HIZKUNTZAK

Pertsonak dira funtsezko euskarria, elementu berizgarri dira haien ezgutzak, gaitasunak eta inplikazioa.

Azpielementu hauek ditu:

  • Pertsonak nola erakartzen, hautatzen, ordaintzen eta artatzen ditugun
  • Pertsonen ezagutza, konpetentziak eta talentua nola zaintzen eta garatzen ditugun
  • Pertsonen konpromisoa eta motibazioa nola bultzatzen dugun
  • Pertsonen lidergo-gaitasuna nola areagotzen dugun
  • 1. Pertsonak nola erakartzen, hautatzen, ordaintzen eta artatzen ditugun

    Ikastolak ikaslearen pertsona eredua idatzia du eta horri erantzuteko behar dituen profesionalen profilak idatziak ditu postu bakoitzerako.

    Hautaketa prozesua webgunean du erakundeak eta enpresa batzordeak adostutakoa da Ikastolen lan hitzarmenean araututakoari jarraituz.

    Laneko arriskuen prebentzio Quironprevencion erakundearekin dugu hitzartuta. Langile atariaren Lan arloa atalean dugu, lankideok eskura izan behar dugun informazio osoa. Bertan ikusi ahalko denez arrisku psikosozialeko ebaluaketa ere topatu dezakegu.

    PKF ATTEST erakundearen aholkularitza dugu hitzartuta Datuen Babesen kudeaketarako. Langileek alor honi lotuta betebehar eta jakin behar duten informazioa ere langile atarian dugu zehazki hemen.

    Ikastolak harrera plana, kooperatibako Estatutuak, barne araudia, arrisku penalen prebentziorako eredua, eta hainbat politika eta laguntza gidaliburuak eskuragarri ditu langile atarian.

    Ikastolak Moral-jazarpena ekiditeko protokoloa, Sexu-jazarpena ekiditeko protokoloa eta Berdintasun planak adostuak ditu.

     

  • 2. Pertsonen ezagutza, konpetentziak eta talentua nola zaintzen eta garatzen ditugun

    Pertsonaren garapenari lotuta Solasean dugu martxan.

    Langilearen agur plana ere idatzia dugu zuzendari atarian, Ikastolarekin harremana eteten bada lanaren ebaluazioaren prozedura , erretiroaren kasuan eskertza nola egiten dugun eta IKT arloko erabiltzaileen kudeaketa lantzen da.

    Langilearen baliabide teknologikoei dagokionean bide orri digitala diseinatu eta onartu genuen. Bertan Ikastolak IKTeei lotuta jarriatu beharreko estrategia definitzen da (JON, esteka eta azalpen xeheagoa)

    Horri lotuta, zerbitzarien egokitzea eta langileen ordenagailu flota berritzea gauzatu da.

    Inika hezkuntza plataforma erabiltzen dugu eta karpeta sistemari dagokionean software librean oinarritutako Next Cloud softwarea erabiltzen dugu.

  • 3. Pertsonen konpromisoa eta motibazioa nola bultzatzen dugun

    Esaiozu da Ikastolako langileen aintzatespen plana.

    Informazioari eta gardentasunari garrantzi handia ematen diogu, horregatik azken urteetan esfortzu handia egin dugu arlo honetan. Langile ataria sortu dugu eta bertan eta informazio praktiko atalean ohikoan behar duen aplikazio eta informazioak ditu. Astero, asteko oharrak bidaltzen ditugu langileek behar duen informazioa partekatuz. Gainera, besteak beste egoera ekonomikoaren berri ematen dugu klaustroetan.

    Urte hauetan ekipoen profesionalizaziorako urratsak eman ditugu pertsona hauen profil eskaera aldatu eta kontratazio berriak eginez:

    • Eskolaz Kanpoko Arduradun perfila
    • Komunikazio Arduradun-Idazkari perfila
    • Zerbitzu arduradun perfila
    • Pertsonen kudeaketa arduradun perfila
    • Ekimen arduradun perfila
    • Berrikuntza ardurdun perfila
    • Berrikuntza erreferente perfila

    Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu eta Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko ikerketa eta transferentzia (I+T) taldeak garatu duen  Bateratzen proiektuan parte hartzen dugu. Bateratzen erakundeei pertsonen ongizatea eta erakundearen errendimendua lerrokatzeko ingurune bat sortzen lagundu nahi dien proiektua eta metodologia da.

