HIZKUNTZAK

Hemen da 2024-25 ikasturterako matrikulazio-garaia, eta Orereta Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modurik zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.


Matrikula egiteko moduak


Ikastolan
(Esmalteria: 09:30-12:30 / 15:30-18:30. Añabitarte: 08:00-16:30)

Otsailaren 7tik 23ra arteko epea dago horretarako. Inprimakia bideratzeko bi aukera daude:

  • Ikastolako bulegoetako batetik pasa inprimakia jasotzera.
  • Inprimakia hemen deskargatu, bete eta Ikastolako bulegoetako batean entregatu.

Hau da inprimakiarekin batera entregatu behar den dokumentazioa:

  • Familia-liburuaren fotokopia
  • Udaleko errolda-agiria (bizikidetza-agiria)
  • Haurraren tutorearen edo tutoreen nortasun agiriaren fotokopia
  • Haurraren argazki bat
  • Aukeratutako ikastetxeen zerrenda
  • Kontu korrontearen zenbakia
  • Oharra: inprimakiarekin eta dokumentazioarekin batera, ikastetxearen Hezkuntza-Konplexutasunaren Indizea ezartzeko eta ikasleak matrikulatzen diren unetik aurrera Hezkuntza-Laguntzako Premia Espezifikoei erantzuteko baliabideen plangintza egokia egin ahal izateko, onarpen-prozesu honetan inkesta pertsonal bat betetzeko eskatuko zaio familia bakoitzari.

Online

Otsailaren 7tik 23ra, matrikulazioa “online” egiteko aukera izango duzue ondorengo helbidean: ikasgunea.euskadi.eus. Kasu honetan, inprimakia online bete beharko duzue, eta ondoren beharrezkoa den dokumentazioa eskaneatu eta webgunera igo.


Egutegia


  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: 2024ko otsailaren 7tik 23ra
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2024ko martxoaren 12an. Ikusgai eta erreklamazio-epea, martxoaren 21era arte
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko martxoaren 26an. Ikusgai eta erreklamazio- epea ikastetxeko Eskola Kontseiluan, apirilaren 10era arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2024ko apirilaren 10era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 26an. Ikusgai, maiatzaren 30era arte
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2024ko apirilaren 29an
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2024ko maiatzaren 30era arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte
  • Plazen erreserbaren iraunaldia: 2024ko irailaren 13ra arte

Araudia


Ikusi Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren agindua zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2024-2025 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Xehetasun gehiago: euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila

Orereta Ikastolako bazkidetza

Haurrak Orereta Ikastolan matrikulatzen dituen familia oro izango da Ikastolako bazkide. Horiek horrela, bazkide egitean, Orereta Ikastola Koop. E.ko kapitalera ekarpena egin behar da: 60€ familiako. Urteko kuota 41,30€koa da.


Maiz egiten diren galderak


Onarpen prozesuari buruz maiz egiten diren galderak eta haien erantzunak hemen topatuko dituzue.