HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea LH: 2. buletina (24.11.11)

LHko Guraso Batzordearen 2024-2025 ikasturteko bigarren bileran ondorengo gaiak landu dira:

Euskara errefortzua

Batez ere Hazten zikloan (LH1-LH3) murriztu direnaren pertzepzioa dago. Gaia Jarraipen Batzordera eraman da. Jarraipen Batzordean azalpenak eman dira:

Euskara errefortzua astean ordubetez eta eguerdian eman beharrean, indartze hori ordu lektiben barruan egitea erabaki zen bere garaian. Batetik, Blaiturekin euskararen erabileran eragin nahi da, atxikimenduan eta motibazioan. Bestalde, gela barruan ahozkotasuna modu sistematikoan lantzeko urratsak ematen ari da Ikastola.

Ikasgeletako ratioak

Bereziki LH4ko ikasgeletako haur kopuruak kezkatzen ditu guraso ordezkariak. Gaia Jarraipen Batzordera eraman da. Jarraipen Batzordean azalpenak eman dira:

Ratioa 25ekoa den arren, eskolatze batzordetik etorritako ikasleekin eta errepikatzaileekin ratioak 28ra artekoak izan daitezke.

Hala ere, familia batzuk, oraindik, irakaskuntzaren kalitatea jaitsiko denarekin kezkatuta daude. Hori hautematen bada, gaia LHko zuzendaritza-taldearekin kontsultatuko da.

Heriotzaren pedagogia

Jarraipen Batzordetik Ikastolako komunitatean heriotzaren gaia jorratzearen garrantzia
transmititu dute Guraso Batzordeetara. Landu beharreko funtsezko alderditzat jotzen da. Ikuspegi eta baliabide posibleak aztertuko dira gai horri modu egokian heltzeko.

2023-24 ikasturte amaierako familien asebetetze-galdetegiak: emaitzak

Baloratzea eskatutako eremuek emaitza onak dituzte. Zuzendaritza-taldeko kideek kezka azaldu dute erantzun kopurua murritza izan delako, ez direlako familia asko izan asebetetze-galdetegiari erantzun diotenak.

Gabon-kanta laikoak

Gaiaren gaineko iritzi ezberdinak daude. Gaia Hezkuntza Batzordera eramatea proposatzen da.