  • 4. Pertsonen lidergo-gaitasuna nola areagotzen dugun

    Egitura horizontalarago urratsak eman ditugu, Zuzendari bakar batetik, Zuzendaritza Taldeetara eman dugu pausua.

    Zuzendaritza trantsiziorako plana idatzia dugu eta zuzendari atarian dugu.

    Lidergoaren definizioa badugu: Adierazpen programatikoak (ikusmira, eginkizuna eta baloreak) errealitate bihurtzeko, ikastolako profesionalentzat eta lantaldeentzat erreferentziazko portaerak eta jarrerak garatzen dituzten pertsonak osatzen dute Orereta ikastolako lidergoa.

    Portaera eta jarrera horietan oinarrizkoak dira:

    • erakundearen estrategiarekin koherentea izatea,
    • eraginkortasuna bultzatzea,
    • informazioa eta ezagutza konpartitzea,
    • hobetzen saiatzea,
    • partaidetza eta adostasuna bilatzea eta
    • besteak motibatzea.

    Lidergoaren jardueren definizioa eta praktika onak hemen ditugu zerrendatuak:

     

    JARDUERAK PRAKTIKA ONAK
    1A: “Los líderes desarrollan la misión, visión, valores y principios éticos y actúan como modelo de referencia”
    1.- Misioa eta Ikuskera garatu.
    • Misioa eta Ikuskeraren definizioan aktiboki parte hartzea.
    • Ikastolako beste pertsonak Misioa eta Ikuskeraren garapenean parte har dezaten animatzea.
    • Misioa eta Ikuskera, arazoak aztertzeko, aukeraketak egiteko eta erabakiak hartzeko erabiltzea.
    • Misioa eta Ikuskeraren berrikusketa eta hobekuntzan parte hartzea.
    • Beste erakunde batzuetako Misioa eta Ikuskera aztertzea, ikastolakoa hobetzeko ideiak identifikatzeko asmoz.
    2.- Ikastolaren kultura garatu.
    • Ikastolarentzat portaera etikoen kodearen sortzea bultzatzea (balio etikoak)
    • Ikastolaren Balioen idazketan aktiboki parte hartzea.
    3.- Lidergoaren eraginkortasuna berrikusi.
    • Lidergoa berrikustea eta ebaluatzea, esparru honetan aurreratuak dauden beste erakunde batzuetako emaitzekin konparatuz.
    • Bakoitzaren lidergoa eraginkorra den neurtzea, prozesu egitaratuen bidez edota bere lankideei, nagusiei edota Ikastolako kanpoko beste pertsona batzuei pasatutako galdeketen bidez, hobekuntza plana diseinatzeko asmoz.
    4.- Aprendizaia eta hobekuntza jardueretan zuzenean parte hartu.
    • Hobekuntza taldeak bultzatu, babestu eta lideratzea.
    • Aprendizaia jardueretatik ateratako ondorioetatik ekintzak sortzea eta hauen alde lan egitea.
    • Hobekuntza taldeen lanak erraztea, batzarrak deituz eta formazioa emanez.
    • Hobekuntza ekintzak lehenesteko, Plan estrategikoa eta helburu estrategikoak, Urteko kudeaketa plana, EFQM autoebaluaketa,  Misioa eta konpetentziarekiko ikastolak duen kokapena, eginiko ekintzen interes taldeetan duten eragina (pertsonak, bezeroak, kolaboratzaileak, gizartea) eta beste elementu batzuk kontuan hartzea.
    • Hobekuntza ekintzen ezarpenean eta jarraipenean parte hartzea.
    • Hobekuntza ekintzen berriztapenean eta ebaluaketan parte hartzea ikasitako gaiak identifikatuz eta beste pertsona taldeei komunikatuz, erakunde barruan ezagupena zabaltzeko.
    1B: Los líderes definen, supervisan, revisan e impulsan tanto la mejora del sistema de gestión de la organización como su rendimiento”
    5.- Kudeaketa sistema ezarri eta garatu.
