HIZKUNTZAK
  • Ikasle berriak: kontratazioa 25-26

    Zerbitzu osagarriak eta eskolaz kanpokoak

2025-26 ikasturterako zerbitzu osagarriak (jangela, garraioa eta zaintza-txokoa) eta eskolaz kanpoko ekintzak kontratatzeko gunea duzu hau.

  • Maiatzaren 31 da kontratazioak egiteko azken eguna.
  • Zerbitzu osagarriak Ikastolako ikasle guztientzako dira. Eskolaz kanpokoak, berriz, HH4tik LH6ra artekoentzako. Zerbitzu osagarriak ikasturte osoan eskaintzen dira; eskolaz kanpokoak, aldiz, urritik maiatzera.
  • Beherago dituzue eskaera egin ahal izateko lagungarri izango zaizkizuen xehetasunak: ordutegiak, prezioak…
  • Kontratazioa egin duzuela ziurtatu ahal izango duzue, baita kontratatu duzuena zer den jakin ere, eskaera egiten duzuen momentuan bertan emailez. Horrez gain, udako oporren aurretik, 2025-26 ikasturterako kontratatutako zerbitzu eta eskolaz kanpokoen behin-behineko laburpena ikusgai izango duzue Inikan zuen azken onespena emateko.
  • Jakin badakigu ikasturte berriaren hasierarako, edota ikasturtean zehar, orain kontratatutakoaren gainean aldaketak egon daitezkeela, beharrak alda daitezkeelako. Horiek hala dagokien unean kudeatuko ditugu.

2025-26 ikasturtea: zerbitzuak eta eskolaz kanpokoak

Eskaera-epea: maiatzak 21 – 31


Zer kontratatu nahi duzue?

Zerbitzu osagarriak 25-26: eskaintza

  • Garraioa

    Norentzako

    LHko eta DBHko ikasleak

    Eskola-ordutegia:
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
    DBH: 08:00-14:00

    Prezioa

    • Egunean 1-2 bidaia: 60€/hilabetea
    • Egunean 3-4 bidaia: 80€/hilabetea
      (10 hilabetez: iraila-ekaina)

    Kontratazio-baldintzak

    • Asteko egunen batean hiru bidaia edo gehiago egingo baditu ikasleak, “egunean 3-4 bidaia” aukera hautatu behar da, eserlekua erreserbatu egin behar baita.
    • Ohiko geltokiez gain, ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko aukera badago.
    • Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko.
    • Ikasturtean zeharreko bidaia eta egun jakinetarako aldaketak eskatzeko epea kontratazioa egiten ari garen ikasturtea (kasu honetan, 2025-26 ikasturtea) hasi arterakoa da. Behin ikasturtea hasita ez da aldaketarik onartuko.
    • Ikasturtean zeharreko egun bakanetarako autobus-zerbitzua kontratatzeko aukera badago (3,50€/bidaia). Oso noizbehinkako ustekabeko egoeretan eskaintzen da zerbitzua.
    • Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.

    Oharrak

    1. Nahitaezkoa da ikasleek ikasturte hasieran egokitu zaizkien autobus eta geltoki berak erabiltzea beti. Aldaketa GUZTIAK zerbitzu arduradunarekin kudeatuko dira.
    2. Ikastola familien eskaerak kontuan hartzen saiatuko den arren, ezin du eskaera guztiak ase ahal izatea bermatu.
    3. Ikus hemen Ikastolako garraio-zerbitzuaren araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Jangela

    Norentzako

    Ikastolako ikasle guztiak

    Eskola-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
    DBH: 08:00-14:00

    Prezioa

    • Erabilera jarraia:
      5 egun astean: 135€/hilabetea
      4 egun astean: 110€/hilabetea
      3 egun astean: 85€/hilabetea
      2 egun astean: 62€/hilabetea
      1 egun astean: 35€/hilabetea
    • Egun soltea: 12,50€/otordua

