HIZKUNTZAK

Datorren urriaren 6an, Azpeitian egingo da Kilometroak Eguna, Gipuzkoako Ikastolen festa, Ikasberri Ikastolak antolatuta eta “Izpiz izpi” lemapean.

Azpeitiko Ikastolako kideak hasiak dira urriko lanak bideratzen. Orereta Ikastolako komunitatekideoi txosna- eta garbiketa-lanetarako (goizeko txandetan) laguntza eskatu digute.

Iaz guk bezala, Azpeitian boluntarioak behar dituzte Kilometroak Eguna nahi eta behar bezala antolatzeko. Eta iaz guk bezala, zinez eskertuko dute Gipuzkoako gainontzeko Ikastoletako kideen laguntza. Beraz, urriaren 6ko Kilometroak Egunean boluntario lanean aritzeko prest baldin bazaudete, bete, mesedez, beheko inprimakia. Aste batzuen buruan jarriko gara izena eman dutenekin harremanetan, informazio xeheagoa helarazteko.