kontseiluaren akordioa jakinaraztea

    1. Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Eskola Kontseiluaren akordioaren ikaslearentzako edo, hala badagokio, haren gurasoentzako edo legezko ordezkari­entzako jakinarazpenak akordioaren eduki osoa adierazi beharko du. Jakinarazpenean erabakiaren arrazoiak adieraziko dira, zuzendariaren aurreko erabakia berresten nahiz berrikusten den aintzat hartu gabe, eta, era berean, Hezkuntzako Lurralde ordezkariari erreklamazioa aurkezteko epea adieraziko da.
    2. Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Eskola Kontseiluaren akordioa Lurraldeko Ordezkariari eta dagozkion Gizarte Zerbitzuei jakinaraziko zaie, betiere 35. artikuluan jasotako kasuetan.

8. Kapitulua.- Ohiz kanpoko prozedura


  • 177. Artikulua.- Ohiz kanpoko prozedura erabili beharreko kasuak

    Ohiz kanpoko prozedura honako kasu hauetan erabili beharko da:

    1. Zuzendu beharreko jokabidea osatzen duten ekintzak edo ekintza horien egilea nor izan den kaltetuak edo hirugarren pertsonek salatutakoaren bidez soilik ezagutzen direnean, edota zeinahi arrazoirengatik, ekintza nahiz egilea bistakoak ez direnean.
    2. Ikastetxez aldatzea proposatu behar den kasuetan.
    3. Zuzendariak, kasuaren inguruabarrak ikusirik, neurri zuzentzaile egokia hartzeko ohiz kanpoko prozedura egokiagoa dela iritzi duenean.
  • 178. Artikulua.- Ohiz kanpoko prozedurari ekiteko epea

    Zuzendariak prozedurari ekin beharko dio. Prozedurari idatziz ekin behar zaio, gehienez ere ikastetxeko bizikidetzaren kontrako jokabidea edo bizikidetza horretan kalte larriak eragiten duen jokabidea osatzen duten gertakariak ezagutu eta hiru egunetara.

    EBDk berehalakotasuna bilatzen du neurri zuzentzaileak ezartzeko, eta, horregatik, epe laburra igaro behar du zuzendu beharreko jokabidearen eta neurri zuzentzailearen ezarketaren artean. Halatan, agudo ez jokatuz gero, preskripzio moduko bat gertatuko da; hori guztia, jakina, delitua edo hutsegite penala egon daitezkeen kasuak alde batera utzita, zeren orduan Fiskaltzak esku hartu beharko bailuke. Praktikan, ordea, batzuetan prozeduraren hasierak daukan konplexutasunak honako hau ekar dezake: arrazoi bategatik edo besteagatik epeak igarotzea, ezer egin gabe edo inongo neurririk hartu gabe).

  • 179. Artikulua.- Hasierako egintzaren edukia

    Hasierako egintzak honako hauek ekarri behar ditu:

    1. Ikasleari leporatzen zaion jokabidearen azalpena; jokabide hori kontrakoak diren edo ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragin ditzaketen jokabideen artean egon daitekeeneko zehaztapena; eta neurri zuzentzaileak aplikatu behar izaneko aukera.
    2.  Izapidegilea izendatzea.
    3. Araudi honetan bertan aurreikusi diren eta aplika litezkeen bide alternatiboak erabiliz prozedura eteteko aukera.
  • 180. Artikulua.- Izapidegilea izendatzea

    1. Zuzendariak, ikastetxeko irakasleen artean, izapidegilea izendatuko du.
    2. Irakasle izendatuak izendapena onartu beharko du, betiere abstenitzeko araudizko arrazoirik gertatzen ez bada. Araudizko ziorik gertatzen bada, irakasleak izendapenari uko egin beharko dio.
    3. Izendapenetik kontatzen hasita egun bateko epean, izapidegileak abstentzio-idazkia aurkezten badu, emandako arrazoiak aztertu eta beste izapidegile bat izendatu beharko du zuzendariak, arrazoi justifikatuak daudela iritziz gero. Bestela, hasierako izendapena berretsiko du.
  • 181. Artikulua.- Jakinarazpenak

