HIZKUNTZAK

Seaskako egutegia: eskaera epea zabalik

Añabitarte | Esmalteria

2023/11/08 12:00 am

2023/11/30 11:00 pm

Urtero bezala, Iparraldeko Ikastolei laguntzeko, aurten ere eskainiko du Orereta Ikastolak Seaskako egutegia erosteko aukera. 4€ balio ditu eta bi modutara eros daiteke: beheko inprimakia betez (Ikastolako familiak eta langileak) edo Ikastolako bulegoetan (Ikastolako familiak, langileak zein hala nahi duen herritar oro).

Beheko inprimakia betez egiten bada eskaera, egutegia zuzenean jasoko dute Ikastolako langileek; eta seme-alaben bitartez, familiek. Ikastolako bulegoetan erosiz gero, momentuan jaso eta ordainduko da egutegia.


Zubiak Eraikiz