HIZKUNTZAK
  • Bazkidetzak

    Ohiko bazkidetzak: Ikastolen Elkartearekin eta Konfekoop erakundeekin, aipagarrienak.

    Oiartzo Batxilergo Ikastola Fundazioko bazkidea da Orereta Ikastola, Haurtzaro Ikastola Koop. Elk.rekin batera. Orereta Ikastolak Oiartzo Batxilergo Ikastolaren %75aren jabegoa du, Haurtzarok %25arena.

    Horrez gain, Orereta Ikastolak ondorengo erakundeetako bazkide egitea erabakia du:

    • Goiener Koop eta Nafarkoop. Energia berriztagarrien erakundea Orereta Ikastolaren elektrizitate guztiaren hornitzaile bihurtu zen eta, gainera, Nafarkoop-i DBHko teilatua laga zitzaion plaka fotoboltaikoen inbertsioa egin zezan. Inbertsio eta plaka horien onuradunak dira Orereta eta Oiartzo Ikastolak (elektrizitate gastuan beherapena dute plakak instalatzen uzteagatik).
    • Izarkom komunikazio kooperatibako bazkide da Orereta Ikastola.
    • Ekiherri. 2023.12.01an egin zen Orereta Ikastola herriko erakunde horretako bazkide, 2023.03.29ko Artezkaritza Kontseiluaren bileran horrela erabakita.