    Kontratazio-baldintzak

    • Erabilera jarrairako kontratazio-epeak bi dira:
      • Irailetik ekainera (Ikasturteko lehen egunetik azkenekora. Ez dago aukerarik jangela goiz eta arratsaldeko jarduneko egunetarako bakarrik kontratatzeko)
      • Urritik maiatzera (eskolaz kanpoko ekintzak martxan diren artean)
      • Horiek ez beste egoera guztiak Inikaz egun solteak kontratatuz kudeatu behar dira.
    • Egun solteen kontratazioa Inikaz kudeatu behar da, beranduenez, egunean bertako goizeko 10:00etan.
    • Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko.
    • Ez da hilabete bakarrerako alta edo bajarik onartuko, ezta une oro aldaketak egiten aritzea ere.
    • Ekainean EZ da baja-eskaerarik onartuko.
    • Jarraipen arrazoiengatik, ikaslea jangelara ez bada etorriko abisatu egin behar da Inikaz (jarraipena ataletik).

    Oharrak

    1. Dieta bereziak behar izanez gero, kontratazioa orain egin eta medikuaren agiria Inikaz bidali behar da, beranduenez, datorren ikasturtearen hasierarako.
    2. Ikus hemen Ikastolako jangela-zerbitzuaren gaineko araudia.

    Informazio gehiagorako…

  • Zaintza-txokoa

    Norentzako

    HHko eta LHko ikasleak

    Zaintza-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 07:30-09:00
    HH4 eta HH5 – Lino: 07:30-09:00
    LH – Añabitarte: 07:30-09:00
    LH – Lino: 07:30-08:30 (oharra: zaintzan Linon geratzen diren ikasleek autobusa kontratatu behar dute Añabitartera igotzeko)
    Eskola-ordutegia:
    HH2 eta HH3 – Esmalteria: 09:00-12:15 / 14:45-16:30
    HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15
    LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

    Prezioa

    • Erabilera jarraia: 33€/hilabetea
      (HH2: 9 hilabetez, urria-ekaina)
      (Gainontzeko ikasleak: 10 hilabetez, iraila-ekaina)
    • Egun soltea: 6€/eguna

    Kontratazio-baldintzak

    • Erabilera jarraian, alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak zerbitzua erabiltzen hasi edo hura erabiltzeari utzi aurreko hilabetea amaitu aurretik egin behar dira. Momentuan momentuko hilabetean bertan ez da eskaerarik onartuko.

    Oharrak

    1. Bi urteko haurrei egokitzapenaren ondoren eskaintzen zaie Txokoa. Horregatik ordaintzen dute bederatzi hilabetez.
    2. Ikus hemen Ikastolako zaintza-txokoa zerbitzuaren araudia.

      Informazio gehiagorako…

    Eskolaz kanpokoak 25-26: eskaintza

    • HH Tailerra (HH4-HH5)

      Tximeleta elkartea arduratzen da HH Tailerreko saioez. Diziplina anitzeko jarduera da. Ikasturtean nahierara egiten diren hiru jarduera konbinatzen ditu, taldearen edota ikastetxearen ezaugarrien eta beharren arabera. Jardueren artean ondorengoak daude: musika eta mugimendua, gimnasia dibertigarria, sormen-tailerra, zirku-tailerra, yoga txiki, emozioekin jolasean, herri kirolak…


      Norentzako

      HH4 eta HH5eko ikasleak

      Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
      HH4: asteazken eta ostiraletan, 13:30-14:30
      HH5: asteazken eta ostiraletan, 12:30-13:30
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

      Prezioa

      47,25 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. HH Tailerra ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Tximeleta elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. 10-16 haurreko taldeak izaten dira. 
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • MusikART tailerra (HH4-HH5)

      Landarbaso abesbatza arduratzen da MusikART musika-tailerreko saioez. Musikaz gozatu, eta hura ulertu, ikasi eta maitatzeko eskolaz kanpoko ekintza da MusikART.
      Haurren garapen kognitiboan ezinbestekoa den musikarekin jolastuz eta mugituz, ondo pasatzea da helburu nagusia.

