LHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko bileran ondorengo gaiak landu dira:
COVID-A:
- Egoera aurreko bileratik nabarmen aldatu da: lehen susmo txikienean ume asko etxeratzen ziran, orain bakarrik sintomak edo positiboa dena.
- Zenbakiak Ikastolan: 5-6 irakasle inguru eta 40-50 ikasle inguru daude etxeratuta ia eguneko. Etxekoak bueltatzen dira, baina berriak joaten dira etxera, bai ikasleetan bai irakasleetan ere.
- Irakasleen osasun egoerak kezka sortzen du, hainbeste denboraz lehen lerroan egiten ari diren lanarengatik. (estresa)
- Haur batzuk bere gurasoei eskatzen diete jolasgaraiko kutxak berriro ere bueltatzea.
– Ikastolari honi buruz galdetuko da. - LH3-ko ikasleak irteerarik gabe geratu dira, Covidak ez duelako baimentzen etxetik kanpora lo egitea; egoera aldatuko balitz eta beste mailatako ikasleek horrelako irteera egin izango balute, LH3ko ikasleekin ere egingo litzateke irteera.
- Santa Agedako ekintza ohikoa ez da egingo, hau da baserrietara koplak abestera joan eta ondoren herrira. Aurten ikastolan bertan bakarrik egingo da.
- LH4ko piraguismoa bertan behera geratu da, COVIDak du errua?
URDABURUKO MENDI IRTEERAK:
- Aurreko bilera batean kuoten prezioaren kexa jaso zen: berdin ordaintzen da autobusa irteerak urruti edo gertu izan.
– Ikastolan galdetu ondoren adierazi da mendi irteerak defizitarioak direla eta horregatik kobratzen direla zenbateko berdinak.
– Eskola Kirola guztia defizitarioa dela uste da eta horregatik mendi irteerak ez penalizatzea eskatzen da.
– Ikastolatik mendi irteeren eta Eskola Kirolaren zenbakiak lortzen saituko gara analisi zuzenago bat izateko. - Eskola Kiroleko jardunaldi batean Oiartzunen Urbake mendiaren inguruan ibili ziren.
– Ez da ulertzen nola Eskola Kirolean egiten diran mendi irteerak eta Urdaburukoak ez diren egiten.
– Ikastolak ematen duen azalpena da Eskola Kirolean burbuilak errespetatzen direla eta Urdaburuko mendi irteeretan ez direla betetzen autobusa erabiltzen delako.
– Urdaburuko irteerak aurrera eramateko proposatzen da mendi irteerak herritik ateratzea edo bestela gertuko ibilbideak proposatzea eta horietara gurasoek eramatea seme-alabak.
– Nolanahi ere, espero da neurriak aldatzea eta horiekin mendi irteerak berreskuratu ahal izatea.
UDALAREN “ONGI ETORRI ESKOLARA”
- Ikastolak parte hartuko du programan; Udalak martxan jartzen duenean Ikastolak bat egingo du ekimenarekin.
AURREKO BILERAN ATERATAKO GAIAK ETA HORIEN JARRAIPENA
- Baso eskola LHko kurtso guztietara zabaltzea komenigarria ikusten da:
– Baso eskolako segurtasuna nola kudeatzen den zalantza/ ezjakintasuna dago, adibidez zuhaitzen erorketan pentsatuz.
– Akainek kezka sortzen dute, bai nola begiratu eta bai nola kendu. Informazio gehiago zabaltzea beharrezkoa ikusten da. - ABN – Innovamat:
– ABN motz geratzen den arloetan, osatu egiten da ikasleek behar duten ezagutza lortzeko.
o Gurasoek zehaztasun gehiago eskatzen dute puntu honetan. - Chromebook-a LH6n: liburutik ordenagailura transizioan, motxilek zama handia hartzen dute, liburuak eta ordenagailuak, biak daudelako oraindik.
- Ordenagailua hezkuntza sisteman: kezka dago hezkuntza ordenagailuan oinarritzeak ikasleen pentsatzeko moduan onurak dituen edo ez, liburuetan oinarritutako “hezkuntza klasikoarekin” alderatuta.
- Urriaren 12ko jaia:
– Egindako planteamentuak familia ugariri “arazoak” sortu dizkio.
– Guraso batzuk eskatzen dute datorren urterako egin beharreko egutegian kontuan hartzea familietan sor daitezken arazoak “egutegi ofizialarekin” egon daitezkeen desberdintasunekin. - Añabitarte inguruko bizilagunek kexak dituzte ikasleak jasotzerakoan sortzen diren auto-pilaketengatik.
- Autobus parada kopuruaren errebisioa.