HIZKUNTZAK
  • Ikastolaren eguna

    Ekainaren 4an etorri denok festara!

Iristear da bi urte luzez zain egondako hitzordua: Ikastola Eguna! Ekainaren 4an, larunbatean, ospatuko du Ikastolako komunitateak festa Añabitarten. Ikasle, guraso, aiton-amona, izeba-osaba, ikasle eta guraso ohi, bazkide edota langile; den-denak gonbidatuta daude. Apuntatu hitzordua agendan.


Boluntario gisa lan egin nahi duzu?

Aurkeztutako egitaraua aurrera eraman ahal izateko, zehaztuta dagoen bezala, HH5, LH3 eta DBH1eko gurasoen laguntza behar da.

Ibarrako Uzturpe Ikastola antolatzen ari den Kilometrotako arropa ere salgai izango da, eta bertan saltzen egoteko ere laguntza behar da. Kasu honetan DBH3 eta 4koei dagokie.


Baso-eskola ezagutu!

DBHko ikasleen eskutik Baso-eskola ezagutu nahi al duzu? Eman izena.