      Edukiak:

      • Entzunaldiak, musika mota desberdinak (helburu pedagogikodunak)
      • Jolas musikalak
      • Psikomotrizitatea, musikaren bidez
      • Abestiak (mugimenduekin)
      • Instrumentazio txikiarekin musika

      Norentzako

      HH4 eta HH5eko ikasleak

      Ekintzaren egutegia eta ordutegia:
      HH4: astelehenetan, 13:30-14:30
      HH5: astelehenetan, 12:30-13:30
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      HH4 eta HH5 – Lino: 09:00-12:30 / 14:45-16:15

      Prezioa

      24 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. MusikART tailerra ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Landarbaso abesbatzako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. Taldea osatzeko kopuru minimoa: 4 ikasle. 
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Psikomotrizitatea eta jolasak (LH1-LH2)

      Jolas ezberdinen bitartez, haurren garapen motor, kognitibo, afektibo eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da Psikomotrizitatea eta jolasak. LH 3. mailatik aurrera eskaintzen den Eskola Kirola ekintzaren aurkezpena da, nolabait esateko.


      Norentzako

      LH1 eta LH2ko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      Astelehenetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      17,50 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
      2. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      3. Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzan matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
      4. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
      5. Ikus hemen Ikastolako Psikomotrizitatea eta jolasak ekintzaren xehetasun gehiago eta araudia.

      Informazio gehiagorako…

    • Bertsolaritza (LH1-LH3) ⭐️BERRIA⭐️

      Xenpelar Bertso Eskola arduratuko da bertsolaritza-saioez. Ahozkotasuna eta entzumena izango dira ardatz, adin tarteari dagokion funtzionamendua lehenetsiz. Aisialdira bideratutako eskolak izango dira: kantagintzan eta doinuak ikastean jarriko da arreta, oinarrizko kultur ezagupena izango da oinarria. Bertso sorta tradizionalekin egingo da lan: Pasaiako plazatik, Astoa ikusi nuen, Pirritx eta Porrotx… ondorengo urteetan bertso eskolan ere baliagarria izango zaien ezagutza zabala lor dezaten ikasleek.


      Norentzako

      LH1etik LH3ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      Astearteetan, 14:00-15:00
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      20 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Bertsolaritza ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Xenpelar Bertso Eskolako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. Taldea osatzeko kopuru minimoa: 12 ikasle. 
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Robotika eta teknologia jarduerak (LH1-LH6)

      GaurkoTek arduratzen da Robotika eta teknologia jarduerak ekintzako saioez. Espazio kontrolatu eta seguruan eta STEAM filosofiatik abiatuta, diziplina anitzeko lana egiten da, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz. Proiektuen bidez ikasten dute haurrek, ondo pasatzen eta aurrera egiten laguntzen zaien bitartean. Talde txikiak izaten dira; eta lanean, nagusiki, binaka aritzen dira.

      Behar den material guztiaz GaurkoTek arduratzen da. Ikasleak USB bat (proiektuak gordetzen joateko), entzuteko kaskoak, eta koadernoa eta boligrafoa (errepikatzen diren prozesuak edota ohar txikiak apuntatzeko) ekartzea komeni da.


      Norentzako

      LH1etik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      LH1: astearteetan, 14:00-15:00
      LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
      LH3: ostegunetan, 13:00-14:00
      LH4: asteazkenetan, 14:00-15:00
      LH5: astearteetan, 13:00-14:00
      LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      44 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Robotika eta teknologia jarduerak ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Gaurkotek-eko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. Gehienez ere, taldeak 10-14 haurrekoak izaten dira.
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Frantsesa (LH1-LH6)

      Lacunza hizkuntza-eskola arduratzen da frantses-eskolez. Jokoak, abestiak, ariketak edota antzerkia barne hartzen dituzten hilekako proiektuetan oinarritutako jarduera dinamikoei esker, ikasleek hizkuntza modu natural eta espontaneoan ikasi eta erabiltzea da helburua. Haurrentzako frantseseko jolas-jardueren saio bat astean behin.

