HIZKUNTZAK
  • AURKEZPENA

    Ikastolak, izaera pertsonaleko datuak tratatzen dituen beste edozein erakunde bezala, datu babesaren araudia bete behar du, eta ez betetzekotan, gogoan hartzeko isunei aurre egiteko aukera sortuko litzateke. DBEO berriak zentro guztiak barneratu behar dituen planteamendu berriak ezartzen ditu. Horregatik, Ikastolak segurtasun neurriak ezarri eta neurri horiek pertsonal guztiari jakinaraztea erabaki du, erakundeak datuen babesaren legedia bete dezan. Jakintza horren bitartez legediaren konplimendua areagotzen da, beharrezkoak ez diren arriskuak ekiditen eta baita informazio pertsonaleko datuak babesten. Hori dela eta, jokaera desegokiak edo arduragabeak saihesteko asmoz, beharrezkoa da ikastolan aplikatu beharreko segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoen jakitun izatea.
    Gaur egun asko dira heziketa zentroetan kudeatzen diren aktiboak (ordenagailu pertsonalak, telefono mugikor korporatiboak, tabletak, portatilak, proiektoreak, zerbitzariak, software aplikazioak, monitoreak etab.). Modu berean, heziketaplataformak, Ikastolako web orrialdea, sare sozialak etab. gero eta maiztasun handiagoz erabiltzen dira. Kontzientziazioa, zentzutasuna eta praktika onak defentsarik onenak dira Informazio eta Komunikazioaren Teknologia sistemen erabileran ustekabeak antzeman eta ekiditeko.
    Beraz, informazioaren segurtasuna inplementatzeko eta arriskuak gutxitzeko segurtasun neurrien ezarpena ezinbestekoa da, eta baita horien behaketa jarraitua ere. Beraz, jakinarazpen honen bidez, zure lana aurrera eramatean bete beharreko segurtasun informatikoko jardunbide egokien berri ematen dizugu. Funtsezkoa da erakundeko langile guztiek ondoren adierazitakoa errespetatzea; izan ere, bestela,
    ikastola arriskuan egongo litzateke, informazioaren segurtasunari dagokionez, eta horrek hura zehatzea ekar lezake.

    Ondoren, Ikastolako pertsonal guztiak hartu behar dituen segurtasun neurriak zehazten dira:

  • OINARRIZKO SEGURTASUNA

    Zure lantokiko informazioaren konfidentzialtasuna mantendu. Maneiatzun
    duzun informazioaren arduraduna zara, eta zure lan jarduera gauzatzeko baino
    ez duzu erabili behar.

    • Pasahitz sendoak erabili (zortzi karaktere baino gehiago, maiuskulak,
      minuskulak, sinbolo bereziak… izan dezatela (*/-+&%$) eta zenbakiak) eta alda
      itzazu gutxienez urtero bi aldiz edo zure sistema arriskuen dagoela susmatzen
      duzunean.
    • Ez ezagutarazi zure pasahitzak (gogoratu zure identifikatzailea bakar eta
      pertsonala dela). Pasahitz-kudeatzaile bat erabili.
    • Ez gorde zure pasahitzak ikusteko moduko lekuetan.
    • Aldizka egin zure informazioaren segurtasun-kopiak.
    • Sistema eragilea eta antibirusa eguneratuta mantendu, ekipo edo gailuen
      aldizkako analisiak modu eraginkorrean gauzatu daitezen horrela infekzioak
      saihestuz.
    • Lanpostutik kanpo zaudenean, saioa blokeatu.
    • Ez utzi begi bistan informazio delikaturik. Euskarri elektronikoan eta paperean
      dauden dokumentuak leku seguruan biltegiratuko dira (sarbide mugatuko
      armairu edo gelak) eguneko 24 ordutan.
    • Informazioa jada beharrezkoa ez denean modu seguruan suntsitu (birrinketa
      prozesua).
    • Partekatutako inprimagailuetako dokumentuak berehala jaso eta bisualki
      kontrolatuta ez dituzun inprimagailuetan inprimatzea saihestu.
    • Esleitutako gailu mugikorren erabilera egokia egin (Portatilak, Smarthphone-ak,
      tablet-ak etab.) eta komunikazio pertsonalak eta profesionalak banandu.
    • Ez erabili ikastolak baimendu gabeko online biltegiratze zerbitzurik.
    • Edozein segurtasun-gertakari antzematen baduzu, berehala zerbitzu
      Informatikoarekin kontaktuan jarri, lehenbailehen intzidentzia edo eragina
      irekiz, efektu posibleak arintzeko.
  • APLIKAZIOAK

