Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, arlo kurrikularraren garrantzia ezagutu eta sakontzen da Orereta Ikastolan.
Konpetentzietan oinarrituta lan egiten jarraitzen da DBHn ere, Lehen Hezkuntzan bezala. Jakitearen paradigmatik egitearen, erabiltzearen, paradigmara egin du jauzia Orereta Ikastolak. Izan ere, Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsona osoaren garapenaz arduratzea baizik. Gazteak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen ditu Ikastolak, aurrera egiten ikasteko.
“Badira urte batzuk EKIrekin lan egiten duela Orereta Ikastolak. Emaitzak onak dira eta proiektua Ikastolara egokitzen dihardu orain, proiektua Ikastolaren behar eta nahietara egokitzen.”
Horretarako, EKI proiektu eraldatzailean oinarritzen da Orereta Ikastolaren lana. Ikastolek berariaz sortu eta garatutako proiektua da EKI, konpetentzietan oinarritua eta integrazioaren bitartez Euskal
Curriculuma garatzen duena. EKI proiektuak pertsonaren garapen osoa eta integrala bilatzen du. Egoera errealen aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitzen dira, bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen dituzte, eta ikasi dutena egoera berrietan baliatzen dute.
Badira urte batzuk EKIrekin lan egiten duela Orereta Ikastolak. Emaitzak onak dira eta proiektua Ikastolara egokitzen dihardu orain, proiektua Ikastolaren behar eta nahietara egokitzen.
Aipatutakoaz gain, DBHko bigarren zikloan, 3. eta 4. mailan, Curriculum Aniztasuneko Proiektuaren baitan, ikasgela inklusiboak ditu Orereta Ikastolak. Horri esker, behar jakinak dituzten ikasleak hobeto artatzeko aukera du Ikastolak. Hainbat ikasgelak bi tutore izatea da ikasle eta familiei arreta zuzenagoa eskaintzeko aukera ematen duen beste indargune bat.
“DBHko bigarren zikloan, 3. eta 4. mailan, Curriculum Aniztasuneko Proiektuaren baitan, ikasgela inklusiboak ditu Orereta Ikastolak.“
Gazteak lan-mundura zein goi-mailako ikasketetara bideratzea da Orereta Ikastolaren egitekoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, haien bidelagun izatea. Horretarako, orientazio-departamentuaz gain, beren bidea itxuratzen eta marrazten hasteko aukera akademikoa eskaintzen zaie ikasleei DBHko azken mailetan.
Konpetentzia digitalaren lanketa unitate didaktiko guztietan txertatuta dago. IKTak hezkuntzaren zerbitzura jarri eta, haien bitartez onura pedagogikoak indartu dira. Hori gauzatu ahal izateko, besteak beste, ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa du eta harekin egiten du lan ikasgelan zein etxean. Horrez gain, Ikastola inguru berdean, mendialdean, egoteak konpetentziak ikasgelatik kanpo ere lantzen laguntzen digu.
Eskola-jazarpena ekidin eta kudeatzeko KIVa programa txertatzen hasia dela Orereta Ikastola Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere, Lehen Hezkuntzako emaitza positiboen bermearekin.