HIZKUNTZAK

Hezkuntza Batzordea: 1. buletina (20.12.02)

Hezkuntza Batzordearen 2020-2021 ikasturteko lehenengo bileran ondorengo gaiak landu dira.

Egitura pedagogiko berriaren aurkezpena egin da, egitura eta begiradaren aldaketa azpimarratuz. Aurrekoaz gain, Pedagogia Batzordearen urteko lan-planeko helburu pedagogiko nagusiak azaldu dira.

Ikasleen irteera profila gurasoei aurkezteko eta beraiekin lantzeko prozedura adostu da. Beharra ikusi da, baita ere, IIPren lanketan DBHko ikasleen begirada txertatzeko. Lanketa hori etapako zuzendaritzaren esku geratu da.

DBHko ordutegi trinkoaren balorazioa eta hausnarketa egitea erabaki da. Etapako Jarraipen Batzordean aztertuko dira gaur egungo ordutegiak dituen indargune eta ahulguneak.

Ekarpenak honakoak izan dira:

    1. 0-18 urte arteko proiektua da Orereta Ikastolarena (Oiartzo Ikastolaren bitartez). Horregatik, irteera profila Oiartzok ere landu behar lukeela aipatu du guraso ordezkari batek.
    2. DBHko ikasleen eskutik, jolasgaraien antolaketa birpentsatzea (eremuen errotazioa, eserlekuak…) eta online saioen hobekuntzarekin jarraitzea etorri dira.