    1. Hasierako egintza, kasu guztietan, jokabide leporatuaren erantzule den ikasleari jakinaraziko zaio; baita, ikasle adingabea den kasuetan, haren gurasoei edota legezko ordezkariei ere.
    2.  Zuzendariak behin-behineko neurriak ezarriko balitu, ikasleari eta, ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko dizkie, betiere ohiko prozedurari buruzko 32. artikuluan zehaztu diren baldintzetan.
  • 182. Artikulua.- Izapidegilea errefusatzea

    1. Ikasleak edo, ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoek edo legezko ordezkariek izapidegilea errefusa­tu ahal izango dute, betiere izapidegileari uko egiteko arauzko arrazoietako bat gertatzen bada.
    2. Mintzagai dugun jazoera gertatuko balitz eta izapidegileak uko egiteko arrazoiak onartuko balitu, izapidegile berria izendatuko litzateke. Izapidegileak ez baditu onartzen ezesteko arrazoiak, zuzendariak bi aldeek emandako arrazoiak aztertu eta —aldez aurretik egoki iritzitako txosten eta aholkuak jasota— hiru eguneko epean ebatzi beharko du.
    3. Zuzendariaren ebazpena ikasleari edota, ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinaraziko zaie. (EBDk ez du zehazten eperik, baina, nolanahi ere, epe laburra izan behar du).
  • 183. Artikulua.- Izapidegilearen jardunak

    Izapidegileak ofizioz gauzatuko ditu ikasle interesdunari leporatzen zaion jokabidea osatzen duten gertakariak ezagutzeko eta egiaztatzeko egoki deritzon ikerketa guztiak. Era berean, kontuan izan beharko ditu ikasleak entzunaldiaren aurretik ekar ditzakeen alegazioak, agiriak edo epaiketarako zeinahi elementu.

  • 184. Artikulua.- Fiskaltzari jakinaraztea

    1. Izapidegileak jokabide nahiz gertakari egotziak delitutzat edota falta penaltzat har daitezkeela uste badu, halaxe jakinarazi beharko dio zuzendariari, hala badagokio, kasua Fiskaltzaren eta Hezkuntzako Ikuskaritzaren esku jartze aldera.
    2. Ikaslea adingabea bada, Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako ondorioak betetze aldera, ondoko hauek jakinarazi beharko dira halaber:
      1. Hala bada, hezkuntzaren eremuan jokabideak zuzendu izana.
      2. Hala bada, baketzea gertatu izana.
      3. Hala bada, konponketa gertatu izana edo konpontzeko konpromisoa hartua egotea.
    3. Fiskaltzari igorritako jakinarazpenaren kopia bidaliko dio zuzendariak dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari.
  • 185. Artikulua.- Entzunaldirako zitazioa

    1. Izapidegileak ikaslea zitatuko du entzunaldia egin dezan. Ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoei edo legezko ordezkariei ere jakinaraziko die. Zitazioan, entzunaldiaren eguna eta ordua zehaztuko dira. 33.3 artikuluan zehaztutako kasuetan, ikaslearen gurasoei edo legezko ordezkariei hitzordua emango zaie. (Oro har, aski izango da adingabearen gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazpena bidaltzea; halere, salbuespenez, eta kasuaren larritasun handiagoa ikusirik, hitzordua ere bidali beharko zaie, ez soilik jakinarazpena, 33.3 artikuluan aurreikusitako kasuetan).
    2. Zitazioarekin (eta, EBDk berariaz hala ez badio ere, jakinarazpenarekin ere bai) idatzi bat bidaliko da, eta honako hauek agertuko dira bertan:
      1. Ikasleari leporatzen zaion jokabidearen azalpena.
      2. Kontrakoak diren edo ikastetxeko bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideetako batekin bat datorren.
      3. Ikasleari leporatzen zaion jokabidearen izaera kontuan harturik aplika litezkeen neurriak, Araudi honetan zehaztu direnen artean.
      4. Dagokion neurria aplikatuko den erabakitzeko eskumena duen organoa eta organoari ahalmen hori esleitzen dion araua.
      5. Kontrako proba-baliabideak proposatzeko aukera.
  • 186. Artikulua.- Entzunaldiaren izapidea

    1. Entzunaldiaren izapidea gauzatzeko, 33. artikuluan ohiko prozedurari buruz esandakoa aplika daiteke.
    2. Gainera, ikasleari eta, ikaslea adingabea bada, haren gurasoei edo legezko ordezkariei prozedurako agiri guztiak erakutsi behar zaizkie –betiere indarrean dauden legeek ezartzen duten zuhurtasunaz– egoki deritzotena alega dezaten eta egoki deritzeten froga-bitartekoak proposa ditzaten.
  • 187. Artikulua.- Ebazpen-proposamena

