HIZKUNTZAK

Orereta Ikastolak parte-hartzeari eta langilearen autonomiari garrantzia ematen dio, eta egitura horizontalagoa egiteko urrats nabarmenak eman ditu azken urteetan. Kide bakarreko zuzendaritzetatik, zuzendaritza taldeetara eman ziren urratsak orain urte batzuk. Ardura eta funtzioak egokitu eta kide gehiagoren artean banatu dira. Horrek eta informazioaren kudeaketan egin diren aurrerapauso guztiek langilegoaren parte-hartzea areagotzea, Ikastolarekiko barne sentimendua handitzea eta motibazioa indartzea dakarte.

Azkeneko urratsa prozesukako antolamendu batetik lantaldetako antolaketa batera igarotzea izan da. Funtzionatzeko modu honekin, irakasle guztiek gutxienez Ikastolako lantalde batean parte hartzen dute. Lantalde horiek eta beren helburuek Ikastolaren plan estrategikoko eta urteko kudeaketa planeko xedeei erantzuten diete.

Lantaldeen funtzionamendua

Lantaldeek beren izatea beharrezko egiten duten helburu orokorrak definituak izango dituzte, baita ikasturtez ikasturteko helburu zehatz eta operatiboak ere.

Astero ordubete eskainiko diote kideek lantaldeari eta egiten diren bi astez behineko bileretan gai-zerrenda eta aktak jasoko dira.

Lantalde bakoitzak funtzio hauek beteko dituen pertsona bana izango ditu, gutxienez:

  • Idazkaria: bilerako gai-zerrenda bidaltzeaz eta akta jasotzeaz arduratuko da.
  • Zuzendaritzarekin lotura egingo duen kidea.
  • Karpeta sisteman (hodeian), lantaldearen karpeta txukun egongo dela bermatuko duen kidea.
  • Dinamizatzailea: bileren denbora/iraupena kudeatu eta gai bakoitzaren itxiera adosteaz arduratuko dena.

Lantalde eta kideen zerrenda

  • Enpresa batzordea

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Legeak aurreikusitakoak
    Ainhitze Larrañaga |
    Anartz Muxika
    • Manex Eizmendi
    • Josu Iribarren
    • Ainhitze Larrañaga
    • Irati Etxebeste
    • Garazi Otamendi
    • Esher Gutierrez
  • Ingurumena

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Ikastolan jasangarritasun kultura sustatzea.
    • Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea bultzatzea, ikasleen protagonismoa eta ahalduntzea ardatz eta oinarri hartuta.
    • Ikasleen jasangarritasuneranzko konpetentzia eta irakasleen jasangarritasuneranzko irakaskuntza-konpetentzia sustatzea.
    Egoitz Verdugo
    • Jone Briñas
    • Ane Gartzia
    • Karmele Gonzalez
    • Alazne Iriarte
    • Ainhoa Larraz
    • Maite Landatxe
  • IKT mintegia

     

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Jon Aizpurua
    • Enara Alfonso
    • Ane Beltran
    • Ekaitz Etxeberria
    • Jon Iriondo

     

  • Komunikazio mintegi funtzionala

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Ikas-etapetako eta ikas-etapa arteko eguneroko komunikazioa koordinatzea
    Leire Agirrezabala
    • Unai Esnal
    • Maitane Martin
    • Imanol Mitxelena
  • Komunikazio mintegi estrategikoa

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Ekimen herritar/herrikoiez harago, Ikastolako barne eta kanpo komunitatea indartu edota zabaltzeko, eta Ikastolaren izaera, balore eta ezaugarriak azpimarratzeko ekintzak pentsatu, diseinatu eta exekuzio bidean jartzea
    Leire Agirrezabala
    • Sara Aramendi
    • Ainhoa Albizuri
  • Zubiak Eraikiz

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Ainara Aranburu | Ane Beltran
    • Ainara Aranburu
    • Aurkene Astibia
    • Irati Muxika
    • Haizea Saez de Egilaz
  • Irakurzaletasuna

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Ikastolan dugun irakurzaletasuna sustatzeko plana lantzea.
    • Plana ardatz hartuta etapetarako interesgarriak izan daitezkeen ekimen edo proiektuak proposatu eta dinamizatzea.
    • Etapen arteko koordinazioa.
    Eneka Arratibel | Onintza Zabala
    • Eneka Arratibel
    • Kristina Gonzalez
    • Alaitz Lete
    • Ane Sobreviela
  • Jolaslekua LH