    • Interes taldeen beharrizanak identifikatzea eta haietako bakoitzaren espektatiben eta beharrizanen asebetetzea orekatzen saiatzea.
    • Politika eta estrategiaren garapena, zabaltzea eta eguneratzea errazten dituen prozesuaren garapena eta ezarpena ziurtatzea.
    • Ikastolaren politika eta estrategiaren zehaztapenean aktiboki parte hartzea  Misioa, Ikuskera eta Balioen zabaltzea eta komunikazioa kontuan hartuz.
    • Prozesuen kudeaketa sistemaren diseinuan, garapenean, zabaltzean eta komunikazioan parte hartzea.
    • Departamentu ezberdinek kudeatutako erakunde bertikaletik prozesuen bidez kudeatutako erakunde horizontalera joateko, aldaketa bultzatzea.
    • Urtean behin, gutxienez, Ikastolaren egitura politika eta estrategiarekin lerrokatzen den berrikustea.
    • Prozesu estrategikoen identifikazioan eta beren helburuen definizioan parte hartzea, Misioa,estrategia eta arrakastarako aldagai klabeetan (AAK) oinarrituz.
    • Barruko auditorietan eta prozesu batzuen berrikuspenean parte hartzea.
    6.- Prozesuen jarraipenean parte hartu.
    • Prozesuen maparen definizioan eta berrikuspenean parte hartzea.
    • Prozesu taldeen eta jabeen aukeraketan parte hartzea.
    • Prozesu estrategikoen adierazleen jarraipenean eta prozesuen adierazleen berrikuspenean parte hartzea.
    • Pertsonen eta lan giroari buruzko inkesten, gizartean daukagun eraginari buruzko inkesten, bezeroen inkesten… azterketan parte hartzea.
    • Hobekuntza planen jarraipenean parte hartzea.
    1C: “Los líderes se implican con los grupos de interés externos”
    7.- Bezeroekiko elkarrekintzan aritu.
    • Bezero garrantzitsuenak errekonozitzea ikastolaren arrakastan daukaten parte hartzeagatik.
    • Bezeroekiko batzar eta bisitetan zuzenean parte hartzea, beharrak eta espektatibak identifikatzeko, asebetetzea neurtzeko, kexak eta iradokizunak tratatzeko…
    8.- Aliatuekin jarduerak ezarri eta hauetan parte hartu.
    • Aliatuekiko harremanetan helburu estrategikoak, jarduerak eta planak ezartzea, zuzenean parte hartuz, eta beste pertsona batzuek aurrera eraman ditzaten bultzatzea.
    • Aliatu aurreratuenen batera, taldeetan parte hartzea, praktika onak trukatuz, ezarritako helburuak lortzeko akordio iraunkorrak adostuz eta haien erakundea, produktua edo zerbitzua hobetzen lagunduz.
    • Hornitzaileen asebetetzea neurtzeko inkestaren azterketan parte hartzea eta hobekuntza aukerak identifikatzen saiatzea.
    • Aliatu garrantzitsuenak errekonozitzea, ikastolaren arrakastan parte hartzeagatik.
    9.- Gizartean eragina duten jarduerak identifikatu eta hauetan parte hartu.
    • Gizartearen beharrizanen eta espektatiben identifikazioan eta gizartean eragina daukaten helburuen definizioan parte hartzea (ingurugiroa, aberastasunaren sorrera, helburu sozialak…)
    • Erakunde kulturalekin eta sozialekin, kirol erakundeekin, gutxien daukaten pertsonak laguntzeko erakundeekin, gizarte laguntzarekin,… elkarlanean aritzea.
    • Ikastolaren praktika onak zabaltzea beste erakunde batzuekiko harremanen bidez, ikastolan egindako bisiten bidez, aldizkarietako artikuluen bidez…
    • Bikaintasunaren eta erabateko kalitatearen kultura zabaltzea, foroetan parte hartuz, hitzaldiak emanez, ikastola ikusteko bisitak antolatuz, Euskaliteko ebaluatzaileen taldean parte hartuz, postgraduatu kurtsoetan formazioa emanez…
