DBHko hautazko gaiak: aukerakoak, ibilbidekoak eta osagarriak
Aukerako gaiak
(DBHko ikasle guztientzako)
Aukerako gaiak DBHko maila guztietan daude eta urtero bat egiten da. Ikasleari jakintza-eremu ezberdinak ezagutzeko edo lehendik daudenak indartzeko aukera ematea da helburua. Aukerako gaiak ez du zertan urtero eremu berekoa izan, alda daiteke ikasturte batetik bestera. Astean bi ordu izaten ditu aukerako gaiak.
Zein dira eta zeren baitan eskaintzen dira aukerako gaiak?

Pertsona eredua: aspektuak
Aukerako gaiak
Euskal kulturarekiko konprometitua | Erabaki hartzaile kritikoa | Autonomoa
- DBH2: Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren hastapenak I (Komunikazio tailerra)
- DBH3: Pentsamendu autonomoaren eta kritikoaren hastapenak II (Komunikazio tailerra) EDO Kultura klasikoa
- DBH4: Garapen pertsonalari eta sozialari aplikatutako filosofia
Sortzailea
- DBH1-DBH2: Sormen tailerra I, II
- DBH3: Adierazpen artistikorako hastapenak
- DBH4: Arte eszenikoak
Euskaldun eleanitza
- DBH1-DBH3: Frantsesa I, II, III
(DBH4: Frantsesa gai osagarria da)
Ikusmira zientifikoduna
- DBH1: Teknologia eta digitalizazioaren hastapenak
- DBH3: Kultura zientifikoa (IKT)
- DBH4: Matematika tailerra
Osasun orekaren zaintzailea
- DBH1-DBH4: Osasun fisikoa eta emozionala I, II, III, IV
Ibilbideko gaiak eta gai osagarriak
(DBH 4. maila egingo dutenentzako bakarrik)
Ibilbideko gaiak
Ibilbideko gaiak derrigorrezko ikas-etapa bukatu ondorengo ikasketen norabidea definitzen hasteko irakasgaiak dira. Ibilbide akademiko bakoitza bi gairi lotuta dago eta horietako bakoitzak hiru ordu izaten ditu astean. Ibilbideko gaiek astean sei ordu izaten dituzte, beraz.
Zein dira ibilbide akademikoak eta ibilbideko gaiak, eta etorkizuneko zein aukerari lotzen zaio bakoitza?
Ibilbide akademikoa | Ibilbideko gaiak | Etorkizuneko aukerak |
---|---|---|
A ibilbidea | Fisika-Kimika Biologia-Geologia | Batxilergoa: Zientziak |
B ibilbidea | Latina Ekonomia | Batxilergoa: Letrak |
C ibilbidea | Prestakuntza eta orientazioa Teknologia | Lanbide Heziketa |
Zein dira ibilbide akademikoa aukeratzeko aholkuak?
- Bakoitzak bere erabakiak hartu behar ditu: erne talde-presioarekin.
- Ez dira atzera egin ezinezko erabakiak. Bide asko daude helburu berera iristeko.
- Espektatibez gain, gaitasunak eta jarrerak ere kontuan izan behar dira. Galdera-test labur hau betetzea lagungarria izan daiteke.
- Lasaitasuna ezinbestekoa da. Zalantzak izatea oso arrunta da; eta zalantzak argitzeko ongi informatzea, ezinbestekoa. Aukera guztiak ezagutu behar dira.
- Zientzietatik letretarako jauzia errazagoa da alderantzizkoa baino.
Gai osagarriak
Gai osagarriak ikasle bakoitzaren ibilbide pertsonala eta akademikoa osatzeko gaiak dira. Astean hiru orduko irakasgaiak dira eta aukeran dauden guztien artean bat hautatu behar da.
Zein dira aukeran dauden gai osagarriak?
- Frantsesa
- Adierazpen artistikoa
- Digitalizazioa
- Musika