HIZKUNTZAK

Apirilaren 26an Milimetroak Oarsoaldean

Aurtengo Kilometroak jaiaren harira, Milimetroak ospatuko dira apirilaren 26an Gipuzkoako bi eskualdeetan: Tolosaldean eta Oarsoaldean; 9 ikastolen artean. Lehenengoaren gaia “Naziotasuna aurrez-aurreko elkar ezagutzearen bidetik” izango da; eta bigarrenarena berriz, “Herritarren eta herrien burujabetza aldarri“, hain zuzen ere.

Oarsoaldean ditugun hiru Ikastolek -Orereta Ikastola, Haurtzaro ikastola eta Pasai-Lezo Lizeoak- eta Ibarrako Uzturpek hartuko dute parte lehenengo ospatuko den Milimetro hauetan.

Aipatutako hiru Ikastoletako eta Ibarrako Uzturpe Ikastolako DBH4ko 25na ikaslek hartuko dute parte Topaketan.

Haurtzaro Ikastola Ibarra Irribarra Kilometroak milimetroak oarsoaldea oiartzun Orereta/Errenteria Pasaia Pasaia Lezo Lizeoa tolosaldea Uzturpe Ikastola