HIZKUNTZAK

[HH2-LH6] Ikastolako udalekuak: izen-ematea

Añabitarte | Esmalteria

2023/03/17 12:00 am

2023/05/10 11:59 pm

Urtero legez, Ikastolak aurten ere antolatuko ditu bere Udalekuak. Ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira, 2 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako (HH2-LH6).

Maiatzaren 10era arteko epea dago Ikastolako Udalekuetan izena emateko. Hemen topatuko dituzue xehetasun guztiak eta izena emateko aukera.

Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako Udalekuen helburua eta erabateko lotura du gure hezkuntza-proiektu eraldatzailearekin. 

Aurten ere, HH3tik LH6ra, Zirimola (Ikastolen Elkarteko aisialdi-taldea) arduratuko da gure Udalekuen kudeaketaz. 2 urteko haurren Udalekuez Ikastola arduratuko da zuzenean. 2-3 urteko haurrentzako hezitzailearen erreferentziak duen garrantziaz jabetuta, urtean zehar Ikastolan lanean aritzen diren hezitzaileak egongo dira haiekin, programazioa zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokituz.

udalekuak