Ongi etorri Orereta Ikastolara!
Atal honetan Ikastolako zenbait dokumentu garrantzitsu eta esanguratsu topatuko dituzu, Ikastola ezagutzeko lagungarri izango zaizkizulakoan.
Zalantzarik, galderarik, kezkarik… baldin baduzu, galdegin lasai; denon artean Ikastolaren proiektua aurrera ateratzea da helburua.
-
Harrera eta aurkezpena
Jarraian duzun informazioa jasotzeaz gain, zure lehen lan-egunean hala dagokizun ikas-etapako zuzendariak edo saileko arduradunak harrera egingo dizu. Ikastolaren izaera eta ezaugarriak, eta lankideak aurkeztuko dizkizu; beharrezko materiala edota baliabideak eta dokumentuak emango dizkizu (erabiltzaile izena eta pasahitza, helbide elektronikoa, sarbide txartela, ordutegia, plangintza…); zalantzak argituko dizkizu; eta zure beharrak jasoko ditu. Gainera, hurrengo egunetarako eta hala behar duzun guztietarako zure harrera bidelaguna aurkeztuko dizu. Hortik aurrera, pertsona hori izango da Ikastolako zure erreferentea.
-
Ezagutu Ikastola
Guretzat oso garrantzitsua da Ikastola Eredua ezagutzea; Euskal Herrikoa, irabazi asmorik gabea, herri ekimenekoa, kooperatiboa, eta denona eta denontzako baita. Hau duzu nor garen azaltzen dizun gunea.
Horrez gain, ezagutu itzazu gure antolaketa (organigrama) eta plan estrategikoaren nondik norakoak ere.
-
Hainbat dokumentu praktiko
Atal honetan, zure egunerokotasunean baliagarri izango zaizkizun zenbait dokumentu topatuko dituzu:
- Lan egutegia eta eskola egutegia.
- Langile guztiok ezagutu eta aintzat hartu behar dugun lan-hitzarmena.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetze aldera, batetik, langile zaren heinean, informazioaren segurtasunerako praktika onak dokumentua ezagutu eta jarraituko duzu. Bestetik, kontratuarekin batera, langileen informazio klausula eta onarpen klausulak sinatuko dituzu.
- Langileak lan-arriskuen ebaluazioa eta lanpostuari dagozkion informazio fitxak ezagutu behar ditu. Dokumentu horiek irakurtzea eta ezagutzea ezinbestekoa duzu. Kontratuarekin batera dokumentazio hau jaso duzunaren egiaztagiria sinatuko duzu.
- Langileak Berdintasun Plana eta Sexu Jazarpenaren Prebentziorako Protokoloa ezagutu behar ditu.
- Beste prozedura eta araudi batzuk.
-
Eskabideak eta agiriak
Hemendik aurrera, zenbait eskaera eta agiri langile atariaren bidez bideratuko dituzu. Esaterako: baimen eskaerak, baja eta alta agiriak, bazkari eskaerak… Langile atarian horretarako lasterbideak topatuko dituzu.
-
Irakasle berrientzako eskuorriak
HHra edo LHra baldin bazatoz lanera, hemen etapari eta zikloari lotutako argibideen eskuorriak: