Ikasle berrien asebetetze galdetegia
Orereta Ikastolaren helburua familiei eta ikasleei ahalik eta hezkuntza-proiektu onena eskaintzea da. Elkarrekin eta elkarrentzat aurrera egitea. Hori lortzeko, Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren baitan egiten dugu lan.
Lan eredu horrekin jarduteko, Ikastolakide zaretenen seme-alaben eskolatzeari dagozkion bizipenak eta nahiak ezagutzea oso beharrezkoa zaigu.
Hori horrela, zinez eskertuko genuke galde-sorta hau erantzuteko tartetxo bat hartzea. Galdetegia erabat anonimoa da eta emaitzak ikuspegi zabalarekin aztertuko dira, baita ondorioak atera ere.