Aurten seigarrenez, Orereta Ikastolak Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu du; ohi bezala, Gau Beltza eta Euskararen Eguna lotzeko asmoz, pasa den urriaren 31tik abenduaren 3ra. Herriko DBHko ikasleek eta 16 urtetik gorako beste edozein herritarrek dute aipatu lehiaketan parte hartzeko aukera eta 100 lanetik gora jaso dira aurtengo edizioan. San Tomas bezperan ezagutu genituen irabazleen izenak eta banatu genizkien sariak. Zorionak garaileei eta eskerrak parte-hartzaile denei! Segidan duzue saritutako lanak irakurri eta ikusteko aukera. Gozatu!
LAN SARITUAK
(MIKRO)IPUINAK
- DBH1-DBH2ko ikasleen kategoria: “Zu, ondo zaude?” (Maialen Velasco)
- DBH3-DBH4ko ikasleen kategoria: “Itxi begiak” (Uxue Piris)
- 16 urtetik gorakoen kategoria: “Ez zaitut ezagutzen” (Miren Usabiaga)
IKUS-ENTZUNEZKOA: “Iluntxoren kondaira” (Lain Lopez)