    1. Entzunaldiaren izapidea amaitutakoan, izapidegileak frogak —aldez aurretik zeudenak, bereziki lekukoen deklarazioak, eta ikasleak edo guraso edo legezko ordezkariek aurkeztu ahal izan dituztenak— balioetsiko ditu, baita aurkeztutako alegazioak ere; gertakizunak argitzeko eta balioesteko beharrezko iritzitako jardunak gauzatuko ditu, eta ondorioren bat ateratzen duenean, ebazpen-proposamena idatzita aurkeztuko du.
    2. Proposamena idatzi ostean, horren berri emango zaio ikasleari. Horretarako, entzunaldirako ezarri diren epe nahiz baldintza beretan deituko zaio, berriz, ikasleari. Alegazio berririk izanez gero, jaso egingo dira, eta proposamena zuzendariari helaraziko zaio, aldaketarik gabe eta jasotako alegazio berriekin batera (ulertu behar da ikaslearen edo, hura adingabea denean, haren gurasoen edo legezko ordezkarien entzunaldian, onartu den ebazpena jakinarazten zaienean, haiek beste alegazio batzuk aurkez ditzaketela, eta izapidegileak, haiek ikusita, ez dezake hasieran hartutako ebazpena alda, baizik eta aipatu alegazioak ebazpenari gehitu, eta zuzendariari aurkeztu behar dizkio guztiak).
  • 188. Artikulua.- Ohiz kanpoko prozedura amaitzeko epea

    1. Ohiz kanpoko prozedurari ekingo zitzaiola interesdunari eta, hala balegokio, interesdunaren gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi zitzaien egunetik zenbatzen hasita, gehienez ere hamabost eguneko epean amaitu beharra dago ohiz kanpoko prozedura.
    2. Bi asteko epe horri abstentzioak edo arbuiatzeak ebazteko erabili diren egunak gehituko zaizkio, baita ikasleak, haren gurasoek edo legezko ordezkariek eragin dituzten eta beharrezkoak ez diren atzerapenetan galdu diren egunak ere.
    3. Ikertu beharreko ekintzen konplexutasunak edo antzerako inguruabarrek hala eskatuko balute, zuzendariak gehienez ere hamar egunez luzatu ahal izango du prozedura amaitzeko epea.
    4. Epea luzaturik ebazpen proposamenik izango ez balitz, prozedura igarotzat joko da, betiere interesdunak edota haren gurasoek edo legezko ordezkariek eragindako atzerapenek sortua ez bada. Igarotze horrek ez du eragotziko delitu edo falta penaltzat har daitezkeen gertakariak edo ez-egiteak Fiskaltzari jakinarazi beharra, betiere zigor arloan gertakaria edo ez-egitea preskribatu ez bada.
  • 189. Artikulua.- Espedientearen ebazpena eta jakinarazpena

    1. Ebazpenak arrazoitua izan beharko du beti (hau da, haren zergatiak azaldu behar dira), eta honako hauek bildu beharko ditu: ikasleari leporatu zaizkion gertakizunak; neurri zuzentzailea(k) ezartzeko arrazoiak; erantzukizuna aldatzen duten zirkunstantziak, hala badagokio; neurrien edukia eta neurriak zer unetatik aurrera aplikatuko diren; erreklamazioa zer Organori aurkeztu behar zaion, eta azken hori aurkezteko epea.
    2. Ikasleari eta, hala badagokio, ikaslearen guraso edo legezko ordezkariei ebazpenaren jakinarazpena helaraziko zaie.
    3. Ebazpen hori Ordezkaritza Organo Gorenari edo Eskola Kontseiluari eta irakasleen klaustroari zuzendariak egoki deritzon moduan jakinaraziko zaie.
    4. 35. artikuluan zehaztu diren kasuetan, Hezkuntzako Lurralde Ordezkariari eta, hala badagokio, dagozkion Gizarte Zerbitzuei helaraziko zaie ebazpena.
  • 190. Artikulua.- Zuzendu beharreko ikasle-jokabideen hedapena

