HIZKUNTZAK
  • Ekimen herritarrak antolatzeko gurasoen parte-hartzea

Gure Ikastola 1960ko hamarkadan sortu zuten hainbat familiak, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta. Ametsa errealitate bihurtu zuten, elkarrekin lan eginez. 

Guraso haien ekimena eta ahalegina ezin ditugu ahantzi gaurko gurasook ere. Izan ere, Ikastola hezkuntza komunitate osoaren elkarlanaren fruita da: konpromisoa eta auzolana gure izatearen muinean daude. 

Horregatik, Ikastolak bizirik irautea nahi badugu, gure seme-alabak ikastolan matrikulatzen ditugun gurasooi eskatzen zaigu gure denboraren zati txiki bat proiektu honi eskaintzeko eta irakasleekin, hezitzaileekin, ikasleekin eta herriko beste eragile batzuekin batera, Ikastolak antolatu ohi dituen ekimenetan laguntzeko. 

Edonork lagundu dezake edozein ekimenetan, baina laguntza hori hobeto antolatzeko, ikasmaila bakoitzeko gurasoei ekimen jakin bat/batzuk esleitu dizkiegu. Hona zerrenda:

HAUR HEZKUNTZA

  • Matrikulazio kanpainarako laguntza. HH2
  • San Tomas eguna (Esmalteria eta Lino). HH3 / HH4
  • Inauteriak: Mozorroak prestatzeko, dantzatzeko, eguneko antolaketa (hesiak jartzea, jasotzea…), haurrak janzten laguntzeko. HH3,HH4 eta HH5
  • Gabonak: Olentzero eramateko. HH4
  • Ikastolaren eguna: Antolaketa orokorrean. HH5
  • Baso Eskola: irteeretan laguntzeko (normalean, goizez): HH3, HH4, HH5

LEHEN HEZKUNTZA

  • Baso Eskola: irteeretan laguntzeko (normalean, goizez): LH1, LH2, LH3
  • Abenduak 24, Olentzeroa eramateko. LH1
  • Abenduan, Mari Domingi baserrian: antolaketan laguntzeko, bereziki aste bukaeran: LH2
  • Ikastola eguna. LH3
  • Piraguara joateko laguntza. LH4
  • Liburu maileguak antolatzeko laguntza. LH5
  • Urriaren 31, Gau Beltza: LH6

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

  • Ikastola eguna. DBH1
  • Iñude eta Artzaiak guraso taldea sortuta badago ere, taldeari laguntza ematea. DBH2
  • Kilometrotako ERRONKA (Kilometrotara joateko laguntza). DBH3.
  • Maileguko liburuen errepasoa (liburu kopurua oso txikia denez, maila bakoitzeko guraso bat edo bi gehienez, ikasturte bukaeran ordu bat): DBH2
  • Kilometroetako arropa salmenta: DBH3 eta DBH4

Maila bakoitzeko guraso ordezkariak arduratuko dira eginkizun hauek gogoratzeaz eta lantaldeak osatzeaz, ekimen bakoitzeko talde antolatzailearekin harremanetan.