HIZKUNTZAK

Informazio iturri ezberdinak kontuan hartuta, epe luzerako hausnarketa egin eta ikastolako etorkizun hurbila prestatzen duen prozesua da, plangintza bat duena, helburuak zehazten dituena eta lehentasunak jartzen dituena.

Prozesuaren abiapuntua informazio iturriak aztertu eta bukaera Urteko Kudeaketa Plana komunikatzean datza.

Estrategiak lau azpielementu ditu:

  1. Estrategia zehazteko beharrezkoa den informazioa nola kudeatzen dugun
  2. Estrategia nola hausnartzen dugun
  3. Estrategia nola hedatzen eta komunikatzen dugun
  4. Estrategia nola berrikusten eta eguneratzen dugun

Indarrean dauden dokumentuak hauek: Plan EstategikoaUKP

  • 1. Estrategia zehazteko beharrezkoa den informazioa nola kudeatzen dugun

    Orereta Ikastolan interes-taldeak zeintzuk diren definituak (PENDIENTE) eta zerrendatuak ditugu: Ikasleak, Gurasoak, Langileak, Komunitatea (bazkideak, ikasle ohi, guraso ohi, langile ohiak), Aliatuak, Hornitzaileak eta Gizartea. (?)

    Hausnarketa estrategikorako informazio iturri diren dokumentuak zerrendatuko ditugu jarraian:

    Kide garen beste erakunde hauek sortzen dituzten beste informazio iturri hauek ere garrantzitsuak dira guretzak:

    Ikastolen elkartetik besteak beste erabiltzen ditugunak hauek dira: Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA, EHI VI Batzarraren hausnarketa, EHI Gestio Plana, EHI VII Batzarraren oinarriak. (LOTURAK JARRI)

    Konfeekopetik besteak beste, Kooperatiben legedira egokiteko betebeharren dokumentua.

    Informazio iturrien laburpen taula jarraian:

    INFORMAZIOA ITURRIA JASOTZAILEA
    INTERES TALDEAK GURASO – IKASLE Asebetetzea ikastolarekiko, zerbitzuekiko, instalakuntzekiko Guraso inkesten emaitzak Jabea
    Ikasle inkesten emaitzak Jabea
    Erabiltzaileen eta bezeroen kexa eta iradokizunak Kexa eta iradokizun postontziak Jabea
    Taldeko guraso bilerak Tutoreak
    Gurasoekin banakako bilerak Tutoreak
    Zuzendaria
    Tutoretza saioak ikasleekin Tutoreak
    LANGILEAK Kexak eta iradokizunak Kexa eta iradokizun postontziak Zuzendaritza Taldea
    Klaustro bilerak Jabea
    Langileen inkesten emaitzak
    Etapa bilerak Etapako koordinatzaileak
    GIZARTEA Ikastolak duen irudia Eragin sozialeko inkesta
    Guraso berrien inkesten emaitzak
    HORNITZAILE ETA ALIATUAK Ikastolen beharrak
    Beste hornitzaile eta aliatuen beharrak Hornitzaileekin bilerak
    Aliatuekin bilerak
    BESTELAKOAK BARNEKO INFORMAZIOA Lan-taldeetako informazioa Lan-taldeen bilerak Jabea
    Proiektuei buruzko informazioa Proiektu bakoitzeko Planak eta oroitzak Jabea
    Pertsonen kudeaketa Beharren azterketa Jabea
    Baliabide premia orokorrak Zuzendaritza bilerak Zuzendaritza taldea
    Prozesu guztiei buruzko informazioa Prozesuen jarraipenerako orria Jabea
    Emaitza akademikoak Ikasturte bukaerako emaitza akademikoen aktak Jabea
    Artezkaritzaren ekarpenak eta asebetetzea Artezkaritzarekin bilerak Jabea
    BESTE IKASTETXEAK BKS informazioa, Hezkuntza arloko informazioa, orientabidea Partaideko Ikastolak Jabea
    Ikasle ohien emaitzak Jabea
    KUDEAKETA Kudeaketari buruzko informazioa zenbait ikastolen arteko elkarlana Jabea
    Zuzendarien mintegiak Jabea
    Administrarien mintegiak Jabea
    Overcall enpresa Jabea
    Hezkuntzaren berrikuntza Ikastolen Elkarteko bilera eta mintegiak, WEB orrialdea Zuzendaritza Taldea
    Proiektuen antolamendurako informazioa: IKT, Eleanitz, Euskaraz Bizi… Zuzendaritza Taldea
    KANPOKO INFORMAZIOA Jaiokuntza datuak Jabea
    Kultura, euskara, ongizate saila, hirigintza… inguruko informazioa Euskara batzordeko bilerak
    Gizarte laguntzailearekin bilerak Jabea
    Diru laguntzei buruzko informazioa Jabea
    Berrikuntza teknologikoak
    Datu ekonomikoak Zuzendaria
    Legedia EHAA, BOE, LOCE Jabea
    Estatistika akademikoak Ikuskariarekin bilerak Jabea
    Diru laguntzei buruzko informazioa Foru Aldundia, Gizarte Segurantza, Berritzegunea, Hezkuntza sailako… zirkularrak Jabea
    Kontzertuei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritza Jabea
    Hornitzaileen asebetetzea gurekiko Zerbitzuetako enpresekin bilerak: Jabea
    Merkatuko materialari buruzko informazioa Ikasi, Editorialak, katalogoak, Internet… Jabea
    Lan istripuen prebentzioa Prebentziorako enpresa Jabea
    Komunikabideetako informazioa Aldizkariak (Hik Hasi, Ikastola aldizkaria, Cuadernos de pedagogia, Emakunde…) Internet… Jabea
    Estatistika datuak Eustat Jabea
    Konpetentziako informazioa: eskaintza, alderdi sendoak… Egunkarietan agerpenak, Matrikulazio kanpainako informazioa… Jabea
    Eskolan aktibitate desberdinak burutzen dituzten erakundeen informazioa Jabea