    1. Halaber, jokabide desegokiak eta bizikidetzarako larriki kaltegarriak izango dira ikasleek Kooperatibako eskola-esparrutik kanpo, jantoki- eta garraio-zerbitzuak gauzatzean egiten dituztenak, eta Kooperatibak programatutako jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpoko jardueretan egiten dituztenak, nahiz jarduerak federatuak izan edo ez, nahiz eta jarduerak edo zerbitzuak zuzenean Kooperatibak kudeatuak edo berak kontratatukoak izan. Zirkunstantzia horiek ez dira eragozpen izango, bada, aipatu jokabideak Barne Araudi honetan ezarritako prozeduren bidez zuzen daitezen.
    2. Jokabideak zuzentzeko Araudi honetan jasota dauden Prozedurak berdin aplikatuko zaizkie ikasleei, baldin eta horien jokabideek kausa-efektu harreman nabari bat badute eskola-bizitzako jarduerekin.

VII. Titulua: Gurasoak


  1. Kapitulua.- Ikasleen onarpena

  • 190. Artikulua. Ikasleak onartzeko prozedur

    1. Ikasleak onartzeko prozesuak kontuan izango ditu beti beren seme-alabentzat ikastetxea aukeratzeko gurasoek edo legezko ordezkariek duten eskubidea.
    2. Aipatu prozesua hasi aurretik, Orereta Ikastola Kooperatibak beharrezko informazioa emango die bertan bazkide gisa sartzeko eta beren seme-alabak eskolatzeko interesa duten gurasoei edo legezko ordezkariei, Kooperatiba Elkartearen hezkuntza-eredua, haren berezko izaera, haren Hezkuntza Proiektua, eta eskubideak eta betebeharrak ezagut ditzaten.
    3. Hura onartzen dutenek, hala badagokio, sozietate kooperatiboan sartzeko beharrezko eskaera egingo dute, gurasoen kooperatibako bazkide aktibo edo erabiltzaile izateko.
    4. Artezkaritza Kontseiluak onartu edo baztertu egingo du eskaera, sozietatearen estatutuen arabera, eta eskatutako eskolatze mailan dagoen toki kopurua hala nola itundutako ikastetxeetarako indarrean dagoen matrikulatze-araudia kontuan hartuta.
  • 191. Artikulua.- Matrikulatzeko prozedura

    1. Orereta Ikastolako Irakaskuntza Kooperatibak ez badauka behar beste toki jaso dituen eskaera guztiei erantzuteko, indarreko legeria orokorrak ezartzen dituen irizpideak edukiko dira kontuan.
    2. Orereta Ikastolako Irakaskuntza Kooperatibako Artezkaritza Kontseiluak dauka Kooperatiban ikasleak matrikulatzeko ardura.
    3. Zuzendari Nagusia da prozesuaren garapenaren arduraduna, eta Artezkaritza Kontseiluari eman behar dio informazioa. Eta, era berean, Hezkuntza Administrazioari eta Eskola Kontseiluari jakinarazi behar die prozesuaren emaitza, indarreko araudiaren arabera.

2. Kapitulua.- Ikasleen Gurasoen eskubide eta betebeharrak


  • 192. Artikulua.- Ikasleen gurasoen eskubideak

    Gurasoek, ikasleen eta Kooperatibaren eskola-zerbitzuen jasotzaileen legezko ordezkariak diren aldetik…. eta bazkide gisa dituzten eskubideen murrizketarik gabe, honako eskubide hauek dauzkate:

