Ikasleak ikasgelan lantzen ari direnari lotuta, ikasle horien familientzako (LH 6. mailako familientzako) sexu-heziketari buruzko formazio saioa antolatu da. Nerabezaroan sartuta daude adin horretako gaztetxoak, eta hedabideetatik eta kaletik jasotzen duten informazioa oso ugaria da. Gure seme-alaben eta ikasleen bidelagun eta erreferenteak garenez, horiei laguntzeko bidea irekitzea da sexu-heziketari buruzko saioaren asmoa. Ikasleekin gelan landu dena zer izan den azaltzeaz gain, familiek izan ditzaketen kezka eta galderei erantzuteko aukera ere izango da.
- Eguna: urriaren 29an
- Ordua: 17:00etan
- Lekua: Añabitarte
- Hizkuntza: euskara. Aldibereko itzulpena eskainiko da Telegram bitartez. Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.
- Izen-ematea: beheko inprimakia betez. Apuntatzeko azken eguna urriaren 27a da.