      Hizkuntza ikasteaz gain, ikasturtean zehar ondorengoak lortzea ere bada asmoa:

      • Hizkuntzarekiko lotura afektiboa sortzea adin goiztiarretan
      • Ahozko trebetasunak ahalik eta gehien aktibatzea
      • Ahalmen sozialak eta emozionalak garatzea

      Taldeak Lacunza-ih-frantseseko zuzendariak gainbegiratuko ditu. Etengabeko jarraipena egingo zaie: ikasturtean zehar bi txosten helaraziko dira eta familiek irakaslearekin banakako bilerak izateko hitzordua hartu ahal izango dute.


      Norentzako

      LH1etik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      LH1 eta LH2: asteazkenetan, 14:00-15:00
      LH3: astelehenetan, 14:00-15:00
      LH4, LH5 eta LH6: asteazkenetan, 13:00-14:00
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      Matrikula: 49 € + 56 €/hil.
      %50eko deskontua matrikulan familia bereko bigarren kidetik aurrera.
      Ohar garrantzitsua: matrikula zuzenean Lacunzan egin behar da (ez Inikaz)


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Lacunza hizkuntza-eskolak egiten du kobrantza.

      Oharrak

      1. Lacunza hizkuntza-eskolako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. Gehienez ere, taldeak 6-12 haurrekoak izaten dira.
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Antzerkia (LH1-LH6)

      Oiartzungo Antzerkizaleak elkartea arduratzen da antzerki-saioez. Antzerkia emanaldi bat baina askoz gehiago da: jolasaren bitartez ahotsa, gorputza eta adierazpena lantzen dira. Aske sentitzea eta gozatzea dira helburu nagusiak.


      Norentzako

      LH1etik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      LH1 eta LH2: ostegunetan, 14:00-15:00
      LH3: astearteetan, 14:00-15:00
      LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
      LH5: astearteetan, 13:00-14:00
      LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
      Urtean bi emanaldi egiten dira (Eguberrietan eta ekainean).
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      26 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Baja-eskaerak abenduan egiteko aukera dago. Ordutik aurrera ez da aldaketarik onartuko, ikasturte amaierako emanaldia prestatzen hasten direlako. 
      3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      4. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Antzerkia ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Oiartzungo Antzerkizaleak elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. 8-14 haurreko taldeak izango dira.
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Gimnasia akrobatikoa (LH2-LH6)

      Hiruki Biraka elkartea arduratzen da gimnasia akrobatikoko saioez. Norberak bere gorputza ezagutuz, mugimendu eta figura ezberdinak lantzen dira jarduera honetan.


      Norentzako

      LH2tik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      LH2 eta LH3: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00
      LH4: astelehen eta asteazkenetan, 14:00-15:00
      LH5: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00
      LH6: astelehen eta asteazkenetan, 13:00-14:00
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      Matrikula: 6 € + 44,50 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Baja-eskaerak abenduan egiteko aukera dago. Ordutik aurrera ez da aldaketarik onartuko, ikasturte amaierako emanaldia prestatzen hasten direlako. 
      3. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      4. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Gimnasia akrobatikoa ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Hiruki Biraka elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. Gutxienez, 8 haur behar dira taldea osatzeko.
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Harmonika (LH3-LH6) ⭐️BERRIA⭐️

      Ikastaro honen helburua argia da: ikasleek harmonika eta musikaren oinarrizko teknikak modu erakargarri eta dibertigarrian ikastea, eta aldi berean, musikaz gozatuz, beren sormena eta adierazpena lantzea, eta arreta, koordinazioa eta arnasketaren kontrola garatzea.

      Ikasleek beharko duten materiala:

      • Harmonika diatonikoa: Hohner markakoa eta DO tonalitatekoa (Irakasleak eros ditzake harmonikak, eta familiek ordainketa egin ondoren).
      • Karpeta: paperak edo material didaktikoa gordetzeko.