    1. Beren seme-alabek heziketa integral bat jaso ahal izatea, hark beren ikaskuntzaren eta prestakuntzaren protagonista bihurtzen dituela, Kooperatibaren izaera propioarekin eta haren gizarte-xedearekin bat, Araudi honen 111. artikuluak (Irakaskuntza Kooperatibako ikasleen oinarrizko eskubideei dagokiena) ezartzen duen bezala… indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritako esparruan eta xedeetan.
    2. Ikastetxearen funtzionamendua ezagutzea oro har, eta, era espezifikoan, beren seme-alabak eskolatuta dauden mailetan eta taldeetan.
    3. Harremana edukitzea Tutoreekin eta Irakasleekin, beren seme-alaben prestakuntza integralean laguntzeko, elkarrizketaz eta komunikazio-sistemaz osatutako programaren barruan, eta informazioa jasotzea beren seme-alaben bilakaera akademikoaz eta eskolako martxaz, haien errendimenduaz eta jokaeraz, eta haien prestakuntzari eragin diezaioketen gaiez edo egoerez.
    4. Informazioa jasotzea, aldez aurretik, beren seme-alabek ohiko eskola-esparrutik kanpo egingo dituzten jarduera osagarriez (irteerak, bisitaldiak, egonaldiak, etab.).
    5. Dagozkion eskaerak eta kexuak aurkeztu ahal izatea, idatziz, irakasleei edo Kooperatibako Gobernu Organoei, beren seme-alaben heziketa-prozesuari buruz, eta haiek Kooperatibako edozein jardueratan jasotzen duten arretari eta zainketari buruz, Araudi honetan ezarrita dauden bideei eta Zuzendaritzak jarritako arauei jarraituta.
    6. Beren seme-alabak eskolatuta dauden ikasgelako gurasoen ordezkariak hautatzea edo berak hautatuak izatea, eta orobat egitea Eskola Kontseiluko partaidetza-organoan edo indarreko legeriak eskatzen duen partaidetza-organoan.
    7. Kooperatibako gelak erabiltzea, beren seme-alaben heziketa-prozesuak ezagutzeko bilerak egiteko edo prozesuok hobetzeko, aurrez zuzendaritzari jakinarazita.
    8. Kooperatibako instalazioak erabiltzea, haren heziketa-lana eragozten ez duten eskolaz kanpoko jarduerak egiteko, zuzendaritzak aurrez baimenduta, eta Artezkaritza Kontseiluak ezarritako baldintzetan.
    9. Banantzea edo dibortziatzea gertatuz gero, eta betiere bi gurasoek guraso-agintea atxikitzen dutenean, bazkide izaera gordetzen duen bikotekideak jasotzen dituen jakinarazpen guztiak jasotzea, honako gai hauen inguruan: semearen edo alabaren emaitza akademikoak, urteko programazioa, zerbitzu osagarriak edo antzekoak, eta, halakorik balitz, ezohiko gastuak ere onartzea.
  • 193. artikulua.- Ikasleen gurasoen erantzukizunak

    Gurasoek, ikasleen legezko ordezkariak diren aldetik…. eta sozietatearen estatutuek bazkide gisa ezartzen dizkieten betebeharrez gainera, honako erantzukizun hauek dauzkate:

    1. Beren seme-alaben heziketan dagozkien betebeharrak onartzea, eta, horregatik, Kooperatibako estamentuekin eta talde profesionalekin elkarlanean aritzea, hartan aktiboki parte hartzeko.
    2. Eskolako eta eskolaz kanpoko jardueretarako beren seme-alabek behar dituzten materialak ematea haiei.
    3. Banakako ikaste-zereginak —beren seme-alabei irakasleek jarritako etxeko lanak— egiten direla gainbegiratzea, eta ikasteko ohiturak eta jakintzarekiko gustua hartzen laguntzea beren seme-alabei.
    4. Kooperatibaren Heziketa Proiektuaren edukiekiko eta balioekiko, eta, batik bat, euskararen ezagutzarekiko eta erabilerarekiko jarrera positiboak bultzatzea beren seme-alabengan, bereziki norberaren etsenpluarekin, Proiektuan esplizituki adierazitako helburuen arabera.
    5. Beren seme-alabei eta haien inguruneari buruzko informazioa ematea Tutoreari edo, hala badagokio, Zuzendaritzari, horiek eskola-prozesuan eman beharreko orientabidea eta laguntza errazteko.
    6. Kooperatibako pertsonenganako, estamentuekiko eta taldeekiko errespetua bultzatzea beren seme-alabengan, eta, kritika egitea beharrezkoa izanez gero, hura behar den bidetik egiten irakastea, beti ere pertsonak errespetatzen direla eta haien irakaste-lana aintzat hartzen dela.
    7. Beren seme-alabek eskolako materiala, altzariak eta instalazioak errespetatzen eta ongi erabiltzen ikasteko elkarlanean aritzea Kooperatibarekin, eta, hala badagokio, beren seme-alabek egindako kalteak ordaintzea.
    8. Tutoreek deitutako elkarrizketetara eta, orobat, Zuzendaritzak, etapa-arduradunek edo gurasoen ordezkariek berariaz deitutako bileretara edo informazio-saioetara joatea.
    9. Bisita- eta elkarrizketa-orduak eta -tokiak, sartzeko eta ikasleak jasotzeko ezohiko prozedurak, eta eskola-bizitzaren zein Kooperatibako zerbitzuen funtzionamendu egokirako ezarritako gainerako arauak errespetatzea, eta, bereziki, eskola-orduetan eta eskolaz kanpoko jarduerenetan eskola-moduluetara ez sartzea, aurretiazko baimenik gabe.
    10. Beren seme-alabak ongi garbituta bidaltzea eskolara, haien gizalegea eta osasun ona zaintzen direla.
    11. Beharrezkoa denean, aurrez abisu ematea eta beren seme-alabek eskolara huts egindako eta berandu heldutako egunen zuribideak aurkeztea tutoreari eta, hala badagokio, Zuzendaritzari, haiek onar ditzaten.
    12. Kooperatibako kide anitzeko organoetan gurasoen ordezkari gisa hautatua izatea onartzea.
    13. Barne Araudi hau, eta Batzar Nagusitik, Artezkaritza Kontseilutik eta Zuzendaritza taldetik datozen gainerako funtzionamendu-arauak eta -jarraibideak errespetatzea.
  • 194. Artikulua.- Ikasleen gurasoen eta Kooperatibako kide bakarreko organoen arteko harremana

