Informazioaren segurtasun politika
Orereta Ikastolarentzat informazioa tratatzeko, kudeatzeko, komunikatzeko eta ustiatzeko sistemak, eta noski, informazioa bera bere osotasunean, bere jarduerarako aktibo estrategikoak dira.
Hori honela izaki, Orereta Ikastolarentzat, informazio horren segurtasuna, dela fisikoa zein digitala, oinarrizko elementua da.
Helburu estrategiko horiek lortzeko bidean informazioaren konfidentzialtasuna, babesa eta erabilgarritasuna funtsezko elementuak dira Orereta Ikastolarentzat eta horiek bermatzea erakunde osoaren betebeharra da.
Helburu estrategiko horiek lortzeko, Orereta Ikastolak, pauso hauek eman ditu:
- Informazioaren Segurtasunerako Batzordea osatu, aurrerantzean ISB.
- ISBren eginkizuna izango da segurtasun araudia osatzea, segurtasun gomendioak ematea, araudia betetzeko kontrolak ezartzea eta araudiaren garapena eta egokitzea bermatzea.
- ISBren osaketa dinamikoa izango da, nahiz eta oinarrizko taldean honako kide hauek izango dituen: IKT dinamizatzailea, idazkaria, zuzendari pedagogikoa, OIKSren arduraduna eta zuzendaria.
- Informazioaren segurtasuna bermatzeko neurri metodologiko, tekniko eta antolakuntzakoak beharko dira. Hau lortzeko politika ezberdinak, araudiak, prozedurak, erregistroak edo/eta sare kudeaketarako gailuak erabili ahalko dira.
Helburu estrategiko honetan, Orereta Ikastolak ondorengo konpromisoak hartuko ditu bere gain:
- Kontrol tekniko eta metodologikoak definitzea garatzea eta ezartzea, konfidentzialtasuna, segurtasuna eta erabilgarritasuna heldutasun maila egokian mantentzeko.
- Orereta Ikastolaren jardunak legediaren barruan mantentzea. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (RGPD), Jabetza Intelektualaren Legea eta Informazio Gizartearen Zerbitzu Legea eta Segurtasunarekin bat doazen legeak betetzea.
- Segurtasunaren kultura sortzea eta bultzatzea, ikasle, lankide, familia eta hornitzaileen artean. Horretarako, ISBk, etengabeko prestakuntza, kontzientziatzeko saioak eta informazio dibulgatiboa eskainiko ditu.