      Norentzako

      LH3tik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      Ostiraletan, 13:00-14:00
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      35 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Harmonika ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. 2-10 haurreko taldeak izango dira.
      2. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…

    • Eskola Kirola (LH3-LH6)

      Jolas eta ariketa ezberdinen bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen dituzte haurrek. Bertan, talde-lana nahiz esfortzua lantzen dira, eta lehiatzen hasten dira modu dinamiko zein dibertigarrian.


      Norentzako

      LH3tik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      LH3: asteazken eta ostiraletan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
      LH4: astearte eta ostegunetan, 14:00-15:00 EDO 16:30-17:30
      LH5: asteazken eta ostiraletan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
      LH6: astearte eta ostegunetan, 13:00-14:00 EDO 16:30-17:30
      Larunbatetan jardunaldiak egoten dira eta joateko konpromisoa eskatzen da. Ordua eta lekua aldatzen joaten da (astean zehar ematen da horren berri).
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 15:00-16:30

      Prezioa

      17,50 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Eskola Kirola ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Larunbat goizetan jardunaldi edo topaketak egoten dira. Eskola Kirolean izena emateak horietan parte hartzeko konpromisoa dakar.
      2. Larunbatetako jardunaldirako elastikoa ematen zaie haurrei.
      3. Astean zeharreko arratsaldeko saioaren ondoren autobus-zerbitzua egoten da herrira (Errioxa plazara) jaisteko.
      4. Ikastolako bertako hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      5. Eskola Kirolean matrikula guztiak onartzen dira. Eguerdiko eta arratsaldeko txandek ikasle-kopuru maximoa dutenez, jardueran matrikulatzeak ez du bermatzen hautaketa (eguerdia edo arratsaldea) behin betikoa izango denik.
      6. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.
      7. Taldeak ez dira mistoak. Ikus hemen erabaki horren nondik norakoak azaltzen dituen txostena.
      8. Ikus hemen Ikastolako Eskola Kirolaren xehetasun gehiago eta araudia.

      Informazio gehiagorako…

    • Xakea (LH3-LH6)

      Luzaro elkartea arduratzen da xake-saioez.


      Norentzako

      LH3tik LH6ra arteko ikasleak

      Ekintzaren ordutegia eta egutegia:
      LH3-LH4: astelehenetan, 14:00-15:00
      LH5-LH6: astelehenetan, 13:00-14:00
      Oharra: eskolaz kanpoko ekintzak urrian hasi eta maiatzean amaitzen dira.
      Eskola-ordutegia:
      LH: 09:00-13:00 / 14:30-16:30

      Prezioa

      17 €/hil.


      Kontratazio-baldintzak

      1. Alta-, baja- edota aldaketa-eskaerak hiruhilekoka kudeatuko dira. Behin hiruhilekoa hasita ez dira aipatu eskaerak onartuko, salbuespenak salbuespen. Alta-eskaerak hala dagokion hiruhilekoa hasi aurretik egin behar dira; baja- eta aldaketa-eskaerak, aldiz, hala dagokion hiruhilekoa amaitu aurretik. Itzultzerik ez da egiten.
      2. Kontratazio-epetik kanpo jasotako eskaerak jada sortuta dauden taldeetan sartuko dira, gehienezko ratioak errespetatuz.
      3. Añabitarte Guraso Elkarteak egiten du kobrantza. Xakea ekintza egiten duten haurren familiak Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izango dira ekintzak dirauen artean (hala dagokion ikasturteko urritik maiatzera). Añabitarte Guraso Elkarteko bazkide izateak ez du inolako kostu eta bestelako eraginik familientzat.

      Oharrak

      1. Luzaro elkarteko hezitzaileek osatzen dute lantaldea.
      2. 8-20 haurreko taldeak izango dira.
      3. Taldekatzeak Ikastolako arduradunen esku daude.

      Informazio gehiagorako…