COVID-19aren eraginez, hala dagokien erakundeen jarraibideak aintzat hartuz, plangintzak moldatu eta erabakiak hartu ditugu Orereta Ikastolan.
Uztailean aurreratu bezala, hiru ziren ikasturteari ekiteko agertoki posibleak: ohiko jarduna, jardun mistoa eta urrutiko ikas-irakaskuntza. Lehen agertokian ekingo diogu ikasturteari: ikasle guztiak Ikastolara etorriko dira COVID-19aren zabaltzea ekiditeko neurri, irizpide eta protokoloak errespetatuz.
2020-21 ikasturtea antolatu ahal izateko plangintza egitean honako helburuak eta ildoak izan ditugu kontuan:
- Ikastolako ikasle, langile eta familia guztien osasuna babestea
- Osasun, Lan eta Hezkuntza Sailek ezarritako araudia eta dekretuak betetzea
- Ikastola gisa dugun eginkizunari erantzutea, ikasleen hezkuntza-premiei eta garapen pertsonalari modu osoan erantzunez, eta bitartekoak horretara egokituz
- Ikastolako familien kontziliazioa eta antolaketa erraztea
- Ager daitekeen edozein egoera posibletarako prestatzea langileak zein ikasleak
COVID-19ak baldintzatuko duen 2020-21 ikasturteari buruz eskura dugun informazio guztia webguneko COVID-19 atalean dago. Egoera aldakorra izan daitekeenez, hor joango gara guztia biltzen eta eguneratzen. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jo Ikastolako idazkaritzara (943 52 03 97 / idazkaritza@oreretaikastola.eus).