Udalekuak 2023
Urtero legez, Orereta Ikastolak udalekuak antolatu ditu herriko 2 eta 12 urteko haur ororentzako (ez soilik Ikastolakoentzako), ekainaren 26tik uztailaren 21era.
Euskaraz
Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintza da Ikastolako udalekuen helburua.
Mendialdean
Ikastolako udalekuak Añabitarten egiten dira, espazio berdez inguratutako eta azpiegitura onez hornitutako gunean.
* 2 urteko haurrak Esmalterian egoten dira.
Eskaintza bakarra (2 urte)
Bi urteko haurrentzako udaleku-eskaintza bakarra da Ikastolarena herrian. Ikasturtean zehar adin horretako haurrekin egoten diren Ikastolako hezitzaileak izaten dira begiraleak.
Izen-ematea: martxoak 17 – maiatzak 10
Udatxiki (HH2)
Adina | 2020an jaiotakoak (2-3 urte) |
Egutegia | 1. astea: ekainak 26-30 2. astea: uztailak 3-7 3. astea: uztailak 10-14 |
Ordutegia | 08:00-13:00 (sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte) |
Lekua | Esmalteria |
Prezioa | 85 €/astea* (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) |
Informazio gehiago | 943 52 03 97 udalekuak@oreretaikastola.eus |
Eman hegoak
(HH3-LH6)
Adina | 2011-2019 artean jaiotakoak (3-12 urte) |
Egutegia | 1. astea: ekainak 26-30 2. astea: uztailak 3-7 3. astea: uztailak 10-14 4. astea: uztailak 17-21 |
Ordutegia | UDALEKUAK: 09:00-13:00 edo 09:30-13:30 (autobusaren antolaketaren baitan) ZAINTZA: Goiza: 08:00-09:00 (sartzeko azken ordua: 08:45) Eguerdia: 13:00-14:00 |
Lekua | ZAINTZA: Linoko eraikina AUTOBUSA: Linoko geltokia UDALEKUAK: Añabitarte (lehen hiru asteak) eta Linoko eraikina (laugarren astea) |
Prezioa | UDALEKUAK: 78 €/astea* (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) (autobus-zerbitzua prezioan sartuta dago) ZAINTZA: 10 €/astea* (1h egunean) 15 €/astea* (1:30h egunean) 20 €/astea* (2h egunean) |
Informazio gehiago | 943 44 51 08 zirimola@ehi.ikastola.eus |
* ORDAINKETAREN ETA BAJEN GAINEKO OHARRAK
- Maiatzaren erdialdean kobratuko da zenbatekoaren % 60a. Ekainaren erdialdean, berriz, % 40a.
- Ekainaren erditik aurrera bajarik egongo balitz, behar bezala justifikatutako kasuetan % 90a itzuliko da. Gainontzeko kasuetan, % 10a.
- Behin udalekuak hasita ez da dirurik itzuliko.
- Ikastolako ikasle ez diren haurren familiekin emailez jarriko da Ikastola harremanetan ordainketa kudeatzeko.