     

  • 2. Estrategia nola hausnartzen eta ezartzen dugun

    Hausnarketa estrategiko eta plan estrategiko ziklo asko egin ditu Ikastolak. Indarrean dagoen plan estrategikoa ikasle, guraso, langile, zuzendaritza eta artezkaritzako ordezkaritza batek hartu zuten parte, prozesuaren etapa ezberdinetan.

    Plan Estrategikoaren hausnarketa egin genuen 2021-22 ikasturtean. Horretarako Talde eragilea sortu eta Aurkene Redondori laguntza eskatuz.

    Eginkizuna, balioak eta ikusmira landu ostean diagnostikoari heldu genion AMIAren bitartez eta CAME eta beste lanketa batzuk egin ondoren Helburuei heldu genien.

    Horrekin Plan Estrategikoko lehen dokumentua osatu genuen, hemen ikusi dezakezue; hauek genituen zehaztuak:

    • Ildo Estrategikoak
    • Helburuak
    • Helburuak lortzeko estrategia eta ekintzak

    Hauek dagokion foroetan berretsi eta landu genituen eta baita Batzar Nagusietan Ildo Estrategikoak azaldu.

    Orain artekoak berretsi eta Aginte Taula zehaztu eta jarraipen metodoa zehaztu genuen ondoren.

    MAPA ESTRATEGIKO moduan antolatu genuen informazioa. Horretarako Acorde Consultingo Jose Antonio Calvoren Euskaliteko prestakuntzan egon gara Prestakuntza plana borobildu eta Aginte Taula osatzeko.

    MAPA ESTRATEGIKOA

    Lehenago aipatu dugun diagnostiko eta barne analisiari esker (AMIA…), Ikusmira bat definitzen da eta horretatik abiatuta , Helburu Gako batzuk identifikatzen dira. Helburu Gako hauek, azken helburuak dira eta beste helburu guztiak bezala lorgarriak eta neurgarriak izan behar dute. Plan Estrategikoa bukatzean ikastolak non egon nahi duen eta zer helburu lortu nahi dituen esango duten helburuak izango dira. Helburu Gakoen gainean ezin da zuzenean eragin, hainbat azpi-helburu eta ekintzak martxan jartzean lortzen dira goiko helburu horiek.

    Adibide bat jartze aldera helburu gakoa etekin ekonomiko jakin bat lortzea litzake eta azpi helburua: tanta boletoak saltzea.