    • Praktiketako gazteak eta bekadunak hartzea, lehenengo lan esperientziak har ditzaten.
    • Gizartea hobetzeko lan egiten duten erakunde azpimarragarrienak errekonozitzea.
    • Gure praktikak beste erakunde batzuen praktikekin konparatzea, giza erantzukizunari dagokionean.
    1D : “Los líderes refuerzan una cultura de excelencia entre las personas de la organización”
    10.- Ikastolako kideekin komunikatu.
    • “Ateak zabalik” politika bultzatzea, liderrenganako komunikazioa errazteko.
    • Misioa, Ikuskera eta Balioak ikastolako beste pertsonei pertsonalki komunikatzea, eguneroko lanean erreferentzia izan daitezen.
    • Liderren kolaboratzaileek noraino ezagutzen dituzten ebaluatzea.
    • Eguneroko lan jardunean denbora zati bat uztea ikastolako pertsonek liderrekin hitz egin ahal izateko, haien komentarioak, ideiak, iradokizunak hartzeko.
    • Pertsonekin aldizkako zuzeneko batzarrak antolatzea planen eta helburuen bilakaera aztertzeko eta erabaki berriak hartzen laguntzeko asmoz.
    • Arlo eta eremu ezberdinetako pertsonen arteko batzar sistematikoak garatzea, hauetan parte hartuz.
    • Ordutegitik kanpoko jarduerak antolatzea, eta haietan parte hartzea, erakundearen lotura bultzatzeko.
    11.- Pertsonak motibatu eta autonomia eman hobekuntza jardueretan parte har dezaten.
    • Kolaboratzaileak eta beste pertsona batzuk, berrikuntza eta hobekuntza proiektuak martxan jartzera animatzea.
    • Ikastolako beste pertsona batzuek gidatzen dituzten lan taldeen sorrera bultzatzea.
    • Pertsonek beraien gaitasuna garatu dezaten erronkadun proiektuak proposatzea.
    • Erantzukizunak delegatzea, beste pertsonek beraien ahalmen guztia garatu dezaten.
    • Lidergoa zabaltzea, beste pertsona batzuk lider modura gara daitezen lagunduz (prozesu jabeak…)
    12.- Pertsonen errekonozimendurako jardueretan parte hartu.
    • Ikastolako pertsonak errekonozitzea: hobekuntzarako, berrikuntzarako, sormenezko, errendimendurako, talde lanerako, bikaintasunerako, langileen arteko laguntasunerako… ideiengatik.
    1E : “Los íderes se aseguran de que la organización sea flexible y gestionan el cambio de manera eficaz”
    13.- Ikastolan egin beharreko aldaketak identifikatu eta ezarri.
    • Kudeaketa mailan, teknologia berrietan eta produktuetan ematen diren berrikuntzei buruzko informazioa hartzea, ikastolan ezarri ahal izateko.
    • Berrikuntza proiektuak martxan ipintzeko eta prozesuen hobekuntzarako errekurtsoak lortzen eta banatzen saiatzea.
    • Aldaketen arrazoiak erakundeko pertsonei eta beste interes taldeei komunikatzea, batzar edo beste modu batzuen bidez..
    • Ikastolan edozein aldaketak ekar ditzaken-arriskuak kudeatzeko gai izatea eta eszenatoki berriak, planak… prestatzea.
    14.- Egindako aldaketen eraginkortasuna neurtu eta berrikusi.
    • Egindako aldaketen eraginkortasuna neurtu eta berrikustea, eta espero ziren emaitzak lortu diren ala ez ikustea.

    Langilegoaren konpetentziak definituak ditugu eta horien inguruko ebaluazioa egiten dugu Solasean gure berezko ereduari esker. Horien barruan lidergorako konpetenziak definituak ditugu hemen.