HIZKUNTZAK

Fibrosi kistikoaren gaineko hitzaldia

Orereta-Errenteria

2021/03/05 2:30 pm

2021/03/05 4:30 pm

Fibrosi kistikoa edo mukobiszidosia gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotza goiztiarra eragiten duena.

LH 5. mailako ikasleek gaixotasunaren berri jasoko dute martxoaren 5ean. Ioar Bengoetxea ikasle ohia eta Leire Mitxelena (bere ama) izango dira hizlariak, Arnasa elkarteko kideak.

ARNASA elkartea Gipuzkoako Fibrosi Kistikoa (FK) duten pertsonek eta haien senideek sortu zuten 1989an. Helburu nagusia FK dutenen eta haien ingurukoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako euren premiazko beharrizanak asetzen saiatuz osasun, gizarte eta arreta psikologikoaren bitartez. Ikastolen Elkartea bazkide den Bizipoza egitasmoko kide da Arnasa Elkartea.

arnasa elkartea bisitak bizipoza fibrosi kistikoa