    Erdian beraz Helburu Estrategikoak (azpi-helburuak) ditugu. Helburu hauetan zuzenean eragin daiteke. Helburu hauek helburu gakoak lortzeko sortzen dira eta beraz horiekin lotura izan behar dute. Maila honetan, baliabide, barne prozesu inguruko helburuak izaten dira. Helburu Estrategiko bakoitzak gutxienez helburu gako bat bultzatzeko sortzen da.

    Helburu Estrategikoen barruan ere Helburu Estrategiko Ukiezinak (HEU) daude beherago. Horiek oinarria lirake eta horiek sortzen dira beste helburu estrategikoak lortzeko, hauetan ikastolaren balioei eta pertsonei lotutakoak leudeke. HEUak beraz Helburu Estrategikoen bultzatzaileak dira.

    Prozesu honen gidari Artezkaritzako eta Zuzendaritzako kideez osatutako PROIEKTU TALDEA izan da, bertan guraso eta langileak daude ordezkatuak.

    Guraso batzuekin eta langile guztiekin lanketa ezberdinak egin dira prozesu guztian zehar eta plan estrategikoan pausuak eman hala komunikatu egin dira foro ezberdinetan.

     

  • 3. Estrategia nola hedatzen eta komunikatzen dugun

    Antolaketari dagokionean Ikastolako barne organo hauek eta organigrama hau (LOTURA) ditu. Edozein kooperatibatan egin moduan Batzar Nagusiak Artezkaritza Kontseiluaren eskuetan lagatzen du erabaki estrategikoen kudeaketa. Eta honek Zuzendaritza taldearen gain Plan Estrategiko eta Kudeaketa Planaren exekuzioa.

    Hezkuntza Batzordea, hezkuntza gaietan organo gorena da eta komunitateko estamentu guztiak daude ordezkatuak. Hezkuntza planaren exekuzioa Pedagogia Batzordearen esku dago.

    Gurasoak etapako Guraso Batzordetan antolatuta daude. Pandemiak izandako beharretatik abiatuta Jarraipen Batzordeak sortu ziren, bertan etapaka, etapako zuzendaritzako kide eta Guraso ordezkariak elkartzen dira Ikastolaren hobekuntzaz aritzeko.

    Guraso eta zuzendariza koordinazioan hobekuntza hauetaz gain orokorrean azken urteetan egitura horizontalagoa dugu, zuzendaritza unipertsonaletik zuzendaritza taldeetara bidaia egin du Ikastolak. Funtzio eta arduren banaketa orekatuago eta parte hartzaileago bideari heldu diogu.

    Bestalde prozesutatik lantaldetarako ibilbidea ere egin dugu elkarrekin eta egun lantalde hauek ditugu lanean. Irakasle guztiek gutxienez lantalde hauetako batean parte hartzen du.

    Egitura horizontal honek hedapenean laguntzen digu.

    Parte hartzea bultzatzeko lehenengo pausua informazioaren kudeaketa egokia egitea dela pentsatzen dugu.  Jasolearen baitako informazi kanal berezituak ditugu.

    A) Webgunea: informazio orokorraz haratago webgunean atari ezberdinak sortu ditugu organo ezberdinek behar duten informazio bereizitua izan dezaten:

    Ikastolako organoek ere bere ataria dute:

    B) Inika bidez asteko oharrak bidaltzen ditugu. Familiei astezken eta ostiraletan hezkunza plataforma bitartez bidaltzen dizkiegu gurasoei. Langileei ostiraletan webgunean zintzilikatzen dizkiegu langileei.

    C) Hezkuntza batzorde, Artezkaritza kontseilu, Jarraipen Batzorde eta Guraso Batzordeko akta laburra eskuragarri dute baita langile eta gurasoek ere.

