HIZKUNTZAK
  • Zerbitzu osagarriak 2024-25

    Eskaintza, kontratazio-baldintzak eta prezioak

2024-25 ikasturteko zerbitzu osagarrien eskaintza, kontratazio-baldintzak eta prezioak dituzu jarraian. Irakurri informazioa arretaz, mesedez, datorren ikasturterako eskaera berriak edo aldaketak eskatu aurretik.

Kontratazio-baldintzetan aldaketak egongo dira datorren ikasturtean. Lagungarria izango delakoan, berritasunak azpimarratuta topatuko dituzu zerbitzu osagarriei buruzko kontratazio-baldintzak eta prezioak biltzen diren beheko ataletan.

Goian aipatutakoaz gain, kontuan izan:

  • Ñabardurak ñabardura, 2024-25 ikasturteko, datorren ikasturteko, zerbitzu osagarrien kontratazioak (garraioa, jangela eta zaintza-txokoa) automatikoki berrituko dira aurtengo ikasturteko gaur egungo kontratazioak oinarri hartuta
  • Maiatzaren 12a da zerbitzu osagarrien kontratazioak egin edo aldaketak eskatzeko azken eguna.
  • HH2tik DBH4ra arteko ikasleek erabil ditzakete zerbitzu osagarriak.
  • Zerbitzu osagarriak irailetik ekainera, ikasturtearen lehen egunetik azkenekora, eskaintzen dira.
  • Udako oporren aurretik, Ikastolatik jakinarazpena jasoko duzue zerbitzu osagarrien behin-behineko laburpenarekin.
  • Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko dira.

Zerbitzu osagarriak 2024-25: xehetasunak

  • Garraioa

    Norentzako

    LHko eta DBHko ikasleak

    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
    DBH: 08:00-14:00 (*)
    (*) 2024-25 ikasturteko ordutegia hori izatea aurreikusten da. Ikastolaren eskumenetik harago, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak agindutako aldaketak etor daitezke.

    Prezioa

    • Egunean 1-2 bidaia: 57 €/hil.
    • Egunean 3-4 bidaia: 76 €/hil.
      (10 hilabetez: iraila-ekaina)

    Kontratazio-baldintzak

    • Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu ikasleak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
    • Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko epea kontratazioa egiten ari garen ikasturtea (kasu honetan, 2024-25 ikasturtea) hasi arterakoa da. Behin ikasturtea hasita ez da aldaketarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
    • Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (3 €/bidaia). Oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da zerbitzua.
    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.

    Oharrak

    1. Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
    2. Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
    3. Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Jangela

    Norentzako

    Ikastolako ikasle guztiak

    Eskola-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
    DBH: 08:00-14:00 (*)
    (*) 2024-25 ikasturteko ordutegia hori izatea aurreikusten da. Ikastolaren eskumenetik harago, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak agindutako aldaketak etor daitezke.

    Prezioa

    • Erabilera jarraia: 6,80 €/otordua
      (10 hilabetez: iraila-ekaina)
    • Egun soltea: 8,50 €/otordua

    Kontratazio-baldintzak

    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarrairako kontratazio-epeak bi dira:
      • Irailetik ekainera (Ikasturteko lehen egunetik azkenekora. Ez dago aukerarik jangela goiz eta arratsaldeko jarduneko egunetarako bakarrik kontratatzeko)
      • Urritik maiatzera (eskolaz kanpoko ekintzak martxan diren artean)
      • Horiek ez beste egoera guztiak Inikaz egun solteak kontratatuz edo egunez eguneko bajak adieraziz (%50eko deskontuarekin) kudeatu behar dira.
    • Egun solteen kontratazio nahiz egunez eguneko bajak Inikaz kudeatu behar dira, beranduenez, egunean bertako goizeko 10:00etan.
    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.
    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Ekainean EZ da baja-eskaerarik onartuko.
    • Erabiltzen den egunen arabera egiten da kobrantza, hurrengo hilaren lehen egunean. Egun jakin eta bakanetarako bajak onartzen dira, aurrez abisatuta.
    • Ikastolaz kanpoko arrazoiengatik (gaixoaldiak, mediku-hitzorduak…) haurra jangelara ez dela joango abisatuz gero, %50eko deskontua aplikatzen da. Beranduenez, egunean bertan goizeko 10:00etan eman behar da horren berri Inikaz. Ikastolari lotutako arrazoiengatik (irtenaldiak…) jangela erabiltzen ez bada, %100eko deskontua aplikatzen da. Ikastolak antolatutako ekintzengatik (irtenaldiak…) ez bada haurra jangelara joango, ez da abisatu beharrik: Ikastolako arduradunak arduratzen dira egun horretako jangela ez kobratzeaz.

    Oharrak

    1. Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria Inikaz bidali behar da, beranduenez, datorren ikasturtearen hasierarako.
    2. Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Zaintza-txokoa

    Norentzako

    HHko eta LHko ikasleak

    Zaintza-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 07:30-09:00
    HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-09:00
    LH – Añabitarte: 07:30-09:00
    LH – Lino: 07:30-08:30 (oharra: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek autobusa kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko)
    Eskola-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    • Erabilera jarraia: 28 €/hil.
      (HH2: 9 hilabetez, urria-ekaina)
      (Gainontzeko ikasleak: 10 hilabetez, iraila-ekaina)
    • Egun soltea: 5 €/eguna

    Kontratazio-baldintzak

    • KONTRATAZIO-BALDINTZA BERRIA: Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko, salbuespenak salbuespen.

    Oharrak

    1. Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetetan.
    2. Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren araudia.

      Informazio gehiagorako…