    Tutorearekin edo Etapa Zuzendariarekin elkarrizketa bat nahi izanez gero, zuzendaritza- taldeak urteko programan ezarritako egunetan eta orduetan eskatuko dute bilera gurasoek, honako arau hauei jarraiki:

    1. Ikasturtearen hasieran eta aldaketaren bat den guztietan jakinaraziko die zuzendaritza-taldeak bisita- eta elkarrizketa-egutegia gurasoei. Eta telefonoz edo beste edozein moduz komunikatzeko arauak ere jakinaraziko dizkie.
    2. Batik bat irakaskuntza- eta pedagogia-funtzioekin lotutako arazoak argituko dituzte Tutoreak eta Etapa Zuzendariak, eta ikasleen bizikidetzarekin eta jokabidearekin lotutakoak ere bai.
    3. Beharrezko aurrerapenaz eskatu beharko dituzte gurasoek Tutoreari edo Etapa Zuzendariari egin beharreko bisitak, eta, ahal bada, ohar idatzi baten bidez.
  • 195. Artikulua.- Gertakarien edo jokabide-arazoen aurrean erabili beharreko prozedura

    Ikasleen edozein gertakari edo jokabide-arazo bada eta beren seme-alabei eragiten badie, gurasoek honako prozedura honi jarraituko diote:

    1. Lehenik ikasleari esleitutako Tutorearekin hitz egin, arazoa konpontzen saiatzeko.
    2. Tutoreak konpontzerik ez badu, Etapa Zuzendariarekin elkarrizketa bat izateko eskaera egin.
    3. Etapa Zuzendariak ere konpontzerik ez badu, gurasoek Zuzendaritza Pedagogikora edo Orokorrera jo dezakete, edo sortu den arazoa aztertu behar duen organo espezifikora, aurrez Kooperatibako idazkaritzan eskatuta.

3. Kapitulua.- Ikasleen gurasoen partaidetza ikastetxean


  • 196. Artikulua.- Sozietate Kooperatiboa da ikastetxeko ikasleen guraso guztien elkartea

    Daukan izaera kontuan hartuta, esan daiteke Kooperatiba ikastetxeko guraso guztien elkartea dela. Kooperatibak berak sortu zuen elkartea, gurasoen seme-alaben hezkuntza-beharrak elkarlanean konpontzeko. Kide guztiek maila berdinean onartzen dituzte Kooperatibako bazkide gisa dagozkien eskubideak eta betebeharrak.

  • 197. Artikulua.- Ikasgela-ordezkariak

    Ikasle-talde edo ikasgela bakoitzeko gurasoek ordezkari bat izango dute, eta, beraren bidez, taldearen proposamenak edo eskaerak egingo dituzte, eskola-zerbitzuen garapena eta zerbitzuok hobetzeko, urteko planaren garapenari buruz aldian behin informazioa jasotzeko, eta, halaber, Artezkaritza Kontseiluak, Zuzendaritza Taldeak edo Taldearen Tutoreak egoki iritzitako edozein egoeraren berri jasotzeko.

