HIZKUNTZAK
  • Aurrerapausoak

    Etorkizuneko jendartearentzako hezkuntzak etorkizunean pentsatu behar du


Konpetentziaren lanketa gelatik kanpo

Ikastola inguru berdean eta mendialdean egoteak konpetentzia ikasgelatik kanpo ere lantzen laguntzen du. Azken urteetan, kontzientziazio-prozesu horren barruan, Orereta Ikastolak pausu ezberdinak eman ditu: Baso-eskolaren sortzea eta hezkuntza-proiektuan kokatzea, baratzearen sorrera eta lanketa, Kilometro 0 produktuekin otorduak prestatu eta bost eraikinetara garraiatzea, Orereta eta Oiartzo Ikastoletan energia berriztagarri propioa sortzen duten sistemak jartzea, etab.

Orereta Ikastola_baratzea

Aipatu bezala, naturaren aldeko heziketa Haur Hezkuntzatik lantzen dugu ikasleekin. Iaztik Baso-eskola gure heziketaren parte egin du ikastolak, pedagogiaren oinarri garrantzitsuenetako batean bihurtuz.

(H)Izan proiektua

Hezkuntza-bizitzaren lehen etapan, Haur hezkuntzan, (H)Izan proiektua da bide-orria. Lehen urteak dira garrantzitsuenak haurraren garapenean. Horixe da ikastolaren premisarik handiena. Izan ere, haurrak etapa honetan hasten dira lantzen adimen-gaitasunak, nortasun ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, eta sozializaziorako zein harremanetarako oinarriak, besteak beste.

Zimendu sendoak eraiki behar dituzte gerora horren gainean altxatu ahal izateko, aurrera egiteko. Orereta Ikastolak horretan lagundu nahi du. Oinarri egonkorrak ezarrita pilare sendoak sor litzake. Pilareetako bat Baso-eskola da. Orain arte egindako ibilbidearen inguruan oso balorazio positiboa egin dute ikasle, familia zein irakasleek. Hori inpultsu gisa hartuta, aurrera egiten jarraitu nahi da: curriculuma eta baso-eskola uztartu nahi dira. Aurtengo ikasturtean, HHko ikasleek, euren beharretara egokituta, egun osoko jarduna izango dute baso-eskolan. Ikastolako Baserrian bertako jangelan egindako garaian garaiko jakiak jango dituzte.

LH hiru ziklotik bira

LHko lehenengo zikloko ikasleek Haur Hezkuntzan landutako (H)Izan proiektuaren jarraipenarekin hasiko dute hezkuntza-etapa berria. Orain arte, LH hiru ziklotan banatua zegoen, baina aurtengo berrikuntza gisa, bitan banatu da: 1-2-3 mailek lehenengo zikloa osatuko dute, eta 4-5-6k bigarrena. Lehen zikloa HHren jarraipena izango da; eta bigarrena, berriz, DBHko eki proiektuari sarrera. Hiru urte horietan hezkuntza-etapara salto egiteko prestatutako dira. Horren eredu da ordenagailuaren erabilera. LH6an, ikasleek bakoitzak bere ordenagailua erabiliko du.

Ikasleen aniztasuna

Hezkuntza-bizitzako hirugarren etapan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleen aniztasunari garrantzia eman nahi zaio. Urteetan lanean aritu gara dibertsifikazio-baliabideak eskuratzeko. Ikasle bakoitzari behar duen arreta eskaintzea da helburua. Horretarako, tutoretza-lan pertsonalizatuak eskaintzen ari da Ikastola.

Hezkuntza-eredua eraldatzen

Euskal curriculumetik eta konpetentzietatik abiatuta, bere hezkuntza-eredua eraldatzen ari da ikastola.

Ikasturte honetarako, ondorengoak dira, hezkuntza arloan, lan-ildoa nagusiak:

  1. Ebaluazio-markoa garatzen jarraitu behar da. Ebaluazioa aldatzen ez bada, ez da ezer aldatzen. Horregatik, ebaluazio hezigarria eta hezitzailea jasoko duen marko eredu berria garatzen dabil Ikastola azken urteetan. Ebaluazioaren protagonista, IKASLEA izan behar da: bera da ondo egindakoaz jabetu behar dena eta ondo eginda ez dagoena zuzendu behar duena.
  2. Konpetentzietan oinarritutako metodologiak inplementatzen jarraitzea.
  3. Ikastolako berrikuntza eta eraldaketa prozesuaren lidergotza eramango eta sostengarritasuna bermatuko duen egiturak sendotu eta egonkortu behar du.
  4. Hezkuntza Proiektuan familien partehartze indartzea (Hezkuntza batzordea, Guraso batzordeak, Guraso eskolak…) ere oso garrantzitsua da. Proiektua indartsua izango da, komunitate osoaren inplikazioa eta identifikazioa lortuko badu.

  1. Ikastola eredu inklusiboa garatzeko bide-orria 2022-2025 diseinatuko du Ikastolak. Azken batean, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa izateko baldintzak sortzeko, etengabeko egokitzapenak egin behar dira. Hurrengo urteetarako egokitzapen horien aurreikusteko eta planifikatzeko denbora hartuko du aurten.
  2. Aisia markoa osatzea,  hezkuntza proiektuaren barruan egiten duen ekarpena kokatuz.
  3. Baso eskola proiektua sendotzea, hezkuntza proiektuaren barruan egiten duen ekarpena kokatuz.
  4. Gure Hezkuntza Proiektuaren muina den helburua erdiesteko, Hizkuntz Proiektua behar-beharrezko giltza da. Horregatik, Hizkuntz Proiektuaren berrikuntza eta berrindartzea aurten ekingo duen lana da.