    Software instalazioak gailuen segurtasunari eta errendimenduari eragin diezaieke.
    Instalatu egiten duzuna jakinez.

    • Baimendutako eta fabrikatzaileak zuzenean emandako software-a instalatu.
    • Sistema eragilean eta izaera kritikoa duten eta arreta berezia behar duten
      aplikazioetan segurtasun eguneratzeak instalatu.
    • Ez instalatu inoiz jatorri ezezaguna edo zalantzazkoa duen programarik.
    • Normalean pribilegiorik gabeko erabiltzaile bezala lan egin, ez
      Administratzaile bezala.
  • NABIGAZIO SEGURUA

    Erabiltzaile gehienak ez dira kontziente, Internet erabiltzerakoan nahi gabe era
    oharkabean ezagutarazten ari diren informazio guztiaz.
    Nabigazio segurua mantentzeko aholkuak:

    • Konfiantzazko web orrialdetara bakarrik sartu.
    • Nabigatzailea fabrikatzailearen azken bertsio eskuragarrira eguneratuta
      mantendu.
    • Programak leku ofizialetatik deskargatu ordezte gaiztoak saihesteko.
    • Nabigatzailea konfiguratu laster-leihoak ekiditeko.
  • POSTA ELEKTRONIKOA

    Posta elektronikoa modu egokian erabiltzeko aholkuak.

  • SARE SOZIALAK

    Egungo sare sozialen erabilera masiboa nabaria da. Hori dela eta, arreta handia jarri
    behar da horien erabiltzerakoan. Kontzientziazio urriak eta gehiegizko konfiantzak sare
    sozialen erabilera desegokia eragiten du.
    Honakoak dira praktika egoki bezala sare sozialen erabilera egokirako eman daitezkeen
    aholku nagusiak:

    • Sortu profila era arduratsuan eta pribatutasuna konfiguratu. Ez utzi plataformek
      dakartzaten lehenetsitako konfigurazioa.
    • Argitaratzen den guztiari buruzko hausnarketa egin. Bereziki, arreta berezia
      jarri ikasle adingabeen kasuan beraien datuak, irudi edota bideoak argitaratzeko
      orduan, beraien edo beraien (14 urtetik aurrera) guraso edo tutoreen
      adostasuna (14 urtetik behera) eskatu behar delarik.
    • Argitalpenetan agertzen diren pertsonen intimitatea babestu momentu oro.
    • Erabili irudiak eta bideoak helburu legitimo, didaktiko eta informatzaile
      baterako.
    • Kontuan hartu sare sozial batera igotzen dena iraunkorra dela, nahiz eta kontua
      ezabatu.
    • Argitaratutako informazioa berrikusi. Ez eman gehiegizko informaziorik.
  • INTERESDUNEN ESKUBIDEEN EGINKARITZA

    Edozein interesdunek ikastolaren aurrean honako eskubide hauek balia ditzakete;
    datuetarako irispidea izatea, datuak zuzentzea, tratamenduaren aurka egitea, datuak
    ezereztea («ahaztua izateko eskubidea»), tratamendua mugatzea, datuak transferitzea
    eta ez izatea banan-banako erabakien xede.
    Ikastolak interesdunen eskubideen arretarako prozedura bat landu du. Hala ere, langile
    moduan eskubide horiek baliatzeko eskaeraren bat jasoz gero bidali berehala
    helbide honetara: idazkaritza@oreretaikastola.eus