  • 198. Artikulua.- Talde- edo ikasgela-ordezkaria hautatzea

    1. Ikasturte bakoitzaren hasieran, urteko planaren berri emateko gurasoek egiten duten lehen bileran, ikasgelako ordezkariak hautatuko dira aipatu ikasturterako. Hautagairik ez bada, tutoreak zozketa bat egingo du.
    2. Ezingo dira ikasgelako ordezkari izan Kontseilu Errektoreko, beste organo sozial batzuetako edo Zuzendaritza Taldeko kide diren bazkideak.
  • 199. Artikulua.- Ikasgela-ordezkarien Ziklo Kontseilua. Osaera

    Eskola-ziklo bakoitzak ordezkarien Kontseilu bat izango du, eta Zikloko taldeen ordezkari guztiek osatuko dute.

  • 201. Artikulua.- Talde- edo ikasgela-ordezkariaren funtzioak

    Gela-ordezkariek honako funtzio hauek dauzkate:

    1. Urteko planaren garapeneko ildo orokorren informazioa jasotzea, eta ikustea ea plana nola egokitzen den aurreikusitako hiru hilez behingo adierazleetara, batik bat errendimendu akademikoan, orientazioan, bizikidetzan eta berariaz ezarritako hobekuntza-arloetan.
    2.  Taldean sortzen diren gaiak eta iradokizunak tutoreari edo, hala badagokio, etapako zuzendariari edo Ikasketaburuari aurkeztea, urteko irakaskuntza-plana, orientabide- eta bizikidetza-planak, eta jarduera osagarrizko planak hobeto garatzeko, eta mailako helburuak zuzen betetzeko.
    3. Taldean sortzen diren gaiak eta iradokizunak aurkeztea Zuzendaritza Taldeari, etapako zuzendariaren edo ikasketaburuaren bitartez, urteko plana hobeto garatzeko, eta mailako helburuak betetzeko, honako alor hauei dagokienez: baliabideen antolamendua eta kudeaketa, eta zerbitzu osagarrien alorrean, eskolaz kanpoko jardueren alorrean eta arlo instituzionalean.
    4. Zuzendaritza Taldeari ekimenak eta iradokizunak aurkeztea, eta curriculumeko hizkuntza-helburuen arabera Kooperatiban euskara ikastea eta erabiltzea bultzatuko duten ekintzen garapenean laguntzea, ikasleen arteko elkarlana eta Hezkuntza Proiektuan esplizituki adierazitako balioak garatzeko.
    5. Familiei eta, hala badagokio, ikasleei eman beharreko orientazio-hitzaldien edukiei buruzko proposamenak aurkeztea Zuzendaritza Taldeari, gai hauen inguruan: ikasleen bilakaera-prozesua, hezkuntza-sistemako aldaketak, berrikuntza metodologikoak, etab.
    6. Tutoreak edo Zuzendaritzak emandako erantzunez eta gaiez informazioa ematea taldeari.
      1. Egoki iritzitako talde- edo ikasgela-bilerak deitzea, Tutoreak dei ditzakeenak alde batera utzita, eta jorratutako gaien informazioa ematea Tutoreari edo, hala badagokio, Zuzendaritzari.
      2. Ordezkarien Kontseiluaren bileretara joatea, eta jorratutako gaien berri ematea bere taldeko gurasoei.

    Baliabideak:

    1. Ikasgela-ordezkariek berek ordezkatzen duten ikasgelako ikasleen guraso guztien zerrenda edukiko dute ikasturte bakoitzaren hasieran.
    2. Ikasgela-ordezkariek Kooperatibako administrazioaren laguntza edukiko dute beren funtzioak egoki betetzeko.
    3. Ikasgela-ordezkariek posta elektronikoko helbide bat edukiko dute, halaber, berek ordezkatzen dituztenekin eta Kooperatibako arduradunekin erraz komunikatzeko.

VIII. Titulua: Barne araudia egiteko eta onartzeko prozedura


  • 202. Artikulua.- Artezkaritza Kontseiluak Barne Araudiarentzat egindako proposamenaren formulazioa eta onarpena

    Kooperatibako Artezkaritza Kontseiluari dagokio:

