Zerbitzu osagarriak 2025-26: eskaintza, kontratazio baldintzak eta prezioak
2025-26 ikasturteko zerbitzu osagarrien eskaintza, kontratazio-baldintzak eta prezioak dituzu jarraian.
- Irakurri informazioa arretaz, mesedez, datorren ikasturterako eskaera berriak edo aldaketak eskatu aurretik.
- 2025-26 ikasturteko, datorren ikasturteko, zerbitzu osagarrien kontratazioak (garraioa, jangela eta zaintza-txokoa) automatikoki berrituko dira aurtengo ikasturteko momentu honetako kontratazioak oinarri hartuta. Aurtengo ikasturteko momentu honetan bezala jarraitu nahi duenak ez du ezer egin behar. Aldaketak egin edo eskaera berriak egin nahi dituenak zerbitzu arduradunarekin jarri behar du harremanetan Inikaz.
- Maiatzaren 25a da zerbitzu osagarrien kontratazioak egin edo aldaketak eskatzeko azken eguna.
- HH2tik DBH4ra arteko ikasleek erabil ditzakete zerbitzu osagarriak.
- Zerbitzu osagarriak irailetik ekainera, ikasturtearen lehen egunetik azkenekora, eskaintzen dira.
- Udako oporren aurretik, 2025-26 ikasturterako kontratatutako zerbitzuen behin-behineko laburpena ikusgai izango duzue Inikan zuen azken onespena emateko.
- Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko dira.
Zerbitzu osagarriak 2025-26: xehetasunak
-
Garraioa
Norentzako
LHko eta DBHko ikasleak
Eskola-ordutegia:
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
DBH: 08:00-14:00
Prezioa
- Egunean 1-2 bidaia: 60€/hilabetea
- Egunean 3-4 bidaia: 80€/hilabetea
(10 hilabetez: iraila-ekaina)
Kontratazio-baldintzak
- Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu ikasleak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
- Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
- Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko.
- Ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko epea kontratazioa egiten ari garen ikasturtea (kasu honetan, 2025-26 ikasturtea) hasi arterakoa da. Behin ikasturtea hasita ez da aldaketarik onartuko.
- Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (3,50€/bidaia). Oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da zerbitzua.
- Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
Oharrak
- Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
- Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
- Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren araudia.
Informazio gehiagorako…
- Inika (zerbitzu arduraduna)
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
-
Jangela
Norentzako
Ikastolako ikasle guztiak
Eskola-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
DBH: 08:00-14:00
Prezioa
- Erabilera jarraia:
5 egun astean: 135€/hilabetea
4 egun astean: 110€/hilabetea
3 egun astean: 85€/hilabetea
2 egun astean: 62€/hilabetea
1 egun astean: 35€/hilabetea - Egun soltea: 12,50€/otordua
Kontratazio-baldintzak
- Erabilera jarrairako kontratazio-epeak bi dira:
- Irailetik ekainera (Ikasturteko lehen egunetik azkenekora. Ez dago aukerarik jangela goiz eta arratsaldeko jarduneko egunetarako bakarrik kontratatzeko)
- Urritik maiatzera (eskolaz kanpoko ekintzak martxan diren artean)
- Horiek ez beste egoera guztiak Inikaz egun solteak kontratatuz kudeatu behar dira.
- Egun solteen kontratazioa Inikaz kudeatu behar da, beranduenez, egunean bertako goizeko 10:00etan.
- Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko.
- Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
- Ekainean EZ da baja-eskaerarik onartuko.
- Jarraipen arrazoiengatik, ikaslea jangelara ez bada etorriko abisatu egin behar da Inikaz (jarraipena ataletik).
Oharrak
- Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria Inikaz bidali behar da, beranduenez, datorren ikasturtearen hasierarako.
- Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko araudia.
Informazio gehiagorako…
- Inika (zerbitzu arduraduna)
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
- Erabilera jarraia:
-
Zaintza-txokoa
Norentzako
HHko eta LHko ikasleak
Zaintza-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 07:30-09:00
HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-09:00
LH – Añabitarte: 07:30-09:00
LH – Lino: 07:30-08:30 (oharra: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek autobusa kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko)Eskola-ordutegia:
HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Prezioa
- Erabilera jarraia: 33€/hilabetea
(HH2: 9 hilabetez, urria-ekaina)
(Gainontzeko ikasleak: 10 hilabetez, iraila-ekaina) - Egun soltea: 6€/eguna
Kontratazio-baldintzak
- Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko.
Oharrak
- Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetez.
- Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren araudia.
Informazio gehiagorako…
- Inika (zerbitzu arduraduna)
- 943 52 03 97 (luzapena: 224)
- Erabilera jarraia: 33€/hilabetea