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Ikasleei jolasean aritzeko eskaintza zabaltzea.
    • Taldean aritzeko jolasak bultzatzea.
    • Eremu bakoitzerako material aproposak eskaintzea.
    • Materialaren zaintzaz arduratzea.
    • Jolasgaraian sortzen diren dinamiken inguruan hausnartu eta horiei erantzuna ematea.
    Maialen Gurrutxaga | Onintza Zabala
    • Eli Barrena
    • Maialen Gurrutxaga
    • Xabier Jauregi
  • Jolaslekua DBH

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Egun jolas-orduan dugun errealitatea aztertzea: harremanak, espazioen banaketa, egiten diren jarduerak…
    • DBHn dugun kanpo espazioaren berrantolaketaren gainean hausnartzea.
    • Barne espazioen erabilerari buruzko proposamenak egitea (non, zer, nola?).
    Unai Esnal
    • Nerea Laurenz
    • Eoghan O´Ciarmac
    • Mikel Saez de Egilaz
    • Egoitz Sayar
  • Nazioartekotzea (Erasmus+, eTwinning…)

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Hainbat herrialdeetako ikastetxeekin  lankidetza ezartzea, gure ikasleek haiekin adostutako eskola-eremuko edozein gairi buruzko lankidetza-proiektuak garatzeko
    Olatz Mimendia
    • Amaia Ayala
    • Oihana Moreno
  • Ongizatea

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzea.
    • Ikasleen ongizate emozionala sustatzen laguntzea.
    • Eskola-giro positiboa eta segurua sustatzen laguntzea.
    • Familiaren eta Ikastolaren arteko harremana sendotzea.
    Egoitz Verdugo
    • Ane Badiola
    • Joana Gonzalez
    • Maddalen Iriondo
    • Amaia Iza
    • Amaia Olaso
  • Hezkidetza

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    Emakumearen ahalduntzea eta berdintasuna ardatz duen ekintza oro antolatzea eta dinamizatzea
    Olatz Mimendia
    • Amets Esnaola
    • Naroa Otamendi
    • Aitor Perez
    • Leire Saldias
  • Elkartasuna

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Urtero hiru etapetan aurrera eramaten ditugun kanpainak zerrendatu eta plan bateratu bat diseinatzea.
    • Etapa artean elkarlanean aritzeko aukeren gainean hausnartu eta ekimenak proposatu eta dinamizatzea.
    Maitane Martin
    • Naroa Perez
    • Idoia Elkano
    • Maitane Oñatibia
    • Eba Lekuona
    • Gema Inés
  • Herrigintza

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Ikastolaren presentzia herriko eragile gisa bermatzea.
    • Egun Ikastolan eta herrian egiten diren egun bereziak antolatu eta dinamizatzea.
    • Etapen arteko koordinazioa.
    • Ikastolako komunitate osoa ekimen hauen antolaketan eta parte -hartzean inplikatzea.
    Izaskun Perez
    • Ibane Dorronsoro
    • Ainhoa Otegi
    • Maitane Sanchez
    • Marian Goenaga
    • Amaia Pascua
    • Marijo Iraola (Irune Elgezabal)
    • Ane Gallastegi
    • Nagore Alonso
    • Maitane Segura
    • Joxerra Iriarte/Leire Martinez
    • Maite Ruiz de Azua
    • Iker Goñi
    • Itxaro Sarasola
  • Materialgintza LH

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Zirkulazio autonomorako, maila bakoitzerako eta arlo bakoitzerako, materiala sortzea.
    • Zirkulazio autonomoaren inplantazioaren inguruko gogoeta egitea.
    Oñatz Gonzalez | Onintza Zabala
    • Maialen Iribarren
    • Oñatz Gonzalez
    • Eli Olasagasti
    • Ainara Urdanpileta
  • Euskaraz Bizi LH

    Helburu Estrategikoa
    Lotura
    Kideak
    • Euskal Herriko festen lanketak sustatzea.
    • Euskaraldiaren lanketa sustatzea.
    • Euskararen Eguna antolatzea.
    Jon Alustiza | Onintza Zabala
    • Jon Alustiza
    • M.Eugenia Otermin
    • Leire Mañes