    1. Barne Araudiaren eta geroagoko eguneratzeen eta aldaketen formulazioak erabakitzea.
    2. Barne Araudiaren hasierako formulazioari dagokionez, proposamena egiteko eta hezkuntza-komunitateko estamentuek parte hartzeko prozedura ezartzea, Zuzendaritzarekin elkarlanean.
    3. Barne Araudiarentzat proposamenaren aurrerapena eta zuribidea aztertzea eta onartzea, dagozkion atalak hezkuntza-komunitateko talde guztiei aurkezteko eta talde horien partaidetzari eta ekarpenei bide emateko.
    4. Barne Araudiari buruzko proposamena onartzea, Kooperatibako Batzar Nagusiari eta, gero, Hezkuntza Batzordeari aurkezteko. Eta, behar izanez gero, beste proposamen bat aztertzea eta onartzea.
  • 203. Artikulua.- Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea Barne Araudiaren formulazioan eta onarpenean

    1. Zuzendaritzak Barne Araudiari buruzko proposamena formulatzeko edo gaurkotzeko eta egokitzeko arrazoien berri emango die hezkuntza-komunitateko estamentuei, eta horiek beren ekarpenak egingo dituzte ezarriko diren prozedurez baliatuta.
    2. Hezkuntza-komunitateak Barne Araudiarentzat proposamenaren onarpenean hartuko du parte, Hezkuntza Batzordean dituen ordezkarien bitartez.
  • 204. Artikulua.- Kooperatibako Batzar Nagusiak Barne Araudiari buruzko proposamena onartzea

    Batzar Nagusiak Artezkaritza Kontseiluak Barne Araudiarentzat proposatutako formulazioa eztabaidatu eta, egoki baderitzo, ontzat emango du, Hezkuntza Batordeari aurkezteko, indarreko legeriari jarraiki.

    Deialdiaren egunean, Artezkaritza Kontseiluak Barne Araudiarentzat proposatutako testu osoa eta proposamenaren azalpen-txostena bazkideei emango zaizkie.

    Barne Araudiari buruzko proposamena onartzeko eta etorkizunean aldaketak, moldaketak edo inplementazioak gauzatzeko, nahitaezkoa izango da bertaratutako kideen baliozko botoen erdia baino gehiago aldekoak izatea. Ildo horretan, boto zuriak eta abstentzioak ez dira kontuan hartuko, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 36.1 artikuluak xedatutakoarekin bat.

  • 205. Artikulua.- Eskola Kontseiluak Barne Araudia onartzea

    BA-ren behin betiko proposamena eta aldaketak, moldaketak edo egokitzapenak onartzea Hezkuntza Batzordearen eskumena da. Organo horrek Artezkaritza Kontseiluaren proposamenei buruzko erabakiak besterik ez ditu hartuko.

    Hezkuntza Batzordeari dagokio Barne Araudiari buruzko behin betiko proposamena eta aldaketak, moldaketak zein egokitzapenak onartzea.

    Artezkaritza Kontseiluak Barne Araudia eta geroagoko aldaketak, egokitzapenak eta inplementazioak ontzat emateko, nahitaezkoa izango da bertaratutako kideen baliozko botoen erdia baino gehiago aldekoak izatea.

  • 206. Artikulua.- Kooperatibako Batzar Nagusiari Barne Araudia onartzeko prozesuaren emaitzaren berri ematea

    Artezkaritza Kontseiluak, egoki deritzon epean, Barne Araudia onartzeko prozesuaren emaitzaren berri emango dio Batzar Nagusiari. Orduan, Batzar Nagusiak kasuan kasuko erabakiak hartuko ditu.


Azken xedapenak


  • 1.- Interpretazioa.

    Zuzendaritzak dauka Araudi hau aplikatzeko ardura, eta titularrak nahi duenean berrikus dezake, Irakaskuntza Kooperatibak bere helburu soziala eta Hezkuntza Proiektua gauzatzeko dauzkan beharretara egokitzeko. Kasu horretan, legez ezarritako organoen onarpenera makurtuko ditu proposatutako aldaketak.

  • 2.- Datuen Babeserako Lege Organikoa, Lan Arriskuen Prebentziorako Legea eta beste batzuk

    Kooperatibako langile guztiek berariaz onartzen dute Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoaren, Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen eta aplikagarri den beste edozeinen inguruko arauak betetzea eta haietara makurtzea, Araudi honetan, Estatutu Sozialetan eta Hezkuntzari dagozkion Araudietan (DBLO, LOE) jasotako xedapenak betetzeari dagokionez lehenago azaldutakoaren kalterik gabe.

  • 3.- Indarrean sartzea

    Eskola Kontseiluak eta Kooperatibako Batzarrak proposamena onartutakoan sartuko da indarrean Araudi hau.