HIZKUNTZAK

“Nolako pertsonak hezi nahi ditugu?” saioa (familiak)

Ikastola
Esmalteria/Lino

2021/05/03 6:00 pm

2021/05/03 8:00 pm

Hezkuntza ezinbesteko tresna bada egungo zein etorkizuneko jendartea eraikitzeko, hezkuntzak egungo zein etorkizuneko jendartearen beharretara egokitu behar du. Eta jendartea pertsonek osatzen dute.

Premisa horri jarraiki, Ikastolako ikas-ibilbidea bukatzean ikasleen pertsona-ereduaz hausnartzen eta hura definitzeko irizpideak jartzen ari gara irakasle eta langileekin, horrek izan behar baitu lanerako gure iparrorratza.

Izan ere, pertsona-ereduaz ari garenean Orereta Ikastolan nolako pertsonak hezi nahi ditugunaz ari gara; gure ikas-ibilbidea bukatzean ikasleek izan edo bete beharko lituzketeen ezaugarriez. Eta “halako” pertsonak hezi nahi baditugu, nolakoa behar luke gure eredu pedagogiko eta metodologikoak?

Familiak ere hezkuntza-komunitateko kide eta eragile direnez, Ikastolako ikasleen pertsona-ereduaz aritzeko saioa egingo dugu haiekin maiatzaren 3an, 18:00etan, Ikastolak Linon duen eraikineko jolastokian. Saio parte-hartzailea eta dinamikoa izango da.

COVID-19aren eraginez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Behean duzue horretarako aukera. Apirilaren 28a da izena emateko azken eguna azken eguna.


formazioa