HIZKUNTZAK
  • Haur Eskola ezagutzeko bisitak

    Hartu hitzordua eta ezagutu Ikastola

Maiatzaren 2tik 16ra zabalik izango da 2023-24 ikasturterako matrikula egiteko epea (2022 eta 2023 urteetan jaiotako haurrak). Matrikula egin aurretik Ikastolako Haur Eskola ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu: Ikastola erakutsi, lan egiteko modua azaldu eta zerbitzuak aurkeztu nahi dizkizuegu, bestelako inongo konpromisorik gabe.

Zuen zalantzak argitzeko nahiz premiak entzuteko prest gaude. Gustu handiz hartuko zaituztegu. Zatozte, har ezazue hitzordua!