     

    Estrategiari dagokionean ere komunikazioa nola egingo dugun jarraian zehaztua dugu:

     

    EGINKIZUNA, IKUSMIRA ETA BALIOAK
    • Familiak-Gurasoak
    • Bazkideak
    • Irakasleak
    • Artezkaritza Kontseilua
    • Gizartea
    • Urtekaria
    • Urtekaria
    • Urtekaria, Urteko planean.
    • Ohiko bileran
    • Urtekaria
    • Zuzendaritza
    • Zuzendaritza
    • Zuzendaritza
    • Zuzendaritza
    • Zuzendaritza.
    URTEKO KUDEAKETA PLANA
    • Familiak. Gurasoak.
    • Bazkideak
    • Irakasleak
    • Artezkaritza Kontseilua
    • Hezkuntza Batzordeak-
    • Urtekaria
    • Urtekaria
    • Urtekaria + aurkezpa ohiko bileran
    • Ohiko bileran
    • Ohiko bileran
    • Zuzendaritza
    • Zuzendaritza
    • Etapako zuzendaria
    • Zuzendari Nag.
    • Etapako guraso ardurad.
    URTEKO FORMAKUNTZA PLANA
    • Irakasle taldeei.
    • Artezk.  Kontseiluari
    • Dokum. egokitua
    • Dokum. egokitua
    • Zuz. Pedag. –Ikask.Buru.
    • Zuz. Pedag. –Ikask.Buru.
    ETAPAKO  URTEKO PLANA
    • Etapako hezkuntza batzordea
    • Etapako klaustroa
    • Ohiko bileran
    • Ohiko bileran
    • Etapako zuzendaria
    • Etapako zuzendaria
    URTEKO BALANTZEA ETA EMAITZA KONTUA.
    • Familiak-Gurasoak
    • Bazkideak
    • Irakasleak
    • Artezkaritza Kontseilua.
    • Koop. Erregistroa
    • Urtekaria
    • Urtekaria + Batzar Nag.
    • Urtekaria
    • Ohiko bileran
    • Akta berezia
    • Zuzendari Nag.
    • Zuzendari Nag.+ Diruzaina.
    • Zuzendari Nag
    • Zuzendari Nag
    • Zuzendari Nag.
    PEDAGOGIA MEMORIA
    • Familia-Gurasoak
    • Bazkideak
    • Irakasleak
    • Artezkaritza Kontseilua
    • Ikuskaritza
    • Urtekaria
    • Urtekaria
    • Urtekaria
    • Urtekaria + aurkezpena
    • Barne dok.
    • Zuzen Pedag (Ikask Buru)
    • Zuzen Pedag (Ikask Buru
    • Zuzen Pedag (Ikask Buru
    • Zuzen Pedag (Ikask Buru)
    • Zuzen Pedag (Ikask Buru)
    Elkarbizitza Araudia. (Ikasleak)
    • Familiak-Gurasoak.
    • Ikasleak
    • Irakasleak
    • Artezkaritza Kontseilua
    • Txosten idatzia(+ web
    • Txosten idatzia(+ web
    • Txostena + bilera aurkezp.
    • Txostena onarpenerako
    • Irakasle-tutore.
    • Irakasle-tutore
    • Pedag Zuzen + Etapa zuzend.
    • Pedag Zuzen.
    Funtzionam. Egitura ta funtzioak
    • Irakasleak
    • Artezkaritza Kontseilua
    • Txostena + OIKS kudeaketa sistema
    • Txostena onarpen.
    • Zuzend Pedag.+ Zuz Nagus.
    • Zuzend Nagus.
    Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua.
    • Familiak-Gurasoak
    • Bazkideak
    • Harrera batzarrak eta web orria.
    • Web orria.
    • Zuzend nagus.
    • Zuzend Nagus.
  • 4. Estrategia nola berrikusten eta eguneratzen dugun

    Komunikazio estrategia lantzeko batzordea mixtoa eratu zen eta horren ondorioz komunikazio estrategia definitu zen Ion Ansa ikasle ohi eta komunikazioan adituaren aholkularitzarekin.

    Merkatu azterketa eta Marka posizionamenduak definituta, Komunikazio teknikari bat kontratatzea adostu zuen Artezkaritza Kontseiluak, komunikazio eta idazkaritza lanak egiteko. Berak besteak beste Webgunearen kudeaketa (langile ataria, guraso ataria…), Sare sozialen kudeaketa, barne komunikazioa (Asteko oharrak, guraso newsletterrak), matrikulazioa eta beste hainbat gauzaren ardurak ditu.

    Gardentasunaren mesedeetan, informazio gehiena langile eta gurasoen esku jarri dugu webgunean eta besteak beste langileei egoera ekonomikoen berri ematen zaie urtero.