Programazio didaktikoak (DBH)
Ohar garrantzitsua: Programazio didaktikoek ez dute egitura zurruna, dinamikoa baizik. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren praktikak sortzen dituen beharren arabera, etengabeko doikuntza eta hobekuntzak burutzen eta burutuko dira.
DBHko programazio didaktikoek hiru zutabe nagusi dituzte:
Oinarrizko zehar konpetentziak
Diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan egoerak eraginkortasunez kudeatzeko behar diren jokabideak dira.
Diziplina-arlo guztietan batera sustatuz eta integratuz eskuratzen eta ebaluatzen dira.
Diziplina-arlo guztietan berberak dira.
Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak
Diziplina-arloren bateko edukiak erabiliz bizitzako egoerak eraginkortasunez kudeatzeko behar diren jokabideak dira.
Diziplina-arloren bateko egoeren bitartez eskuratzen eta ebaluatzen dira.
Diziplina-arlo ezberdinen araberakoak dira.
Edukiak
Diziplina-arlo jakin bat osatzen duten ezagutzak dira. Horiek bizitzako egoeretan integratuz, konpetentziak eskuratzen dira.
Maila, ebaluazio eta ikas-arlo bakoitzean eskuratzen eta ebaluatzen dira.
Ikas-arloen araberakoak dira edukiak.
Konpetentziak eta edukiak ebaluazioro ebaluatzen dira ikas-arlo guztietan:
Ikas-arloa | Oinarrizko zehar konpetentziak | Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak | Edukiak |
---|---|---|---|
Euskara eta Literatura | % 10 | % 50-60 | % 30-40 |
Lengua Castellana y Literatura | % 10 | % 50-60 | % 30-40 |
English | % 10 | % 40-50 | % 40-50 |
Matematika | % 20 | % 40 | % 40 |
Naturaren Zientziak | % 10-20 | % 40-50 | % 40-50 |
Biologia-Geologia | % 10-20 | % 40-50 | % 40-50 |
Fisika-Kimika | % 10-20 | % 40-50 | % 40-50 |
Gizarte Zientziak | % 10 | % 40-60 | % 30-50 |
Gorputz Hezkuntza | % 40-50 | % 40-50 | % 10-20 |
Teknologia | % 20-30 | % 40-70 | % 10-20 |
Plastika | % 20 | % 60-70 | % 10-20 |
OFE | % 40-50 | % 30-40 | % 20-30 |
Musika | % 40 | % 40 | % 20 |