HIZKUNTZAK
  • Haur Hezkuntza (0-6 urte)

    Zimendu sendoak, aurrera egiteko

Lehen urteak dira garrantzitsuenak haurraren garapenean. Horixe da Orereta Ikastolaren premisarik handiena. Izan ere, haurrak etapa honetan hasten dira lantzen adimen-gaitasunak, nortasun-ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, eta sozializaziorako zein harremanetarako oinarriak, besteak beste. Zimendu sendoak eraiki behar dituzte gerora horren gainean altxatu ahal izateko, aurrera egiteko.

Orereta Ikastolak haur eskola zein bi urtetik aurrerako gelak eskaintzen ditu. Batean zein bestean, ikaslearen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta egiten du lan. Finean, haurraren senetik eta erritmotik: bera da bere bizitzako protagonista, Ikastola bere bidelagun da. Konfiantzaren eta integrazioaren pedagogia abiapuntu, beste zenbait korronte ere kontuan hartuta, haurra proiektu eta prozesuaren erdigunean jartzea da Orereta Ikastolaren xedea.

Lehen urteak dira garrantzitsuenak haurraren garapenean. Horixe da Orereta Ikastolaren premisarik handiena.”

Profesionalen formazio jarraiaz gain, espazioak ere erronka horri erantzuteko prestatuta daude. Zirkulazio librerako, harremanak garatzeko, autonomia lantzeko, senak dioena garatu ahal izateko… erabat berritu edota egokituta daude Ikastolako espazioak. Aurrerapauso hori eman duen lehen ikastetxea da Orereta-Errenterian.

Haur Hezkuntzan sarrera ordu malgua eskaintzen du Orereta Ikastolak, haurren zein familien erritmoak eta beharrak gehiago errespetatu ahal izateko helburuz. Ildo beretik, tutoretza-plan oso landua eta finkatua ere bai, ikasle zein familiei arreta ahalik eta pertsonalizatuena eskaini ahal izateko.

Haurra da bere bizitzako protagonista, Ikastola bere bidelagun da. Espazioak ere erronka horri erantzuteko prestatuta daude.

Añabitarten, mendialdean, du Orereta Ikastolak bere gunerik zabalena. Ingurune horrek aukera bikaina eskaintzen du ikasgelak kanpora ateratzeko, naturan eta naturaz ikasteko. Haur Hezkuntzako ikasle zaharrenak ere joaten dira Añabitartera, bereziki, Ikastolako baso-eskolara.

Aurrerapausoak

Hezkuntza ezinbesteko tresna bada egungo zein etorkizuneko jendartea eraikitzeko, hezkuntzak egungo zein etorkizuneko jendartearen beharretara egokitu behar du.

Egun bat HHn

  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia

Pertsona Eredua

Informazio praktikoa

  • Irudia
  • Irudia


ORDUTEGIA

HAUR ESKOLA
· Sarrera ordua: goiza > 07:30-09:00 // bazkaldu aurretik: 11:00 // bazkaldu ondoren: 12:30
· Irteera ordua: bazkaldu aurretik: 11:30 // bazkaldu ondoren: 13:00-13:15 // Siestaren ondoren: 14:30-15:30 // Askariaren ondoren: 16:15-17:00
HH
· Esmalteria (HH2 eta HH3): 09:00-12:15 / 14:45-16:30
· Lino (HH4 eta HH5): 09:00-12:30 / 14:45-16:15
· Zaintza txokoa: 07:30-09:00
· Sarrera malgua: 09:00-09:30 eta 14:45-15:00
· HH2ko haurrak bazkalostean (13:45-14:00) nahiz siesta eginda (15:15-16:30) jaso daitezke. HH3koak bazkalostean (14:30-15:00) jaso daitezke.

IKASTOLAKIDEA IZAN NAHI DUZU?

Ikastola Eredua eta Orereta Ikastolaren proiektua gustatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan. Jakizu, hala nahi duen ororen eskura egotea dela Orereta Ikastolaren helburua.

Albisteak